Azkaine

Azkaine[2] Lapurdiko hego-mendebaldeko barnealdeko udalerria da, Lapurdi Itsasegian kokatua.

Azkaine
 Lapurdi, Euskal Herria
Azkaineko herrigunea Larrun menditik ikusia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Ascain
AuzapezaJean-Louis Fournier (divers droite)Jean Louis Laduche(2008-2014)
Posta kodea64310
INSEE kodea64065
Herritarraazkaindar
Kokapena
Koordenatuak43°20′45″N 1°37′16″W
43.3458 eta 43.34521,-1.6211 eta -1.62073 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Azalera19,27 km2
Garaiera5-883 metro
Distantzia- km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria4.209 (2018:  96)
alt_left 2.171 (%48,6) (%45,3) 2.023 alt_right
Dentsitatea216,24 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,84
Ugalkortasuna[1] 57,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,42 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,66 (2011)
Langabezia[1]% 6,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,49 (2010)
Erabilera% 0,4 (2011)

Gaur egun 4.000 biztanle inguru ditu.

Geografia

Ingurune naturala

Azkaine, Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia.
Urdazuri, udalerria gurutzatzean

Larrun mendiak Azkaine ipar-mendebaldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntua da.

Urdazuri (Nivelle frantsesez) ibaiak udalerria gurutzatzen du, bertara isurtzen diren Ibardingo erreka, Arraioko erreka, Etxeberriko erreka eta Galardiko errekarekin batera.

Beste bi mendi aipatu behar dira, txikiagoak direnak. Herriaren Ekialdean kokatzen dira, Bizkarzun (185 m) eta Esnaur (273 m).

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Telleriaberria[3]
  • Xakarroko Errota[3]
  • Xeruen Borda[3]
  • Xorroetaberria[3]
  • Xuanen Borda[3]
  • ZA Lanzelai[3]
  • Zelaia[3]
  • Zelaiako Borda[3]

Herria

Pierre Loti idazlea ongi jabetu zen Azkaineko herri-giroaz bertan, Ramuntcho nobelaren goiargi literarioa edertzeko. Otharre hotelean zirriborratu zuen, hain zuzen.

Herrigunean nabarmentzeko modukoak dira Andredena Mariaren eliza, Herriko Etxea, pilotalekua, Larrungo ur freskoa jariatzen duen iturria, hotel batzuk eta etxetxoak.

Elizaren alboko fatxadan cagot edo agoteen­tzako bereizkeriazko atea ikus daiteke oraindik ere. Barneal­dean hiru galeria ditu el­karren gainean, San Mateoren irudi baliotsu bat ere bai, eta belaontzi bat, eliztarren baten ofrenda. Alboko hilerrian disko‑formako eta bestelako hilarriak daude. Haietako bat indiano batena, indiano izateaz loriatzen zena: Hau da thomba Miguel D’Arraiaga Azcaingo Indiano Jaunarena. Hilla Octobre 22‑1651.

Hainbat hotel eta zenbait kanpin izateak Azkaineko giroaren eta paisaiaren bikaintasuna ondo asko adierazten du.

Historia

Megalitoen aztarnak daude Larrungo magaletan. XVII. mendean garai zailak izan ziren herrirako, Pierre de Lancrek abiatutako sorgin-ehiza zela-eta. Halaber, Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondorioz espainiar armadak Azkaine eta inguruko herriak okupatu zituen. Mende hartan ere gerra zibila piztu zen "sabeltxuri" eta "sabelgorri"en artean.

Bigarren Mundu Gerran zehar, iheslarientzat pasabidea izan zen mugaren bestalderakoa.

Demografia

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, herriak 1.200 biztanle inguru izan zituen. 1940ko hamarkadatik aurrera, ordea, hazkunde nabaria izan zuen eta mende bukaerarako 3.000 biztanleen maila gainditu. XXI. mendearen bigarren hamarkadan 4.000 biztanletik gora zituen.

Azkaineko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Euskara

Azkainen hizkera kostatarra[6] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren sartaldeko aldaera bat. Egun, biztanleen % 9 inguru baino ez da euskal hiztuna. Herrian ikastola dago, eta ehun ikasle inguru ditu.[7]

Ondasun nabarmenak

Azkaindar ospetsuak

Herri senidetuak

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia: 150. araua: Lapurdiko udal izendegia.
  3. Géoportail - Institut géographique national (France). Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2011/10/26).
  4. «Albistur Agirre, Maixan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  6. «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. "Azkaingo ikastola".
  8. (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Mérimée datu-basea, Azkaineko erromatar zubiari buruzko oharra (2011-03-22an eskuratua)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.