Azetilazio
Azetilazioa molekula organiko bati azetil multzoa batzen zaion prozesu kimikoa da. Biokimikan garrantzi handia du azetilazioak. Izan ere, Biologian interes handia duten hainbat gai azetilazioz sintetizatzen baita: azetilkolina, azetilglikosamina etab. Organismoari arrotz zaizkion hainbat gai pozoigarri ere azetilazio prozesuz ezabatzen dira, gainera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.