Azetilkolinesterasa

Azetilkolinesterasa azetilkolina neurotransmisorea hidrolizatzeaz arduratzen den entzima da. Hidrolisi honen ondorioz kolina eta azetilo talde bat sortzen dira. Kolina hau neuronetara itzultzen da beste azetilkolina molekula baten sintesian erabilia izateko.

Azetilkolinesterasa tetramer, Mus musculus.

Nerbio sistema zentralean dago batez ere, sinapsi kolinergikoa gertatzen den lekuetan. Bere eraginez, sinapsi hau eten egiten da. Azetilkolinesterasa globulu gorrien zelula mintzean ere dago.

Azetilkolina eskasiarekin erlazionatutako gaixotasun ugari daude:

Kasu askotan hauek tratatzeko azetilkolinesterasaren inhibitzaileak diren sendagaiak erabiltzen dira. Farmako hauek modu itzulgarri edo itzulezinean inhibi dezakete azetilkolinesterasa. Horren bidez, sinapsi gunean azetilkolinaren kontzentrazioa igotzea lortzen baita.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.