Azitaingo geltokia

Azitain[1] Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko tren geralekua da, Eibar udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geralekua 2012ko irailaren 7an ireki zen, eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

43.190513°N 2.454425°W / 43.190513; -2.454425
Azitain
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Eibar    Elgoibar »
« Eibar    Elgoibar »
Kokapena
HelbideaBarrena kalea, 21; 20600
UdalerriaEibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
Irekiera2012ko irailaren 7a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
LurraldebusDB04  Mallabia - Ondarroa
DG05  Gasteiz - Eibar
DG11  Arrasate - Eibar
Udalbus58  Express
59  Auzoetatik

Nasa zentraleko geralekua da.

Sarbideak

Geralekuak sarbide bakarra du, Ego ibaiaren gaineko zubia gurutzatuta trenbideen azpiko bestibulura sarrera dagoela. Bestibulutik nasa zentralera igotzeko eskailera zein igogailua erabil daiteke.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Barrena kalea, Lidl-eko etxeen atzealdeko zubia gurutzatuta

Geltoki berria

2010eko udazkenean Euskal Trenbide Sareak Eibar-Azitain trenbide tartea bikoizteko eta Txarakuako pasonibela kentzeko lanak hasi zituen. Horrekin batera, Eibarko geltokia zaharberritzeko lanak eta Azitaingo geraleku berria eraikitzen hasi ziren. Geraleku berria birkokatzea erabaki zen, zerbitzu hobea eskaintzeko. Hala, geralekua aurrekotik 230 metrora dago.

Ordura arte zegoen geralekuak nasa bakarra zuen, eta trenbidea gurutzatu beharra zegoen nasara heltzeko. Trenbideari dagokionez, trenbide bakarreko tartea zegoen.

2012ko irailaren 7an, Eibarko geltokiarekin batera, geraleku berria ireki zen.[2] Geraleku berriak 80 metro luze den nasa zentrala du, alde bietatik trenbide bana dagoelarik. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen behetik dagoen pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[3]

Lotuneak

Geralekuaren kanpoaldean, zubia gurutzatuta, Udalbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

  • 58 Debegesa - Azitain - Amaña (Udalbus Express)
  • 59 Azitain - Amaña (Auzoetatik)
  • DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
  • DG05 Gasteiz – Arrasate – Eibar
  • DG11 Arrasate – Eibar

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.