Azeri
Azeri Canidae familiako hainbat ugaztun orojaleren izen arrunta da. Tamaina txikia edo ertaina dute. Burezur hanpatua dute, belarriak hiruki formarekin eta gorantz zuzenduak, puntadun muturra eta isats iletsua.
- Artikulu hau ugaztun ezagunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azeri (argipena)».
Hamabi espezie Vulpes genero monofiletikoaren kide dira. Beste 25 espezie, horietako batzuk galduak, azeritzat hartzen dira, baina guztiak talde berean sartzea sailkapen parafiletikoa izango litzateke. Vulpini leinuaren barruan, Urocyon eta Otocyon generoak ere aurki daitezke. Canini leinuan, Dusicyon cultridens, Lycalopex generoa eta Cerdocyon thous espezie galduak ere daude[1].
Espezierik ezagunena eta ugariena azeri gorria da, Vulpes vulpes, 47 azpiespezie ezagunekin[2]. Mundu osoan aurki daitezke, Antartikan izan ezik, eta horregatik folklore eta kultura askotan agertzen da, zuhurra eta argia den animalia gisa. Europan, eta bereziki Britania Handian, ehizarako erabiltzen dira.
Erreferentziak
- The biology and conservation of wild canids. Oxford University Press 2004 ISBN 0198515553. PMC 53870954. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- Gwyn), Lloyd, H. G. (H.. ((1981 printing)). The red fox. Batsford ISBN 0713411902. PMC 6634367. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
Ikus, gainera
- Zerrenda:Animalien hotsak