Azaroaren 6
Azaroaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamargarren eguna da, 311.a bisurteetan. 55 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1808 – Balmasedako gudua, Iberiar Penintsulako Gerrakoa.
- 1980 – ETAk Alberto Lisalde Ramos hil zuen Eibarren eta Sotero Mazo Figueras Gipuzkoan.
- 1982 – Joan Paulo II.a aita santuak, Loiolako santutegia bisitatu zuen, bere Euskal Herriko bisitaldiaren barruan.
- 1986 – Donostiako Bilintx liburudendan lehergailu batek eztanda egin zuen. Urtebetean bigarren aldia zen Bilintxen talde parapolizialek halako erasoa eragiten zutela.
- 2011 – Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean (batez ere Baztan eskualdean) uholdeak jazo ziren, ondorioz Irunen pertsona bat hil eta Derion beste pertsona bat desagertu zelarik.
Mundua
- 1917 – Boltxebike eta tsaristen arteko borrokek San Petersburgo hartu zuten. Errusiako Iraultza hasi zen.
- 1975 – Mendebaldeko Sahara okupatuz Ibilaldi Berdea abiatu zuten marokoarrek, 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek.
- 2001 – ETAk bonba-auto bat leherrarazi zuen Madrilen.
- 2005 – Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
- 2006 – Japoniako Hokkaido uhartean egondako tornado batek bederatzi hildako eragin zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Xabier Montoiaren Euskal hiria sutan eta Fernando Reyren Pereirak dioenez lanek irabazi zituzten euskarazko eta itzulpengintzako, hurrenez hurren, Euskadi Literatura Sariak.
Mundua
- 1987 – Cry Freedom ("Askatasuna Ohiukatu") filma estreinatu zen, Richard Attenboroughek zuzendu eta Denzel Washington, Kevin Kline, Penelope Wilton eta Kevin McNally aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – Ramson ("Erreskatea") filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Mel Gibson, Rene Russo eta Gary Sinise aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1806 – Leonardo Zuloaga, Mexikon lurjabe handia bilakatutako bizkaitarra (h. 1865).
- 1884 – Miguel Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1969).
- 1896 – Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (h. 1971).
- 1901 – Jean-Baptiste Urrutia, baxenafar apezpiku-misiolaria (h. 1979).
- 1920 – Eugenio Etxebarria, bizkaitar albokari eta albokagilea, batzuen hitzetan azken albokari tradizionala (h. 2008).
- 1924 – Frantzisko Garmendia Aiestaran, gipuzkoar elizgizona, New Yorkeko Apezpiku Laguntzaile izandakoa (h. 2005).
- 1928 – Jose Luis Ugarte, euskal nabigatzailea, bakarkako estropadetan aditua (h. 2008).
- 1943 – Alfonso Dubois, bizkaitar ekonomialaria eta EHUko irakaslea.
- 1946 – Javier Otano, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1950 – Gabriel Urralburu, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1955 – José Luis de la Cuesta, gipuzkoar legelaria.
- 1957 – Odile Kruzeta, gipuzkoar kazetaria.
- 1962 – Enrique Urbizu, bizkaitar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1964 –
- Patrick Keheille, zuberoar idazlea, pastoralak idazteagatik nabaritua.
- Félix Sarriugarte, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1967 – Josune Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria.
- 1971 – Iratxe Sorzabal, gipuzkoar ETAkidea.
- 1972 – Ana Fernández-Villaverde, La Bien Querida, bizkaitar margolari eta musikagilea.
- 1976 – Saúl Cepeda, gipuzkoar kazetari, idazle eta gourmanda.
- 1977 – Oier Aizpurua, gipuzkoar piraguista eta arraunlaria.
- 1979 – Ander Vilariño, gipuzkoar auto pilotua.
- 1980 – Aritz López Garai, bizkaitar futbolaria.
- 1989 – Lander Martínez, arabar politikaria.
- 1992 – Oihane Mendizabal, gipuzkoar arkeologoa.
- 1996 – Eraitz Saez de Egilaz, gipuzkoar abokatu eta politikaria, EH Bilduko Gazteri Idazkaria.
- 1998 – Sara Iparragirre, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
Mundua
- 1479 – Joana Eroa, gaztelako erregina (h. 1555).
- 1494 – Suleiman I.a, Otomandar Inperioko hamargarren sultana (h. 1566).
- 1617 – Leopoldo Medici, italiar kardinala (h. 1675).
- 1661 – Karlos II.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1700).
- 1754 – Frederiko Württembergekoa, Württembergeko erregea (h. 1816).
- 1774 – Severo Andriani, kataluniar elizgizona (h. 1861).
- 1778 – Augustinos Kapodistrias, Greziako estatuburua (h. 1857).
- 1814 – Adolphe Sax, belgikar musikaria eta musika-tresnen egilea (h. 1894).
- 1825 – Charles Garnier, frantziar arkitektoa (h. 1898).
- 1835 – Cesare Lombroso, italiar kriminologo, frenologo, sendagile eta Italiako kriminologia positibistako eskolaren sortzailea (h. 1909).
- 1841 – Armand Fallières, Frantziako presidentea (h. 1931).
- 1854 – John Philip Sousa, estatubatuar musikagile eta banda-zuzendaria (h. 1932).
- 1858 – Caran d'Ache, frantziar satiragile eta marrazkilari politikoa (h. 1909).
- 1879 – Kazimieras Būga, lituaniar hizkuntzalaria (h. 1924).
- 1880 – Robert Musil, austriar idazlea (h. 1942).
- 1886 – Ida Barney, estatubatuar astronomoa, 150.000 izarren neurketa astrometrikoak egin zituelako ezaguna (h. 1982).
- 1892 – Osbert Sitwell, ingeles idazlea (h. 1969).
- 1901 – Richard Ithamar Aaron, galestar filosofoa (h. 1987).
- 1906 – Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (h. 2007).
- 1908 –
- Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua (h. 1988).
- Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (h. 1946).
- 1910 – Miguel Reale, brasildar filosofo eta legelaria (h. 2006).
- 1913 – María Bruguera Pérez, espainiar militante libertarioa eta aktibista feminista (h. 1992).
- 1914 – Jonathan Harris, estatubatuar aktorea.
- 1919 –
- Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko Portugalgo olerkaririk handienetakoa (h. 2004).
- Marcos Gándara, Ekuadorko militar eta estatuburua (h. 2011).
- 1921 – James Jones, estatubatuar idazlea (h. 1977).
- 1922 – Michel Crozier, frantziar soziologoa, erakundeen soziologiaren alorrean analisi estrategikoaren sortzaile nagusia (h. 2013).
- 1925 –
- Jean Aurel, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Michel Bouquet, frantziar antzezlea (h. 2022).
- 1926 – Jackie Forster, ingeles kazetaria, lesbianen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1998).
- 1931 – Mike Nichols, estatubatuar zinemagilea (h. 2014).
- 1932 – François Englert, belgikar fisikari teorikoa, 2013ko Fisikako Nobel Saria.
- 1933 – Carlos Correia, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
- 1938 –
- Diana Russell, hegoafrikar aktibista eta idazle feminista (h. 2020).
- Seishiro Shimatani, japoniar futbolaria (h. 2001).
- 1940 – Clara Janés, kataluniar idazlea.
- 1942 –
- Kelvin Ogilvie, kanadar kimikaria, azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea asmatzailea.
- Félix Vidal Costa, espainiar fisikaria eta ikertzailea.
- 1943 – Severo Moto, ekuatoreginear kazetaria eta politikaria.
- 1946 –
- Joan Francesc Baixas, kataluniar margolari, antzerki zuzendari eta txotxongilolaria.
- Sally Field, estatubatuar aktorea.
- George Young, australiar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (h. 2017).
- 1947 – Mesut Yılmaz, Turkiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1948 –
- Glenn Frey, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, Eagles taldearen kide sortzailea (h. 2016).
- Rushton Moreve, estatubatuar baxu-jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (h. 1981).
- 1949 – Arturo Sandoval, kubatar musikaria, pianista eta tronpeta-jotzailea.
- 1951 –
- Alain Etchegoyen, frantziar filosofo eta ekonomista (h. 2007).
- Simon Conway Morris, ingeles paleontologo eta astrobiologoa, Kanbriar garaino Burgess Shale aztarnategiko fosilen inguruan egindako ikerketengatik ezaguna.
- 1954 – Montserrat Tura, kataluniar politikari eta saiakera-idazlea.
- 1957 – Cam Clarke, estatubatuar ahots-aktorea eta abeslaria.
- 1965 –
- Valérie Benguigui, frantziar aktorea (h. 2013).
- Yayo Guridi, argentinar aktore eta umorista.
- 1967 – Emmanuelle Bercot, frantziar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1968 - Sandie Richards, jamaikar atleta, 400 metroko lasterketan eta 4 x 400 metroko erreleboetan aditua.
- 1969 –
- Arancha de Benito, espainiar telebista-aurkezlea.
- Colson Whitehead, estatubatuar eleberrigilea.
- 1970 – Ethan Hawke, estatubatuar aktore, idazle eta zuzendaria.
- 1971 – Laura Flessel, frantziar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- 1972 –
- Thandie Newton, ingeles aktorea.
- Rebecca Romijn, estatubatuar aktore eta modelo ohia.
- 1974 – Frank Vandenbroucke, belgikar txirrindularia (h. 2009).
- 1976 – Lluvia Rojo, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1979 – Lamar Odom, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1987 – Ana Ivanović, serbiar tenislaria.
- 1988 –
- Alexandra Elbakian, Zientzietako Pirata Erregina, kazakhstandar programatzaile informatikoa, Sci-Hub gunearen sortzailea.
- Emma Stone, estatubatuar aktorea.
- Conchita Wurst, austriar abeslari eta drag queena.
- 1990 –
- Luna Miguel, espainiar poeta, idazlea eta kazetaria.
- André Schürrle, alemaniar futbolari ohia.
- 1991 – Olga Smirnova, errusiar balet-dantzaria .
Heriotzak
Euskal Herria
- 1927 – Vicente García Castañón, nafar meatz-ingeniaria, Madrilen.
- 1956 – Fernando Amarika, arabar margolari inpresionista (j. 1866).
- 2000 – José Joaquín Arazuri, nafar medikua eta historialaria j. 1918).
- 2001 – Bixente Ameztoi, euskal herritar margolari surrealista (j. 1946).
- 2008 – Karmelo Etxenagusia, euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta Bilbo elizbarrutiko gotzain laguntzailea (j. 1932).
Mundua
- 1003 – Joan XVII.a, Aita santua.
- 1355 – Arnaldo Barbazangoa, okzitaniar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1406 – Inozentzio VII.a, Aita santua (j. c. 1339).
- 1568 – Ana Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Pomeraniako dukesa ezkontzaz (j. 1502).
- 1632 – Gustavo II.a Adolfo, Suediako erregea (j. 1594).
- 1646 – Ana Caro de Mallén, Espainiako Urrezko Aroko poeta eta antzerkigilea (j. c. 1590).
- 1650 – Gilen II.a Orangekoa, Nassauko konde eta Orangeko printzea (j. 1626).
- 1656 – Joanes IV.a, Portugalgo erregea (j. 1604).
- 1672 – Heinrich Schütz, alemaniar musikagilea (j. 1585).
- 1767 – Giovanni Battista Pittoni, italiar margolaria (j. 1687).
- 1822 – Claude Louis Berthollet, frantziar kimikaria (j. 1748).
- 1836 – Karlos X.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (j. 1757).
- 1887 – Eugène Pottier, frantziar politikaria, Lehenengo Internazionaleko kidea (j. 1816).
- 1892 – Juana Manuela Gorriti, argentinar idazlea (j. 1818).
- 1893 – Piotr Ilitx Txaikovski, errusiar musikagilea (j. 1840).
- 1912 – Mykola Lysenko, ukrainar musikagile, piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta etnomusikologoa (j. 1842).
- 1913 – William Henry Preece, galestar elektrizitate ingeniari eta asmatzailea (j. 1834).
- 1920 – Arturo Soria, espainiar hirigile, eraikitzaile, geometra eta kazetaria (j. 1844).
- 1929 – Max Badengoa, Alemaniako kantzilerra (j. 1867).
- 1930 – Adolf Wölfli, suitzar marrazkilari, margolari, idazle eta musikagilea (j. 1864).
- 1934 – Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (j. 1884).
- 1940 – Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (j. 1855).
- 1941 – Maurice Leblanc, frantziar idazlea (j. 1864).
- 1955 – Edwin Barclay, Liberiako 18. presidentea (j. 1882).
- 1960 – Erich Raeder, alemaniar almirantea (j. 1876).
- 1964 –
- Hans von Euler-Chelpin, alemaniar-suediar biokimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (j. 1873).
- Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (j. 1925).
- Anita Malfatti, brasildar margolaria (j. 1889).
- 1965 – Edgar Varèse, frantziar-estatubatuar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1883).
- 1970 – Agustín Lara, mexikar musikari eta poeta.
- 1978 – Henri Suter, suitzar txirrindularia (j. 1899).
- 1982 – Shiro Teshima, japoniar futbolaria (j. 1907).
- 1984 – Gastón Suárez, boliviar dramaturgo eta idazlea.
- 1986 –
- James S. Holmes, nederlandar poeta, traduktologo eta itzultzailea (j. 1924).
- Lili Kraus, hungariar pianista (j. 1903).
- 1987 –
- George Laurence, kanadar fisikaria (j. 1905).
- Jean Rivier, frantziar musikagilea (j. 1896).
- 1989 – Margarete Buber-Neumann, alemaniar idazlea (j. 1901).
- 1991 – Gene Tierney, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 1993 – Joseph Serchuk, judu partisanoen unitate bateko komandantea Holokaustoaren garaian (j. 1919).
- 1998 – Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (j. 1927).
- 2006 – Francisco Fernández Ochoa, espainiar eskiatzaile alpinoa (j. 1950).
- 2010 – Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (j. 1940).
- 2013 – Victoria Sau, kataluniar idazlea, psikologoa eta aktibista politiko feminista (j. 1930).
- 2015 – Yitzhak Navon, Israelgo 5. presidentea (j. 1921).
- 2017 – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (j. 1929).
- 2019 – Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (j. 1940).
- 2020 – Fernando Solanas, argentinar zinema zuzendari eta politikaria (j. 1936).
- 2021 –
- Pavol Molnár, eslovakiar futbolaria (j. 1936).
- Cissé Mariam Kaïdama Sidibé, Maliko lehen ministroa (j. 1948).
- Arcadio Pardo, Parisen bizi izandako poeta, argitaratzaile eta irakasle espainiarra (j. 1928).
- Jukhim Zviahilski, Ukrainako lehen ministroa (j. 1933).
- 2022 –
- Paul McNaughton, irlandar errugbilaria (j. 1952).
- Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1940).
- 2023 – Antoni Martí, Andorrako lehen ministroa (j. 1963).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Eate eta Tello.