Azaroaren 9
Azaroaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamairugarren eguna da, 314.a bisurteetan. 52 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk Luis Candendo Perez Bizkaiko labe garaietako langilea eta UCDko militantea hil zuen Antzuolan.
- 2007 – Iruñean autobus geltoki berria inauguratu zen.
- 2010 – Becky ekaitzak Bermeon hildako bat eta kalte handiak eragin zituen Euskal Herriko kostaldean, batez ere Donostian.
- 2012 – Barakaldon 53 urteko emakume batek etxetik kaleratzera zihoazenean bere buruaz beste egin zuen.
Mundua
- 1799 – Brumaireko estatu-kolpea.
- 1938 – Alemania eta Austria osoan zehar juduen kontrako istiluak gertatu ziren.
- 1983 – Alfred Heineken bahitu zuten Amsterdamen, Europako pertsonarik aberatsenetakoa. Hiru astez eduki zuten ezkutatuta eta 11 milioi dolarren truke askatu zuten. Banda honetako kide guztiak pixkanaka atxilotu zituzten.
- 1989 – Berlingo harresia ireki zuten.
- 2014 – Kataluniaren independentziarako kontsultan independentziaren aldeko baiezkoak irabazi zuen.
- 2015 – Kataluniako Parlamentuak Kataluniako independentzia prozesua abiarazteko aldarrikapena onartu zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Betizu eta urrezko zintzarria marrazki bizidunetako euskal filma estreinatu zen.
Mundua
- 1939 – Ninotchka filma estreinatu zen, Ernst Lubitschek zuzendu eta Greta Garbo, Melvyn Douglas eta Bela Lugosi aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1967 – Quatermass and the Pit ("Quatermass eta Zuloa") filma estreinatu zen, Roy Ward Bakerek zuzendu eta James Donald, Andrew Keir, Barbara Shelley eta Julian Glover aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 – Ryan's Daughter ("Ryanen Alaba") filma estreinatu zen. David Leanek zuzendu eta Robert Mitchum, Sarah Miles, John Mills, Christopher Jones, Trevor Howard eta Leo McKern aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1984 – A Nightmare on Elm Street ("Amesgaiztoa Elm Streeten") filma estreinatu zen, Wes Cravenek zuzendu eta Heather Langenkamp, Robert Englund, Johnny Depp, John Saxon, Nick Corri, Amanda Wyss eta Ronee Blakley aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2004 – Mozilla Firefox nabigatzailea argitaratu zuten.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1701 – Jeanne Ündüreine, zuberoar noblea, Maitia, nun zira abestian protagonista.
- 1838 – Andres Iturzaeta, euskal idazle eta apaiza, Otxandioko erretorea (h. 1912).
- 1847 – Jose Aretxabala Aldama, bizkaitar enpresaria, Havana Club rona merkaturatu zuena (h. 1923).
- 1866 – Ernesto Erkoreka, Bilboko alkatea (h. 1957).
- 1874 – Teodoro Dublang, arabar margolaria (h. 1940).
- 1882 – Teodoro Gonzalez de Zarate, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1937).
- 1897 – Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (h. 1965).
- 1909 – Alejandro Lizaso, gipuzkoar txistularia (h. 1937).
- 1922 – Adolfo Leibar Axpe, gipuzkoar naturalista, espeleologo eta kulturzalea (h. 2016).
- 1923 – Gabriel Alonso, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1996).
- 1926 – Carlos Blanco Aginaga, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta frankismoak erbesteratutako intelektual ezkertiarra (h. 2013).
- 1930 – Ignacio Ellakuria, bizkaitar jesuita, filosofo eta teologoa, askapenaren teologiaren ekintzailerik handienetarikoa (h. 1989).
- 1936 – Emilio Ybarra, gipuzkoar enpresaburu eta ekonomialaria (h. 2019).
- 1939 – Issa Katime, kolonbiar kimikaria, EHUko irakaslea, Barranquillan.
- 1940 – Francisco Solabarrieta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1951 – Mixel Ducau, lapurtar musikaria.
- 1954 – Genaro Zelaieta, nafar futbolaria (h. 2008).
- 1956 – Julio Abascal, EHUko irakaslea eta Egokituz laborategiko zuzendaria, Torrelavegan.
- 1962 – Javier Armentia, euskal astrofisikaria eta Iruñeko Planetarioko zuzendaria.
- 1965 – Emilio Silva, nafar soziologo eta kazetaria.
- 1968 – Maribi Ugarteburu, bizkaitar kazetari eta ezker abertzaleko politikaria.
- 1969 – Javier Garisoain, nafar politikaria, Comunión Tradicionalista Carlista alderdiaren idazkari nagusia.
- 1978 – Noelia Lorenzo Pino, nobela beltzen gipuzkoar idazlea.
- 1979 – Aitor Galdos, bizkaitar txirrindularia.
- 1981 – Javier Urriza, nafar erremontelaria.
- 1983 – Amets Arzallus, lapurtar bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea.
- 1987 – Isuo, gipuzkoar kantaria eta musikagilea.
- 1990 – David Infante, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Jon Irisarri, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1730 – Charles de Wailly, frantziar arkitekto, hirigile eta altzari diseinatzailea, Antique estiloko berpizte neoklasikoko nagusietakoa (h. 1798).
- 1801 – Gail Borden, estatubatuar asmatzailea (h. 1874).
- 1812 – Charles Duclerc, Frantziako lehen ministroa (h. 1888).
- 1818 – Ivan Turgenev, errusiar idazlea (h. 1883).
- 1819 – Annibale de Gasparis, italiar astronomoa (h. 1892).
- 1832 – Émile Gaboriau, frantziar eleberrigile eta kazetaria, detektibe-eleberrien aitzindaria (h. 1873).
- 1837 – Antonio López Ferreiro, galizierazko idazle nabarmen eta historialaria (h. 1910).
- 1839 – Paule Minck, frantziar idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista (h. 1901).
- 1841 – Eduardo VII.a Erresuma Batukoa, Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea (h. 1910).
- 1850 – Ignacio Bolívar Urrutia, espainiar naturalista eta entomologoa, Espainian Natura Zientzien bultzatzaile nagusietako bat (h. 1944).
- 1855 – Alexandros Zaimis, Greziako presidentea (h. 1936).
- 1868 – Marie Dressler, kanado-estatubatuar aktorea (h. 1934).
- 1871 – Florence Rena Sabin, estatubatuar medikua, emakume aitzindaria zientzia arloan (h. 1953).
- 1873 – Fritz Thyssen, alemaniar enpresaburua (h. 1951).
- 1874 – Julio Romero de Torres, andaluziar margolaria (h. 1930).
- 1877 –
- Enrico De Nicola, Italiako lehenbiziko presidentea (h. 1959).
- Muhammad Iqbal, pakistandar poeta, abokatu, filosofo eta politikaria (h. 1938).
- 1880 – Rudolf Karel, txekiar musikagilea (h. 1945).
- 1885 –
- Velimir Khlebnikov, errusiar olerkari eta antzerkigilea, Errusiar futurismoaren kide garrantzitsua (h. 1922).
- Matvei Skobelev, errusiar politikari mentxebikea (h. 1938).
- Hermann Weyl, alemaniar matematikari, fisikari teoriko eta filosofoa (h. 1955).
- 1888 – Jean Monnet, frantziar ekonomialari eta diplomatikoa, Europar Batasunaren arkitekto nagusienetariko bat (h. 1979).
- 1893 – Liam Lynch, irlandar errepublikarra (h. 1923).
- 1894 – Dietrich von Choltitz, alemaniar militarra, Parisko gobernadore militar Parisen liberazioa zutenean (h. 1966).
- 1897 – Ronald George Wreyford Norrish, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 1978).
- 1901 – Rhys Davies, ingelesez idatzi izan zuen galestar idazlea (h. 1978).
- 1903 – Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (h. 1999).
- 1905 – Erika Mann, alemaniar aktore eta idazlea (h. 1969).
- 1906 –
- Enrique Moreno Plaza, espainiar merkataritzarako-itsasgizona, Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina (h. 1937).
- Concha Peña Pastor, espainiar irakaslea, hizlaria, idazlea eta politikaria (h. 1960).
- 1907 – Ko Takamoro, japoniar futbolaria (h. 1995).
- 1910 – Eugenia Sacerdote de Lustig, italiar-argentinar medikua, Argentinan poliomielitisaren aurkako txertoa probatzen lehena (h. 2011).
- 1914 – Hedy Lamarr, austriar aktore eta asmatzailea (h. 2000).
- 1918 – Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (h. 1996).
- 1920 – Alenush Terian, irandar-armeniar astronomoa eta fisikaria, Irango astronomia modernoaren amatzat hartua (h. 2011).
- 1922 –
- Dorothy Dandridge, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 1965).
- Lauro Olmo, galiziar idazlea (h. 1994).
- 1923 –
- Alice Coachman, estatubatuar gorako-jauzilaria, Olinpiadetan urrezko domina bat irabazi zuen lehen emakume beltza (h. 2014).
- Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (h. 2018).
- 1924 –
- Robert Frank, suitzar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2019).
- Joy Page, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- 1926 –
- Vicente Aranda, kataluniar zinema zuzendaria (h. 2015).
- Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 1988).
- 1928 – Anne Sexton, estatubatuar poeta, poesia konfesionala idazteagatik ezaguna (h. 1974).
- 1929 –
- Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (h. 2000).
- Imre Kertész, hungariar idazlea, 2002ko Literaturako Nobel Saria (h. 2016).
- Aleksandra Pakhmutova, errusiar konposatzailea.
- 1930 – Juan José Falla Sánchez, guatemalar genealogista eta historialaria (h. 2021).
- 1933 – Egil Danielsen, norvegiar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2019).
- 1934 –
- Ingvar Carlsson, Suediako lehen ministroa.
- Ronald Harwood, hegoafrikar idazle, antzerkigile eta gidoilaria (h. 2020).
- Carl Sagan, estatubatuar astronomo eta zientzia-dibulgatzailea (h. 1996).
- Tengiz Sigua, Georgiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1936 –
- Mikhail Tal, letoniar xake-jokalaria, xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat (h. 1992).
- Mary Travers, estatubatuar abeslaria, Peter, Paul and Mary taldeko kidea (h. 2009).
- 1937 – Roger McGough, britainiar poeta eta abesti-idazlea.
- 1938 – Alfredo Remus, argentinar musikaria (h. 2022).
- 1939 – Marco Bellocchio, italiar zinemagilea.
- 1941 – Tom Fogerty, estatubatuar musikari eta gitarra-jotzailea, Creedence Clearwater Revival taldeko kidea (h. 1990).
- 1942 – Tom Weiskopf, estatubatuar golf jokalaria (h. 2022).
- 1944 – Phil May, ingeles abeslaria, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- 1948 –
- Bille August, daniar zinemagilea.
- Luiz Felipe Scolari, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1952 – Jack W. Szostak, kanadar-estatubatuar biologo molekularra, 2009ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1954 –
- Lepa Mladjenovic, serbiar feminista, lesbiana eta gerraren aurkako aktibista.
- Dietrich Thurau, Didi, alemaniar txirrindulari ohia.
- 1955 – Fernando Meirelles, brasildar zinema zuzendaria.
- 1959 –
- Andy Kershaw, britainiar aurkezlea, nagusiki munduko musikaren sustatzaile bezala ezaguna.
- Sito Pons, kataluniar motoziklismo pilotu ohia.
- 1960 – Andreas Brehme, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2024).
- 1961 – Antoni Bassas, kataluniar kazetaria eta irrati eta telebistako gidoilaria.
- 1962 – John Battle, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1963 – Jia Xiuquan, txinatar futbolari ohia.
- 1965 – Ryan Murphy, estatubatuar telebista eta zinema ekoizlea, zuzendaria eta gidoilaria.
- 1967 – Yoshiro Moriyama, japoniar futbolari ohia.
- 1970 – Susan Tedeschi, estatubatuar blues eta soul abeslari eta gitarrista.
- 1971 – David Duval, estatubatuar golfaria.
- 1972 – Florentino Fernández, espainiar komediantea, aktorea, aurkezlea eta bikoizketa aktorea.
- 1973 – Belén Esteban, espainiar celebrity eta telebista aurkezlea.
- 1974 –
- Alessandro del Piero, italiar futbolari ohia.
- Araceli Martínez Esteban, espainiar politikaria.
- Verónica Valenzuela, espainiar idazlea.
- 1981 – Natacha Bustos, espainiar komiki-marrazkilaria.
- 1984 – Delta Goodrem, australiar musikagile, abeslari, pianista eta aktorea.
- 1986 – Abderrahman Ait Khamouch, marokoar-espainiar atleta paralinpikoa, iraupen ertaineko lasterketetan eta maratoian aditua.
- 1990 – Romain Bardet, frantziar txirrindularia.
- 1993 – Bianca Buitendag, hegoafrikar surflaria.
- 1999 – Karol Sevilla, mexikar aktorea eta abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1745 – Frantzisko Antonio Agirre, Montehermosoko II. markesa, arabar aitoren seme eta politikaria, Madrilen (j. 1685).
- 1775a – Francisco Ximenez de Tejada, nafar aristokrata eta Jerusalemgo San Joanen Ordenako maistru handia, Napolin (j. 1703).
- 1826 – Andre Baraziart, euskal idazlea (j. 1738).
- 1879 – Ambrosio Huitzi, nafar historialaria eta idazlea, Valentzian (j. 1879).
- 1908 – Justo Arévalo, nafar aitoren seme eta politikaria (j. 1819).
- 1940 – Julián Zugazagoitia, euskal abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1899).
- 1951 – Resurreccion Maria Azkue, euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta ikertzailea, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat eta bertako lehen lehendakaria (j. 1864).
- 1960 – Jean Ithurriaga, baxenafar euskaltzalea (j. 1896).
- 1977 – María Isabel Gutiérrez Velasco, Bilboko Gorte kalean sexu langile santandertarra (j. 1953 edo 1954)
- 1979 – Celestino Uriarte, gipuzkoar miliziano komunista, Madrilen (j. 1909).
- 1994 – Teodoro Hernandorena, euskal herritar politikari eta kulturgilea (j. 1898).
- 2005 – Fernando Aristizabal, gipuzkoar politikaria (j. 1917).
- 2009 –
- Iñaki Odriozola, Mokolo pailazoa.
- Agustin Sagasti, euskal txirrindularia (j. 1970).
- 2017 – Lina Huarte-Mendikoa, nafar sopranoa, Madrilen (j. 1928).
Mundua
- 959 – Konstantino VII.a, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 905).
- 1504 – Frederiko I.a Napolikoa, Napoliko erregea (j. 1452).
- 1550 – Yokota Takatoshi, Sengoku aroan Takeda klanaren agindupeko zerbitzaria (j. 1487).
- 1630 – Todo Takatora, japoniar daimyōa (j. 1556).
- 1677 – Aert van der Neer, herbeheretar margolaria (j. 1603).
- 1778 – Giambattista Piranesi, italiar arkitektoa eta grabatzailea (j. 1720).
- 1802 – Thomas Girtin, ingeles margolari eta grabatzailea (j. 1775).
- 1823 – Rafael García Goyena, Guayaquilgo idazle, poeta eta jurista (j. 1766).
- 1830 – Jan Śniadecki, poloniar matematikari, astronomo eta filosofoa (j. 1756).
- 1854 – Elizabeth Hamilton, New Yorkeko aurreneko umezurtz-etxe pribatuaren sortzaileetako bat (j. 1757).
- 1856 – Étienne Cabet, frantziar filosofo eta sozialista utopikoa (j. 1788).
- 1863 – Rafael Arístegui Vélez, euskal jatorriko espainiar militar eta politikaria (j. 1794).
- 1877 – Enriqueta González Rubín, asturiar idazle eta kazetaria (j. 1832).
- 1888 – Mary Jane Kelly, ustez Jack Tripa-ateratzailearen bosgarren eta azken biktima.
- 1895 – Emma Maria Macfarren, ingeles piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1824).
- 1896 – Hugo Gylden, finlandiar-suediar astronomoa (j. 1841).
- 1906 – Léon Vanderkindere, belgiar historialari, akademikari eta politikaria (j. 1841).
- 1909 – William Powell Frith, ingeles margolaria (j. 1819).
- 1911 – Howard Pyle, estatubatuar idazle eta ilustratzailea (j. 1853).
- 1918 – Guillaume Apollinaire, frantziar idazlea (j. 1880).
- 1920 – Alberto Blest Gana, euskal jatorriko txiletar eleberrigilea (j. 1830).
- 1937 –
- Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1866).
- Anita Orejas, asturiar etxeko-langilea, erizaina eta sozialista, Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea (j. 1914).
- 1938 – Vasily Blyukher, sobietar mariskala (j. 1889).
- 1940 – Neville Chamberlain, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1869).
- 1942 – Ernest Chuard, Suitzako presidentea (j. 1857)
- 1947 – Mariano Benlliure, espainiar eskultorea (j. 1862).
- 1952 – Chaim Weizmann, israeldar zientzialaria eta politikaria (j. 1874).
- 1953 –
- Dylan Thomas, ingelesezko galestar poeta eta idazlea (j. 1914).
- Abdulaziz ibn Saud, Saudi Arabiako erresumako lehen erregea (j. 1876).
- 1970 – Charles de Gaulle, Frantziako presidentea (j. 1890).
- 1974 – Egon Wellesz, austriar musikagilea eta musikologoa (j. 1885).
- 1985 – Helen Rose, arropa eta filmetako jantzien estatubatuar diseinatzailea (j. 1904).
- 1991 – Yves Montand, italian jaiotako frantziar aktore eta abeslaria (j. 1921).
- 1997 –
- Carl Gustav Hempel, zientziaren filosofo estatubatuarra (j. 1905).
- Helenio Herrera, argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Muriel Mussells Seyfert, estatubatuar astronomoa (j. 1909).
- 2001 – Giovanni Leone, Italiako presidentea (j. 1908).
- 2003 –
- Art Carney, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (j. 1925).
- 2004 – Stieg Larsson, suediar idazle eta kazetaria, Millennium trilogiagatik ezaguna (j. 1954).
- 2005 – Kocheril Raman Narayanan, Indiako presidentea (j. 1920).
- 2007 – Luis Herrera Campins, Venezuelako presidentea (j. 1925).
- 2008 – Miriam Makeba, Afrikaren Ahotsa, hegoafrikar abeslaria, apartheidaren aurkako irudietako bat (j. 1932).
- 2011 – Har Gobind Khorana, indiar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1922).
- 2015 – André Glucksmann, frantziar filosofo, ekintzaile eta idazlea (j. 1937).
- 2016 – La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala (j. 1964).
- 2017 – Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (j. 1982).
- 2022 – Gal Costa, brasildar abeslaria (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aterpe, Aterbe eta Jane.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.