Azido oxaliko
Azido oxaliko edo azido etanodioiko (H2C2O4) azido organiko dikarboxiliko bakunena da. Scheelek aurkitu zuen 1776an, azukrearen oxidazioa aztertzen ari zela. Oso hedatua dago landareetan, eta kaltzioaren, sodioaren, eta potasioaren oxalatoak eratuz agertzen da. Animalien gernuan ere dago kopuru txikitan. Solidoa, kristal itxurakoa eta gardena da. Pisu espezifikoa 1,65 g/cm3 da; 187 °C-tan urtzen da. Uretan, alkoholetan eta eterretan urtzen da. Beroaren eraginez azido formikoa eratzen du. Azukreen, almidoiaren eta zelulosaren oxidazioz lortu zen luzaroan. Gaur egun karbono monoxidoa sodio hidroxidoarekin, edo sodio formiatoa sodio hidroxidoarekin erreakzionaraziz eta ondoren eratutako dihidrato kristalak destilatuz lortzen da. Industrian metalak garbitzeko eta zuritzeko, larruak ontzeko, ehunen margoak finkatzeko eta koloregaiak eta tinteak egiteko erabiltzen da. Litografiak, grabatuak eta zura garbitzeko eta katalizatzaile gisa ere erabiltzen da.
Azido oxaliko | |
---|---|
Formula kimikoa | C2H2O4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Base konjokatua | hydrogenoxalate (en) |
Mota | dicarboxylic acid (en) eta diprotic acid (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,9 g/cm³ (20 °C) |
Azidotasuna (pKa) | 1,19 |
Disolbagarritasuna | 14 g/100 g (ur, 20 °C) |
Momentu dipolarra | 0 C m |
Fusio-puntua | 189,5 °C |
Irakite-puntua | 365 °C |
Fusio-entalpia | 0 C m |
Formazio entalpia estandarra | −817,38 kJ/mol |
Errekuntza entalpia | −251,8 kJ/mol |
Lurrun-presioa | 0,001 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 89,995 Da |
Erabilera | |
Rola | reducing agent (en) eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
3
0
|
Denboran ponderatutako esposizio muga | 1 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Denbora laburreko esposizio muga | 2 mg/m³ (baliorik ez) |
Flash-puntua | 166 °C |
IDLH | 500 mg/m³ |
Eragin dezake | oxalic acid exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MUBZPKHOEPUJKR-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 144-62-7 |
ChemSpider | 946 |
PubChem | 971 |
Reaxys | 385686 |
Gmelin | 16995 |
ChEBI | 2208 |
ChEMBL | CHEMBL146755 |
NBE zenbakia | 3261 |
RTECS zenbakia | RO2450000 |
ZVG | 17910 |
DSSTox zenbakia | RO2450000 |
EC zenbakia | 205-634-3 |
ECHA | 100.005.123 |
CosIng | 35766 |
MeSH | D019815 |
RxNorm | 1427058 |
Human Metabolome Database | HMDB0002329 |
KNApSAcK | C00001198 |
UNII | 9E7R5L6H31 |
NDF-RT | N0000022737 |
KEGG | C00209 |
PDB Ligand | OXD |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/2/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.