Azeria eta mahatsak

Azeria eta mahatsak (Ἀλώπηξ καὶ βότρυς) Esopori egotzitako alegia ezagun bat da.[1] Gerora, besteak beste Babrio, Fedro, Jean de La Fontaine eta Félix María Samaniego alegialariek berridatzi dute.

Azeria eta mahatsak
Jatorria
Egilea(k)Esopo
IzenburuaἈλώπηξ καὶ βότρυς
Ezaugarriak
Genero artistikoaalegia
Hizkuntzaantzinako greziera
Deskribapena
Honen parte daEsoporen alegiak

Alegia

Gose den azeri batek mahats mordoa ikusi du mahatsondotik zintzilik, eta hartu nahi ditu. Altuegi daudela ohartzean, mahatsak mespretxatzen ditu esanez: «Ez daude helduak!».[2].

Alegia honetako ikaskizuna da beren gaitasun-ezagatik nahi dutena lortu ezin dutenek egoerari botatzen diotela errua.

Bizenta Mogelen betsioa

Bizenta Mogelek Ipui onac liburuan itzulpen bat eskaini zuen,  Aizeria eta matsak izenburuarekin.

«

Eldu zan Aizeria mats-landara azi bat orman itxatsita zegoan Etxe baten ondora.

Ekusi zituenean mordo ederki elduak, etorri zitzaion jateko gogo bizia. Abiatu zan alde guzietatik aztertzen, nondikan igo al zezakean mordoak zeuden tokiraño. Ez zuen igobide onik arkitu. Dio:

—Igoko det landaratik.

Ordea, nola matsaren adartxo, ta aienak ziran argal, indar, edo sendotasun gabeak, zerbait igo zuenean, erori zan lurrera. Ernegatu bear zuen mordo ederrak ekusi, ta ezin arrapatuaz. Aitortu nai ez zuen bere ezin artua ta dio estalgarritzat:

—Mordo oek ez dira oraindikan ondo eldu, gaitz egingo liket jango banitu, ta ala obe det ez jatea.

Ipui onek adierazoten du, zurtasun, ta asko jakiña izatea dala, noizbait ez dakigulakoa egitea. Orregatikan,

Ondo da noizbait nai eza erakustea,
Ta jakinda, ez jakiñarena egitea.

 »

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Godwin, William. (1824). Fables Ancient and Modern: Adapted for the Use of Children. M.J. Godwin and Company at the French and English Juvenile and School Library, 195, (St. Clement's), Strand. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  2. «Book IV - III. De Vulpe et Vua (Phaedrus)» mythfolklore.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.