Azkarate (udalerria)
Azkarate[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 2,2 kilometrora. Altuera 120 eta 446 metro artekoa da, eta 5,82 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 316 biztanle zituen.
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Ascarat | ||
Auzapeza (2020-2026) | Philippe Etchenique (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64066 | ||
Herritarra | azkaratear | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°10′13″N 1°15′18″W | ||
Azalera | 5,82 km2 | ||
Garaiera | 120-446 metro | ||
Distantzia | 2,2 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 316 (2018: 5) | ||
Dentsitatea | 55,67 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 14,26 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,07 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,43 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % -6,86 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,3 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 51,27 (2010) | ||
Erabilera | % 19,21 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1792 (independentzia) |
Bertako biztanleak azkaratearrak dira.
Izena
Azkarate beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Ascarat ("azkagá" ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Azcárate ("aθkárate" ahoskatua)[4]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Ascarat (1106)[5]
- Escarat (1300)[5]
- Azcarat (1350)[5]
- Atzcarat (1366)[5]
- Azquarat (1413)[5]
- Axcarat (1513)[6]
- Axcarate (1621)[7]
- Sanctus Julianus d'Ascarat (1763)[8]
Etimologia
Jean-Baptiste Orpustanek dio Azkarate toponimoa aitz ("haitz") eta garate ("toki garaia"), hau da, "haitzezko toki garaia", hitzek osatzen dutela.[5]
Beste toponimoak
Xubitoa Azkarate eta Anhauzeko bazter herrixka da, 1863an "dictionnaire topographique Béarn-Pays basque" hiztegi topografikoak aipatzen duena.[6]
Jauregia Nafarroako Erresumaren manupeko etxe bat zen, 1863eko hiztegi horrek dioenez.[6]
Geografia
Azkarate Beherobiko ibarran dago.
Ingurune naturala
Errobi ibaiaren ertzean dago kokaturik udalerria. Udalerriko lurretatik igarotzen da, halaber, Errobira isurtzen den Arnegiko Errobi.
Klima
Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[9] |
Etxeak eta auzoak
- Herri Barnea
- Basaburu
- Oziarte
- Bentaberria
- Hirueta
- Harginxuria
- Bordda
- Ithurraldea
- Indartea
- Bidartea
- Uhaldea
Historia
Azkarateko herria Aldudeko ibarra osatzen zuen hamaika herrixketarik bat zen. Erdi Aroan, hamaika herri horiek ondoko hauek ziren: Anhauze, Sorhoeta, Donostei, Lasa, Irulegi, Urdoze, Leizparze, Okoze, Otikorene, Gernieta eta Azkarate, denak ibarraren iparraldean daudenak. Hegoaldea, berriz, geroxeago jendeztatu zen.
1023 inguruan Antso III.a Gartzeitzek Lupo Antso lehengusuarentzat Baigorriko Bizkonderria sortu zuen. Herrixkaren sortzea garai hortakoa da.[10]
1792an udalerri independente gisa eratu zen.
Demografia
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
334 | 260 | 279 | 369 | 402 | 441 | 440 | 445 | 403 | 340 | 375 | 354 | 360 | 353 | 350 | 354 | 346 | 412 | 338 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2011 | 2016 | 2018 | |
350 | 354 | 321 | 323 | 355 | 353 | 348 | 325 | 274 | 283 | 282 | 294 | 294 | 275 | 280 | 315 | 318 | 318 |
Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da, eta Irulegiko Arnoa jatorri-izendapena duen ardoa ekoizteko sor-markaren barruan dago.
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2020 | Jean-Michel Galant | Euskal Herria Bai |
2020 | karguan | Philippe Etchenique | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Azkarate Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[11]
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[12]
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[16]
Koldo Zuazok, 2010ean, Azkaratek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[17]
Azkaratear ospetsuak
- Piarres Narbaitz (1910-1984), idazle, historialari eta apaiza.
- Jean Irigarai (1937-), idazlea.
- Jean-Michel Galant (1953-), politikaria.
- Joxe Mari Auzmendi Matxain (1954-2020), euskarazko hezkuntzaren defendatzailea.
Irudiak
- Pilotalekua
- Done Julengo eliza
- Baserri
- Irulegiko arnoaren mahatsak
Oharrak
- /as̻kaʁ̞ate/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Gran Enciclopedia de Navarra | AZCÁRATE. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
- Pirinio Atlantikoetako artxiboak
- Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2000). Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse Navarre et Soule. Izpegi ISBN 978-2-909262-23-9..
- Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- «Irigaray, Joseph - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- «Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.