Azatioprina
Azatioprina botika immunosupresorea da, batez ere hainbat gaixotasun autoimmuneren tratamenduan erabiltzen dena. Profarmakoa da, hots, modu inaktiboan administratzen den substantzia, gorputzaren barruan aktibo bihurtzen dena. Egitura kimikoari dagokionez, tiopurinen taldeko molekula da: molekula horiek, era berean, purinen deribatuak dira.
Azatioprina | |
---|---|
Formula kimikoa | C9H7N7O2S |
SMILES kanonikoa | [N+(=O)[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [N+(=O)[O-] 3D eredua] |
Konposizioa | nitrogeno, oxigeno eta karbono |
Mota | nucleoside analogue (en) , purines (en) eta thiopurine (en) |
Masa molekularra | 277,038193 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Azasan (en) eta Imuran (en) |
Tratatzen du | Ultzeradun kolitis, Artritis erreumatoide, lupus eritematoso sistemikoa, esklerosi anizkoitz, Gaixotasun autoimmune, autoimmune thrombocytopenic purpura (en) , Crohn's colitis (en) , Miastenia gravis eta Hepatitis autoimmune |
Interakzioak | olsalazine (en) , Sulfasalazine (en) , alopurinol, alopurinol, alopurinol, alopurinol eta Warfarina |
Elkarrekintza | Phosphoribosyl pyrophosphate amidotransferase (en) |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category D (en) eta US pregnancy category D (en) |
Rola | DNA polymerase inhibitors (en) , disease-modifying antirheumatic drug (en) , Antimetabolito, antineoplastic antimetabolite (en) , Immunoezabatzaile, developmental toxicant (en) , kantzerigeno eta farmako esentzial |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | LMEKQMALGUDUQG-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 446-86-6 |
ChemSpider | 2178 |
PubChem | 2265 |
Reaxys | 1225351 |
Gmelin | 2948 |
ChEMBL | CHEMBL1542 |
ZVG | 103837 |
EC zenbakia | 207-175-4 |
ECHA | 100.006.525 |
MeSH | D001379 |
RxNorm | 1256 |
UNII | MRK240IY2L |
NDF-RT | N0000147069 |
KEGG | C06837 eta D00238 |
Azatioprinak garrantzi historikoa du, errefusa ekiditeko erabilitako lehenengo immunosupresorea izan zelako, organoen transplanteetan [1] [2]. Gaur egun, aldiz, gutxi erabiltzen da horretarako, beste immunosupresore batzuek emaitza hobeak ematen dituztelako.
Botika hau MOEren "funtsezko botiken" zerrendan agertzen da [3].
Aho bidetik hartu ohi da. Maila gastrointestinalean ondo xurgatzen da, eta bertan bi osagaietan banatzen da: 6-merkaptopurina eta metilnitroimidazola. Lehena da farmako aktiboa, erantzun immunea moteltzen duena.
Crohn gaitza, ultzeradun kolitisa, esklerosi anizkoitza, hepatitis autoimmunea, artritis erreumatoide latzak, miastenia gravis edo lupus eritematosoaren tratamenduan, besteak beste, erabiltzen da, bakarrik edo kortikosteroideekin batera.
Bere jarduerari dagokionez, purinen sintesia inhibiltzen du, DNA eta RNAren sintesia eragotziz. Ez dira ondo ezagutzen horren ondorioak leukozitoen eta linfozitoen kopuruaren jaitsieran, baina zelula horien murrizketa eragiten dute [4].
Azatioprinaren erabilerak kontrol mediko zorrotz baten menpe egon behar du, dituen albo-ondorio ugariak direla eta. Tratamendu luzeek aregotu egiten baitute minbizi batzuen agerpenaren arriskua, batez ere ez-Hodgkin linfomak eta larruazaleko minbiziak.
Erreferentziak
- Azathioprine The American Society of Health-System Pharmacists
- Murray, J. E.; Merrill, J. P.; Harrison, J. H.; Wilson, R. E.; Dammin, G. J. «Prolonged Survival of Human-Kidney Homografts by Immunosuppressive Drug Therapy». New England Journal of Medicine, 268, 24, 1963, 1315–1323 orr.
- WHO Model List of Essential Medicines World Health Organization, 23rd list, 2023
- Azatioprina AEP, Asociación Española de Pediatría, 2021eko maiatza