Azaroaren 4
Azaroaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta zortzigarren eguna da, 309.a bisurteetan. 57 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – Euskal Herrian Euskaraz elkartea sortu zen.
- 1980 – ETAk Miguel Lasa Arrubarrena ileapaintzailea hil zuen Zarautzen.
- 2008 – Gutxienez zortzi lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, "ezker abertzalearen finantzaketarekin" lotuta. Egun batzuen ostean denak libre gelditu ziren.
- 2010 – Motxo arrantzontziak hondartzea izan zuen Zumaia eta Deba arteko harraldean, Gipuzkoako flysch ingurunean.
Mundua
- 1975 – Laoseko Errepublika sortu zuten.
- 1998 – Mitch hurakanak 20.000 hildako utzi zituen Erdialdeko Amerikan.
- 2006 – Alemaniako zentral elektriko bateko matxurak, argia joatea ekarri zuen Alemania, Frantzia, Italia eta Espainiako gune batzuetan.
- 2008 – Barack Obamak Ameriketako Estatu Batuetako 2008ko hauteskundeak irabazi zituen.
- 2018 – Kaledonia Berrian egin zen independentzia erreferendumak %79,9ko parte hartzea izan zuen eta independentziaren aurkakoak nagusitu ziren bozen %56,9rekin.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2008 – Jokin Muñozek irabazi zuen Euskadi Literatura Saria, eta Josu Zabaletak itzulpenekoa.
- 2018 – Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren 2018ko MTV Europe Music Awards musika sariak banatzeko ekitaldia izan zen.
Mundua
- 1863 – Troiatarrak (frantsesez: Les Troyens), Hector Berliozen opera estreinatu zen Parisko Place du Châtelet antzokian.
- 2001 – Harry Potter and the Philosopher's Stone ("Harry Potter eta Sorgin Harria") filma estreinatu zen, Chris Columbusek zuzendu eta Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Richard Harris, Maggie Smith, Alan Rickman eta Robbie Coltrane aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2007 – Aritz Aranburu surflari zarauztarrak Surfeko Europako txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1805 – Jean-Baptiste Etxeberri, euskal herritar politikaria (h. 1874).
- 1877 – José Luis Oriol, euskal enpresaburua, Talgo trenak ekoizten dituen enpresaren sortzailea (h. 1972).
- 1878 – José Ángel Berraondo, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1950).
- 1895 – Filomena Baldezate, Bilbon aritutako erizaina eta emagina, Valladoliden (h. 1980).
- 1910 – Carlos Anasagasti Zulueta, bizkaitar misiolaria, Bolivian gotzaina (h. 1998).
- 1918 – Ángel Galíndez, bikaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (h. 2003).
- 1919 – Rafael Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 1953).
- 1926 – Casiano Floristán, nafar teologo eta apaiza (h. 2006).
- 1932 – Andoni Esparza Gallastegi, bizkaitar kooperatibista eta albaitaria (h. 2012).
- 1934 – María del Carmen Careaga Salazar, Cadaguako IV. kondesa.
- 1940 – Carlos Etxeberria, nafar txirrindulari ohia.
- 1941 –
- Unai Dorronsoro, gipuzkoar politikari ohia.
- Emilio Gurutzeta, gipuzkoar futbol arbitroa (h. 1987).
- 1943 – Mario Fernández, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- 1944 – Jokin Gorostidi, euskal politikaria (h. 2006).
- 1947 – Miguel Maria Lasa, Lapa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1948 –
- Javier Elkoro, gipuzkoar futbolaria (h. 2023).
- José Cruz Pérez Lapazaran, nafar politikaria, Madrilen.
- 1955 – Carlos Aseginolaza, gipuzkoar botanikoa, Euskal Herriko floran aditua (h. 2015).
- 1959 – Guillaume Irigoien, baxenafar idazle eta kazetaria.
- 1962 – Karlos Linazasoro Izagirre, euskal idazlea.
- 1963 – Luciano Iturrino, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1967 – Julian Iantzi, telebista aurkezle euskaltzalea eta jeltzalea, Kalifornian.
- 1968 – Carlos Zelaia, nafar txirrindulari ohia.
- 1969 –
- Sergio Rey, gipuzkoar boxeolari ohia.
- Ana Zelaia, gipuzkoar ikertzailea, EHUko irakaslea eta informatikaria.
- 1972 – Juan María Galdos, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1973 –
- Denis Greslin, lapurtar politikari eta ekintzailea.
- Aitziber Sarasola, nafar politikari eta euskaltzalea (h. 2014).
- 1977 - Iban Sastre, gipuzkoar txirrindulari ohia, Ávilan.
- 1978 – Gorka Verdugo, nafar txirrindularia.
- 1981 – Juan Martinez de Irujo, nafar pilotari ohia, hiru txapel nagusiak urte berean janztea bi aldiz lortu duen pilotari bakarra.
- 1982 – Koldo Garcia Etxebarria, bizkaitar biologo ikertzailea.
- 1984 – Mikel Rico, bizkaitar futbolaria.
- 1985 – Oihane Iraguen, bizkaitar artista ziberfeminista eta EHUko irakaslea.
Mundua
- 1470 – Eduardo V.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna (h. c. 1483).
- 1575 – Guido Reni, italiar margolaria, dekoratzailea eta marrazkilaria (h. 1642).
- 1592 – Gerard van Honthorst, herbeheretar margolaria (h. 1656).
- 1650 – Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1702).
- 1731 – Maria Josefa Saxoniakoa, Frantziako dofin ezkontidea (h. 1767).
- 1765 – Manuel Freyre, espainiar militarra (h. 1834).
- 1798 – Bonaventura Carles Aribau, kataluniar idazle, ekonomialari, politikari eta takigrafoa, Renaixença mugimenduaren sortzailetzat joa (h. 1862).
- 1806 – Karl Friedrich Mohr, alemaniar kimikaria eta botikaria (h. 1879).
- 1811 – Sebastian Gabriel Borboikoa, Espainia eta Portugalgo infantea (h. 1875).
- 1829 – Hanna Hammarström, suediar asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua (h. 1914).
- 1868 – La Bella Otero, galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 1965).
- 1874 –
- Charles Despiau, frantziar eskultore eta marrazkigilea (h. 1946).
- Manuel de Mendívil, espainiar idazle, militar eta politikari kontserbadorea (h. 1942).
- 1899 – Nicolas Frantz, luxenburgotar txirrindularia (h. 1985).
- 1904 - Claire Beck Loos, txekoslovakiar argazkilaria eta idazlea (h. 1942).
- 1908 – Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (h. 2005).
- 1909 – Ciro Alegría, peruar idazlea, Latinoamerikako indigenismoaren ordezkari nagusienetako bat (h. 1967).
- 1913 –
- Elizaveta Bykova, errusiar xake jokalaria (h. 1989).
- Gig Young, estatubatuar aktorea (h. 1978).
- 1915 – Wee Kim Wee, Singapurreko 4. presidentea (h. 2005).
- 1916 –
- Walter Cronkite, estatubatuar kazetaria eta telebistako aurkezlea (h. 2009).
- Ruth Handler, estatubatuar enpresaburua, Barbie panpinaren marketinean izan zuen paperagatik gogoratua (h. 2002).
- 1918 – Art Carney, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1919 –
- Martin Balsam, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- Jacques Descheemaeker, frantziar legegizon eta historialaria (h. 2012).
- 1921 – Antonio Ruiz Soler, Antonio el bailarin, espainiar dantzari eta koreografoa (h. 1996).
- 1922 – Benno Besson, suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea (h. 2006).
- 1923 – Guillermo Rodríguez Lara, Ekuadorko diktadorea.
- 1925 – Philippe Dreyfus, frantziar informatika aitzindaria (h. 2018).
- 1929 –
- Emilio Aragón Bermúdez Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea (h. 2012).
- Shakuntala Devi, Emakume konputagailua, indiar idazlea giza kalkulagailua (h. 2013).
- 1931 – Bernard Francis Law, estatubatuar kardinala (h. 2017).
- 1932 – Thomas Klestil, Austriako presidentea (h. 2004).
- 1933 – Charles K. Kao, zuntz optikoaren aita, Hong Kongeko estatubatuar ingeniaria eta fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1935 – Manfredo Tafuri, italiar arkitektoa eta arkitekturaren historialaria (h. 1994).
- 1936 – Didier Ratsiraka, Madagaskargo presidentea (h. 2021).
- 1942 – Patricia Bath, estatubatuar oftalmologoa, asmatzailea, humanista eta akademikoa, kataratak laser bidez tratatzen aitzindaria (h. 2019).
- 1946 –
- Laura Bush, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama.
- Robert Mapplethorpe, estatubatuar argazkilaria (h. 1989).
- 1948 – Amadou Toumani Touré, Maliko presidentea (h. 2020).
- 1951 – Traian Băsescu, Errumaniako presidentea.
- 1954 – Hidehiko Shimizu, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1955 –
- David Julius, estatubatuar fisiologoa, 2021eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Matti Vanhanen, Finlandiako lehen ministroa.
- 1957 –
- Tony Abbott, Australiako lehen ministroa.
- Yoshinori Ishigami, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Jan Hajič, txekiar hizkuntzako hizkuntzalari konputazionala.
- 1961 – Ralph Macchio, estatubatuar aktorea.
- 1963 –
- Rosario Flores, espainiar abeslari, kantautore eta aktore ijitoa.
- Wang Shu, txinatar arkitektoa.
- 1969 –
- Sean Combs, Puff Daddy, estatubatuar rapero, ekoizle, enpresari eta aktorea.
- Matthew McConaughey, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Luís Figo, portugaldar futbolari ohia.
- 1985 – Marcell Jansen, alemaniar futbolari ohia.
- 1990 – Virginijus Sinkevičius, lituaniar ekonomialari eta politikaria, ingurumeneko Europako komisarioa.
- 1992 – Sandra Paños, espainiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1728 – Juan Lakoizketa, nafar militar eta funtzionarioa, Argentinan (j. 1653).
- 1915 –
- Jean Hiriart Urruti, euskal idazlea eta kazetaria (j. 1859).
- Tomás Meabe, bizkaitar idazle eta politikaria, Madrilen (j. 1879).
- 1925 – Karmelo Etxegarai, gipuzkoar idazle eta historialaria (j. 1865).
- 1983 – José Luis del Valle, bizkaitar abokatua, Atlético de Madrideko presidente izandakoa, Madrilen (j. 1901).
- 1985 – Jose Maria Oriol, bizkaitar politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria eta Bilboko alkatea, Madrilen (j. 1905).
- 1995 – Florencio Arostegi, bizkaitar politikari eta abokatua (j. 1950).
- 1999 – Inazio Eizmendi, Basarri, gipuzkoar bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea, XX. mendeko bertsolari nagusienetakotzat hartua (j. 1913).
- 2013 – José Luis Pinillos, bizkaitar psikologoa, Madrilen (j. 1919).
- 2020 – Junes Xuburu, zuberoar kantaria (j. 1936).
- 2021 – Carmen Miranda Zubieta, bizkaitar kultur-ekintzailea, Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat (j. 1937).
- 2022 – Jean Pier Mendiburu, baxenafar bertsolaria (j. 1948).
Mundua
- 1581 – Mathurin Romegas, Maltako Ordenako almirantea (j. 1525 edo 1528).
- 1672 – Lucas van Uden, flandiar margolari barrokoa (j. 1595).
- 1781 – Faustina Bordoni, italiar mezzosopranoa (j. 1697).
- 1847 – Felix Mendelssohn, alemaniar musikagilea (j. 1809).
- 1854 – Úrsula Goyzueta, boliviar abertzale mestizoan, Boliviako Independentzia lortzeko borrokan nabarmendua (j. 1787).
- 1856 – Paul Delaroche, frantziar margolaria (j. 1797).
- 1870 – George Merryweather, ingeles medikua eta asmatzailea (j. 1794).
- 1890 – Jacob van Zuylen van Nijevelt, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1816).
- 1893 – Pierre Tirard, Frantziako lehen ministroa (j. 1827).
- 1917 – Chocolat, kubatar pailazoa (j. c. 1868).
- 1918 –
- Wilfred Owen, ingeles olerkaria (j. 1893).
- Margaret Olivia Slocum Sage, estatubatuar irakaslea eta filantropoa (j. 1828).
- 1921 –
- Oscar Montelius, suediar arkeologoa (j. 1843).
- Hara Takashi, Japoniako lehen ministroa (j. 1856).
- 1924 – Gabriel Fauré, frantziar musikagilea (j. 1845).
- 1931 – Luigi Galleani, estatu batuetan aritu zen italiar anarkista (j. 1861).
- 1954 – Stig Dagerman, suediar kazetari eta idazlea (j. 1923).
- 1957 – Shoghi Effendi, Bahá'í fedearen burua eta zaindaria (j. 1897).
- 1958 –
- Josep Clarà, kataluniar eskultorea (j. 1878).
- Hortensia Gelabert, kubatar-espainiar aktorea (j. 1896).
- 1964 – Ezequiel Martínez Estrada, argentinar irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografoa (j. 1895).
- 1965 - Dickey Chapelle, estatubatuar gerra-fotokazetaria, Vietnamgo Gerran (j. 1919).
- 1977 – Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (j. 1903).
- 1980 – Elsie MacGill, munduko aireontzien lehen emakume-diseinatzailea (j. 1905).
- 1992 –
- Eugene Avtsine Aveline, frantziar idazlea (j. 1901).
- Luisa Moreno, Estatu Batuetako langileen mugimenduaren buru bat eta gizarte aktibista (j. 1907).
- José Luis Sáenz de Heredia, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1911).
- 1994 – Sam Francis, estatubatuar margolari eta grabatzailea (j. 1923).
- 1995 –
- Gilles Deleuze, frantziar filosofoa (j. 1925).
- Paul Eddington, ingeles aktorea (j. 1927).
- Isaak Rabin, Israelgo lehen ministroa (j. 1922).
- 1998 – Marion Donovan, estatubatuar asmatzailea eta ekintzailea, pixoihalaren asmatzailea (j. 1917).
- 2003 – Rachel de Queiroz, brasildar idazlea eta Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea (j. 1910).
- 2005 – Nadia Anjuman, afganistandar poeta eta kazetaria, bere senarrak eta haren senideek kolpeka eraila (j. 1980).
- 2007 – Cyprian Ekwensi, nigeriar idazlea (j. 1921).
- 2008 –
- Charlotte-Arrisoa Rafenomanjato, madagaskartar idazlea (j. 1936).
- Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka, tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea (j. 1912).
- Michael Crichton, estatubatuar eleberrigilea, zinema gidoigilea eta ekoizlea (j. 1942).
- Rosella Hightower, estatubatuar osage etniako balet dantzaria eta zuzendaria (j. 1920).
- 2011 –
- Alfonso Cano, kolonbiar gerrilaria, FARC-EPko mendebaldeko blokeko nagusia (j. 1948).
- Norman Foster Ramsey, estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1915).
- 2015 – René Girard, frantziar historialari, literatur kritikari eta gizarte-zientziaren filosofoa (j. 1923).
- 2020 – Ken Hensley, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta ekoizlea, Uriah Heep taldeko kidea (j. 1945).
- 2022 –
- Doris Grumbach, estatubatuar idazlea (j. 1918).
- Balakh Sher Mazari, Pakistango behin-behineko lehen ministroa (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Xarles eta Solatxi.
- Nafar sainduen eguna.