Azerbaijango geografia

Azerbaijan Eurasiako Kaukaso eskualdean dago. Hiru ezaugarri fisiko nagusi dira Azerbaijanen: Kaspiar itsasoa, zeinaren itsasertzak ekialdera zuzendutako muga naturala osatzen duen; Kaukaso Handiko mendikatea iparraldean; eta lautada zabalak herrialdearen erdigunean. Azerbaijanek, gutxi gorabehera, Portugalen edo AEBetako Maine estatuaren azalera du eta garai bateko Sobietar Batasunaren tamainarekin alderatuz gero, haren eremuaren %0.5a baino ez luke izango. Transkaukasiako hiru estatuetatik, Azerbaijanek du azalerarik handiena. Herrialdeak administrazio azpi-banaketa aipagarri batzuk du, Nakhchivanko Errepublika Autonomoa, Azerbaijango gainerako lurraldeetatik banatuta dagoena, Armeniaren lur-adar bat dela eta. Azerbaijango gainontzekoengandik Armeniako lurralde-zerrendatik bereizten dena, eta Nagorno-Karabakh Eskualde Autonomoa, Azerbaijango beste eskualdeekin bakarrik muga egiten duena. . Nagorno-Karabakhren egoera autonomikoa negoziazioan zegoen 1994an.

Azerbaijango geografia
KontinenteaEurasia
LurraldeaKaukaso
Koordenatuak40°30′N 47°30′E
Azalera112. postua
  Guztira86,600 km2
  Lurrak%99.87
  Urak%0.13
Punturik garaienaBazarduzu Dagi
4,485 m (14,715 ft)
Punturik baxuenaKaspiar Itsasoa
−28 m (−92 ft)
Aintzira handienaMingäçevir Aintzira
605 km2 (234 sq mi)
KlimaHego-ekialdean: subtropikala eta hezea
Erdialdean: subtropikala eta lehorra
Lur motaMenditsua eta landa baxuduna
Baliabide naturalakPetrolioa, gas naturala, burdin mea, metalikoak ez diren materialak, bauxita
Arrisku naturalakLehorteak eta uholdeak, Kaspiar Itsasoaren handitzea
Ingurumeneko arazoakairearen kutsadura, uraren kutsadura, basamortutzea, hondakin arriskutsuak, itsasoko hondakinak, itsasontzien kutsadura
Gune ekonomiko esklusiboaBat ere ez
Azerbaijango Köppen klima sailkapeneko guneen mapa

Kaukasoko mendien eskualdean kokatuta dagoen herrialde honek Kaspiar Itsasoa du ekialdean, Georgia eta Errusia iparraldean, Iran hegoaldean eta Armenia hego-mendebaldean eta mendebaldean. Nakhchivanen zati txiki batek ipar-mendebaldeko Turkiarekin ere muga egiten du. Azerbaijango hiriburua Baku hiri zaharra da, Kaspiar itsasoko portu handiena eta onena duena eta aspaldidanik errepublikako petrolio industriaren erdigunea dena.[1][2]

Topografia eta drainatzea

Azerbaijango mapa topografikoa

Herrialdearen erdia, gutxi gorabehera, eremu menditsutzat hartzen da eta horregatik, behe lautadetatik goi lautadetara abiatuz gero, lurraren garaiera azkar batean aldatzen da. Ezaugarri fisiko aipagarriena hego-ekialdeko itsasertz subtropikalean dauden leunki uhindutako muinoak dira, horiek tea sailek eta laranja zein limoi zuhaiztiek estaltzen dituzte, tankera ikusgarria emanez paisaiari. Bestalde, lokatzezko sumendi eta iturri mineral ugari aurki daitezke Bakutik gertu dagoen Kobustan Mendiko arroiletan. Herrialde honetan badira zenbait eremu itsaso maila baino askoz beherago daudenak, hogeita zortzi metro beherago dauden kostaldeko lurrak, kasu.

Kaspiar ekialdeko itsasertza eta Georgia eta Iranekin muga egiten duten zenbait lurralde salbuetsiz, Azerbaijan mendiz inguratuta dago. Ipar-ekialdean, Errusiako Dagestaneko Errepublika Autonomoarekin muga egiten duen Kaukaso Handia dago; mendebaldean Armeniarekin egiten du muga, Kaukaso Txikiko mendilerroan. Hego-ekialdean, Talysh mendiak ditugu Iranekin mugan. Garaiera handieneko lurrak Kaukaso Handian daude; Bazar-dyuzi mendia itsas mailatik 4.466 metrora kokatzen da. Kaukasoko zortzi ibai handik isurtzen dituzte urak Erdialdeko Kura-Aras lurretan, zehazki, kostaldean zehar dauden alubioi lautadetara eta delta baxuetara isurtzen dituzte urak. Mtkvari ibaiak, Kaukasoko ibairik luzeenak, delta bat sortu eta Kaspiar itsasoan itsasoratzen da, Aras ibaiadarrarekin bat egin eta handik gutxira. Mingechaur Urtegia da Azerbaijango ur-gorputz handiena, seiehun eta bost kilometro karratuko azalera duena eta Kura ibaiari presa bat ipinita sortu zena, Azerbaijan mendebaldean. Urtegiko urek Kura-Aras lautadako herriei energia hidroelektrikoa eta ureztapena ematen die. Herriko ibai gehienak ez dira nabigagarriak. Azerbaijango lurren %15 inguru erein daiteke.

Azerbaijango geografia is located in Azerbaijan
Azerbaijango geografia (Azerbaijan)

Mendiak

Azerbaijan ia mendiz inguratuta dago. Kaukaso Handia, herrialdeko lurrik garaienak dituena, iparraldean dago, Errusiarekin mugan, eta hego-ekialdean zehar zabaltzen da, Abseron penintsulara iritsi arte, Kaspiar itsasoan . Herrialdeko gailurrik altuena, Bazardyuze Dagi da 4.485 metroko altuera du, Azerbaijan eta Errusiaren arteko mugatik gertu dago. Mendebaldean, Armeniarekin mugan, kokatuta dagoen Kaukaso Txikiko mendiek 3.500 metroko altuerak dituzte. Talish Mendiek Iranekin muga egiten dute eta herrialdearen hego-ekialdean kokaturik daude.

Kobustan mendia Bakutik hurbil kokatuta dago eta sakan sakonek zizelkatuta ageri da. Bertan burbuila itxurako lokatzezko sumendiak eta iturri mineralak daude.[3][1]

Klima

Tenperatura

Azerbaijango lurraldeak bi klima ezberdinek banatzen dituztela esan dezakegu; hego-ekialdean klima subtropikala eta hezea da nagusi, erdialde eta ekialdean aldiz, klima subtropikal eta lehorra nagusitzen da. Kaspiar Itsasoaren ertzean klima epela da, mendi garaietan hotza den bitartean. Bakun, Kaspiar itsasoaren alboan, eguraldi epela egon ohi da, batez bestean 4 °C (39.2 °F) -koa urtarrilean eta 25 °C (77 °F) -koa uztailean.[3]

Euriteak

Baldintza fisiografikoek eta atmosferako zirkulazio desberdinek 8 haize motako korronteak onartzen dituzte: kontinentala, itsasokoa, artikoa eta haize tropikal arrunta. Horiei esker, Errepublikako klima finkatzen da. Normalean, urtean zehar prezipitazio gehien duen eskualdea Lenkeran da (1.600dik 1.800 mm-ra) eta prezipitazio gutxien duena Abseron (200dik 350 mm-ra). Erregistroei begiratuz gero, eguneko prezipitazio handiena (334 mm) Bilieser Estazioan atzeman zen.[4]

Ingurumen arazoak

Itsas mailaren igoera dela eta aldaketa sotilak ikus daitezke kostaldean zehar.

Airearen eta uren kutsadura oso hedatuta dago eta garapen ekonomikoaren erronka handiak dira. Kutsadura-iturri nagusien artean petrolio findegiak, industria kimikoak eta metalurgikoak daude, 1990eko hamarkadatik aurrera, Sobietar garaian bezain eraginkor funtzionatzen jarraitu zutenak. Airearen kalitatea oso eskasa da Bakun, hiri hau petrolioaren industriari estuki lotuta baitago. Zenbait txostenen arabera, Bakuko airea garai batean Sobietar Batasuna osatu zuten lurralde guztietakoa baina kutsatuago dago. Hala ere, beste hainbat industriaguneren arazo nagusia ere bada kutsadura.

Kaspiar itsasoa, Baku badia barne, kutsatu egin da petrolioaren isurketengatik eta gordinik edo behar bezala tratatu ez diren uren isurketengatik, horrela, kabiar eta arrain kopurua murriztu egin da. Sobietar Batasunaren garaian, pestiziden aplikazio oso gogorra jarri zen martxan Azerbaijanen, Sobietar Batasuneko gainerako lur subtropikalen ekoizpen eskasa orekatzeko. 1970 eta 1980ko hamarkadetan DDT pestizidaren ohiko erabilera sustatu zen, ekintza ankertzat har dezakegu hau, izan ere, Sobietar Batasuneko gobernuak pestizida horren erabilera debekatu zuen oso kaltegarria zelako gizakientzat. Pestiziden eta ongarri kimikoen gehiegizko erabilerak lurpeko uren kutsadura eragin du eta honek frogatutako eraginak izan ditu biztanlerian, izan ere, azerbaijandar zientzialarien arabera, jaiotzetiko akatsen eta gaixotasunen eragile da. Kaspiar Itsasoko uren igoera gizakiaren egiturek indartutako eragile naturalen erruz gertatzen ari da; gertakizun honek azken hamarkadetan aipatutako eskualdeko lurrek zuten joera lehorra alderantzikatu du, orain hezeak dira, itsasoaren maila dela eta. 1978tik 1993ra itsasoaren maila 1,5 metro igo zen. Nagorno-Karabakh gatazka zela eta, zuhaitz ugari ebaki ziren eta halako lurraldeetatik igarotzen ziren bideak eraiki ziren, nekazaritzarako baliatzen ziren lurrak militarrek okupatu zituzten, gainera.

Kaspiar itsasoa, Baku badia barne, kutsatu egin da petrolioaren isurketengatik eta gordinik edo behar bezala tratatu ez diren uren isurketengatik, horrela, kabiar eta arrain kopurua murriztu egin da. Sobietar Batasunaren garaian, pestiziden aplikazio oso gogorra jarri zen martxan Azerbaijanen, Sobietar Batasuneko gainerako lur subtropikalen ekoizpen eskasa orekatzeko. 1970 eta 1980ko hamarkadetan DDT pestizidaren ohiko erabilera sustatu zen, ekintza ankertzat har dezakegu hau, izan ere, Sobietar Batasuneko gobernuak pestizida horren erabilera debekatu zuen oso kaltegarria zelako gizakientzat. Pestiziden eta ongarri kimikoen gehiegizko erabilerak lurpeko uren kutsadura eragin du eta honek frogatutako eraginak izan ditu biztanlerian, izan ere, azerbaijandar zientzialarien arabera, jaiotzetiko akatsen eta gaixotasunen eragile da. Kaspiar Itsasoko uren igoera gizakiaren egiturek indartutako eragile naturalen erruz gertatzen ari da; gertakizun honek azken hamarkadetan aipatutako eskualdeko lurrek zuten joera lehorra alderantzikatu du, orain hezeak dira, itsasoaren maila dela eta. 1978tik 1993ra itsasoaren maila 1,5 metro igo zen. Nagorno-Karabakh gatazka zela eta, zuhaitz ugari ebaki ziren eta halako lurraldeetatik igarotzen ziren bideak eraiki ziren, nekazaritzarako baliatzen ziren lurrak militarrek okupatu zituzten, gainera.

Arrisku naturalak

Lehorteak eta uholdeak; Kaspiar Itsasoaren maila gorakorrak mehatxatuta bizi dira zenbait sakonune edo lurralde baxu.

Ingurumena: uneko gaiak eta hitzarmenak

Tokiko zientzialariek Abseron Yasaqligi (Abseron Penintsula) (Baky eta Sumqayit barne) eta Kaspiar itsasoa munduan ekologikoki suntsituen dauden lurraldetzat hartzen dituzte, airearen, uren eta lurzoruaren kutsadura larriarengatik; lurzoruaren kutsadura DDT pestizida gisa erabiltzearen ondorioz eta kotoiaren ekoizpenean erabilitako defoliante toxikoengatik sortu zen.

Azalera eta mugak

Azalera

  • Guztira: 86.600 km² - munduko beste herrialdeekin alderatuta, 113. postuan egongo litzateke.
  • Lurra: 82.629 km²
  • Ura: 3.971 km²
  • Oharra: Nakhchivango Errepublika Autonomoa eta Nagorno-Karabakh lurraldea barne hartuta; barne hartzen ditu; eskualdeko autonomia Azerbaijango Sobiet Gorenak 1991ko azaroaren 26an indargabetu zuen.

Alderaketak azalerarekin

Azerbaijan ondorengo herrialdeekin edo horien lurraldeekin alderatu daiteke:

  • Australia: Tasmania baino handiagoa.
  • Kanada: New Brunswick baino handiagoa.
  • Erresuma Batua: Eskozia baino zertxobait handiagoa.
  • Estatu Batuak: Maine baino zertxobait txikiagoa.
  • EB: Portugal baino zertxobait txikiagoa.

Lur mugak

  • Guztira: 2.468 km
  • Mugakideak: Armenia (Azerbaijango barne lurrekin soilik) 566 km, Armenia (Nakhchivan lurraldearekin) 221 km, Georgia 428 km, Iran (Azerbaijango barne lurrekin) 432 km, Iran (Nakhchivan lurraldearekin) 700 km, Errusia 338 km, Turkia 17 km.

Kostaldea

Herrialdearen lurralde gehienak menditsuak dira, baina 713 km-ko itsasertza du Kaspiar itsasoarekin.

Itsas aldarrikapenak

Bat ere ez

Lur mota

  • Lautada handi eta laua (itsaso mailaren azpitik) Kaukasoko mendiak iparraldean, mendebaldean goi zelaiak.

Garaiera

  • Punturik baxuena: Kaspiar itsasoa -28 m
  • Punturik altuena: Bazarduzu Dagi 4.485 m (Errusiarekin mugan)
  • Azerbaijandar lurraldearen gailurrik altuena: Shah Dagi 4.243 m

Uharteak

  • Bulla
  • Çikil
  • Çilov
  • Gil
  • Glinyaniy
  • Nargin
  • Pirallahı
  • Qara Su
  • Qum
  • Səngi Muğan
  • Vulf
  • Zənbil

Baliabideak eta lurren erabilera

Baliabide naturalak

Petrolioa, gas naturala, burdina mea, metal ez ferrikoak eta bauxita, besteak beste.

Lurraren erabilera

  • Lurzoru ereingarria: %22,95
  • Laborantza iraunkorrak: %2,79
  • Bestelakoak: %74,26 (2012ko datuak.) )
  • Ureztatutako lurrak: 14.250 km² (2010)
  • Erabat berrerabilgarriak diren ur baliabideak: 14.250 km² (2010)

Ur gezaren erauzketak

  • Guztira: 12,21 km3 / h (%4/%18/%78)
  • Per capita: 1.384 m3/ urte (2010)

Kanpo estekak

  1. «CIA Site Redirect — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  2. (Ingelesez) «The World Factbook» CIA.
  3. "Azərbaycan :: Baş səhifə". www.azerbaijans.com (Azerbaijaneraz). 2018ko martxoan gordeta.
  4. «Hydromet Azerbaijan» web.archive.org 2007-05-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.