C bitamina

C bitamina, azido askorbiko bezala ere ezaguna dena, gizakiak, batik bat, barazki, esnea eta fruta zitrikoen bidez lortzen duen bitamina bat da.

C bitamina
Formula kimikoaC6H8O6
SMILES kanonikoa[CH(O)[CH]1OC(=O)C(=C1O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
SMILES isomerikoa
OC[C@H](O)[C@H]1OC(=O)C(O)=C1O
MolView[CH(O)[CH]1OC(=O)C(=C1O)O 3D eredua]
Motatetronic acid (en) Itzuli eta DL-ascorbic acid (en) Itzuli
EstereoisomeroaD-ascorbic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua192 °C
Masa molekularra176,124 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaAscor L 500 (en) Itzuli
Rolafree radical scavengers (en) Itzuli, Antioxidatzaile eta Bitamina
Identifikatzaileak
InChlKeyCIWBSHSKHKDKBQ-JLAZNSOCSA-N
CAS zenbakia50-81-7
ChemSpider10189562
PubChem54670067
Reaxys3549814
Gmelin29073
ChEBI506552
ChEMBLCHEMBL196
ZVG40250
EC zenbakia200-066-2
ECHA100.000.061
CosIng74328
RxNorm1151
Human Metabolome DatabaseHMDB0000044
KNApSAcKC00001179
UNIIPQ6CK8PD0R
NDF-RTN0000146025
KEGGC00072
PDB LigandASC

Bitamina oso apurkorra da, beroak, argiak eta lehortzeak suntsitzen baitute. Horregatik, kontserbek eta esne esterilizatuak ez dute.

Animalia eta landare ugarik ekoizten dute, glukosa izanik bide anaboliko horien molekula aitzindaria. Gizakiak, aldiz, ezin du sintetizatu, dietaren bitartez hornituz.

Bitaminaren gabezia

Abitaminosi edo bitamina honen faltak, eskorbuto izeneko gaixotasuna eragiten du. Gainera, "askorbiko" izena, gaixotasun honetatik datorkio C bitaminari.

Bitamina honen landare-iturri garrantzitsuak

Funtzioa

A Bitamina bezala, C bitamina ere, bitamina antioxidatzailea eta erradikal askeen eraginagandik babesten du gorputza, honela, zahartzaro goiztiarra eragotziz. Gainera, beste mineral eta bitamina batzuen absortzioa errazten du (esaterako, burdinarena), Alzheimerra eta arteriosklerosia bezalako gaixotasunetatik babesten du, hortz eta entzien garapenean parte hartzen du, zaurien orbaintza-prozesuan eta kolagenoaren eraketan ere, bihotzeko gaixotasunetatik babesten du... Linus Paulingek egindako aurkikuntzek, C bitaminak, gorputzaren immunitate-sistema indartzen zuela eta gripetik babesten zuela zioten, baina, 1990etik aurrera eginiko ikerketek, hori guztia ezeztatzen dute.

Bitamina honen eguneroko dosia

Ez dago batere argi zein den gorputzak behar duen bitamina honen kopurua. Izan ere, gizakiak, beste edozein primatek baino 50 aldiz gutxiago behar du bitamina honetatik. Erakunde ezberdinen arabera, honela izango litzateke: Erresuma Batuan dagoen Food Standards Agencyk dioen eguneko 40 miligramoko kopurutik, Robert Cathcartek dioen gehienezko 200.000 miligramoko kopururarte. Azken honek, dosia igotzen du, pertsonari beherakoa egiten zaion arte. Orduan, beherakoa eragiten ez duen gehienezko dosia gomendatzen du. Baina, berez, ohi, eguneko 60 miligramoko dosia gomendatzen da.

Beste erabilera batzuk

Produktu enbasatu askoren kontserbarako gehigarri gisa ere erabiltzen da. Kasu honetan, edukiontzian, E 330 jartzen du.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.