Azaroaren 30
Azaroaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamalaugarren eguna da, 335.a bisurteetan. 31 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1930 – Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdia sortu zen, San Andresko Manifestuaren bidez.
- 1966 – Etxebarriko Bandasko greba hasi zen. 1966ko azaroaren 30an. Lantegiko 900 langileek 163 eguneko greba gogorra hasi zuten, Francoren garaian egindako luzeena.
- 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- 2006 – Ustezko hiru etakide atxilotu zituzten Frantzian.
- 2007 – Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izendatu zituzten gehiengo osoz Bilbon, 29. eta 30. zenbakidun hutsarteak betetzeko.
- 2009 – EAE eta Akitaniaren artean euroeskualde bat osatzeko lehen urratsak eman ziren.
Mundua
- 1539 – Herritar azteka bat bizirik erretzeko agindu zuen Juan Zumarraga, Mexikoko inkisidoreak “bere kulturako jainko zaharrak adoratzeagatik”.
- 1966 – Barbados Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1967 – Yemen Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1982 – Margaret Thatcherrek, Britainia Handiko lehen ministro zenak, bonba-pakete bat jaso zuen 10 Downing Streeten.
- 1999 – Globalizazioaren aurkako mugimenduaren protesten ondorioz, Munduko Merkataritza Erakundeak Seattlen antolaturik zuen bilera bertan behera utzi zuen.
- 2021 – Barbadosek errepublika aldarrikatu zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izendatu zituzten gehiengo osoz Bilbon, 29. eta 30. zenbakidun hutsarteak betetzeko.
Mundua
- 2000 – UNESCOk Tarragona hira eta Elxeko palmadia Gizateriaren Ondare deklaratu zuen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1634 – Andrés de Sola, nafar musikagilea (h. 1696).
- 1670 – Juan Antonio Urrutia Arana, II. Villar del Águilako markesa, arabar noblea (h. 1743).
- 1801 – Jean-Amédée Etxeberri, Baigorriko alkate eta notarioa (h. 1855).
- 1881 – Andres Amonarriz, euskal idazle tolosarra (h. 1952).
- 1884 –
- Eduardo Eskartzaga, euskal apaiza (h. 1954).
- Julian Tellaetxe, gipuzkoar margolaria (h. 1957).
- 1891 – Andres Azkarate, nafar apaiz eta monjea (h. 1981).
- 1893 – Pedro Basauri, Pedrucho, euskal toreatzaile eta aktorea (h. 1973).
- 1902 – Alberto Onaindia, markinar apaiza (h. 1988).
- 1919 – Justi Arenaza, Vasquita I, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- 1922 – Emilio Aldekoa, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1999).
- 1928 – Javier Arzuaga, euskal fraide frantziskotarra (h. 2017).
- 1930 – Tomas Zubizarreta, Zendoia, gipuzkoar soinu jotzailea (h. 2015).
- 1941 – Andrés Incera, bizkaitar txirrindularia (h. 2016).
- 1954 – Tere Jaio, bizkaitar aktore eta bikoizlea (h. 2013).
- 1955 – Ignacio Gracia, Iñaki de Renteria, gipuzkoar etakide ohia.
- 1956 – Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, gipuzkoar filologo eta politikaria, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia.
- 1961 – Javier Cillero, bizkaitar idazle eta itzultzailea.
- 1971 –
- Mercedes Maroto-Valer, arabar ingeniari kimikoa.
- Mikel Urdangarin, euskal kantautorea.
- 1976 – Eneko Llanos, gasteiztar triatleta.
- 1979 – Francisco Jusué, nafar futbolari ohia.
- 1980 – Vanessa Goikoetxea, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, sopranoa, Floridan.
- 1985 – Julene Lazkano, Bizkaiko Elorrioko alkatea
- 1989 – Iñigo Cervantes, gipuzkoar tenislaria.
- 1990 – Imanol Rojo, gipuzkoar iraupen eskiatzailea.
- 1997 – Ekhi Bravo, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1427 – Kasimiro IV.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako erregea (h. 1492).
- 1508 – Andrea di Pietro dalla Gondola, Andrea Palladio izenez ezaguna, Pizkundeko italiar arkitekto ospetsua (h. 1580).
- 1554 – Philip Sidney, ingeles olerkaria eta politikaria (h. 1586).
- 1642 – Andrea Pozzo, italiar pintorea eta arkitektoa (h. 1709).
- 1667 – Jonathan Swift, irlandar idazlea (h. 1745).
- 1670 – John Toland, irlandar filosofoa (h. 1722).
- 1699 – Kristian VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1746).
- 1720 – María Andresa Casamayor, espainiar matematikaria, idazlea eta irakaslea (h. 1780).
- 1807 – William Farr, ingeles epidemiologoa (h. 1883).
- 1814 – Eugène Rouher, frantziar politikaria (h. 1884).
- 1817 – Theodor Mommsen, alemaniar idazlea, 1902ko Literaturako Nobel Saria (h. 1903).
- 1824 – Mary Hayden Pike, estatubatuar idazlea (h. 1908).
- 1825 – William-Adolphe Bouguereau, frantziar margolari akademizista eta tradizionalista (h. 1905).
- 1830 – Augustine-Malvina Blanchecotte, frantziar idazlea (h. 1897).
- 1835 – Mark Twain, estatubatuar idazlea (h.1910).
- 1858 – Jagadish Chandra Bose, bengalar botaniko eta fisikaria (h. 1937).
- 1869 – Gustaf Dalén, suediar ingeniari eta fisikaria, 1912ko Fisikako Nobel Saria (h. 1937).
- 1872 – Isidre Nonell, kataluniar margolari eta marrazkigilea (h. 1911).
- 1873 – Božena Benešová, txekoslovakiar eleberrigile feminista (h. 1936).
- 1874 –
- Winston Churchill, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1965).
- Lucy Maud Montgomery, kanadar haur literatura egilea (h. 1942).
- 1879 – Laura Dreyfus Barney, Bahá'í fedearen irakasle eta filantropo nabaria (h. 1974).
- 1884 – Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (h. 1973).
- 1885 – Albert Kesselring, alemaniar mariskala (h. 1960).
- 1889 – Edgar Douglas Adrian, britainiar fisiologoa, 1932ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1977).
- 1897 –
- Virginia Henderson, estatubatuar erizaina (h. 1996).
- Everett Hughes, estatubatuar soziologoa (h. 1983).
- 1904 – Clyfford Still, estatubatuar margolaria (h. 1980).
- 1906 –
- John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (h. 1977).
- Matilde Zapata, La Región egunkariko zuzendaria (h. 1938).
- 1907 – Alfred Schmitt, frantziar astronomoa (h. 1973).
- 1911 –
- Jorge Negrete, mexikar abeslari eta aktorea, rantxera eta mariatxi musikako abeslari bikaina izateagatik oroitua (h. 1953).
- Shoichi Nishimura, japoniar futbolaria (h. 1998).
- 1912 – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (h. 2003).
- 1915 – Henry Taube, kanadar kimikaria, 1983ko Kimikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1916 – Andrée de Jongh, belgikar erresistentziako erizaina, II. Mundu Gerran soldadu aliatuen iheserako Comète sarearen antolatzailea (h. 2007).
- 1920 – Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- 1921 – Encarnación Magaña, espainiar anarkista libertarioa (h. 1942).
- 1923 –
- Maria Girona i Benet, kataluniar margolaria eta grabatzailea (h. 2015).
- Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria (h. 2002).
- 1924 – Klaus Huber, suitzar musikagilea (h. 2017).
- 1926 –
- Richard Crenna, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Andrew Schally, poloniar estatubatuar endokrinologoa, 1977ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1928 –
- Germà Colón, valentziar filologo eta lexikologoa (h. 2020).
- Peter Hans Kolvenbach, Herbehereetako apaiza, Jesusen Konpainiaren 29. Nagusia (h. 2016).
- 1930 – G. Gordon Liddy, estatubatuar abokatu, FBIko ajente, irrati-esatari eta aktorea (h. 2021).
- 1931 – Romila Thapar, indiar historialaria.
- 1933 – Jeanloup Sieff, frantziar argazkilaria (h. 2000).
- 1934 – Lansana Conté, Gineako presidentea (h. 2008).
- 1937 –
- Eduard Artemiev, errusiar musikagilea (h. 2022).
- Miúcha, brasildar abeslaria eta musikagilea (h. 2018).
- Ridley Scott, britainiar zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Tom Simpson, ingeles txirrindularia (h. 1967).
- 1938 –
- Jean Eustache, frantziar idazle, aktore eta zinemagilea (h. 1981).
- Margarita Salas, espainiar biokimikaria (h. 2019).
- 1943 –
- Terrence Malick, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Ulay, alemaniar artista (h. 2020).
- Jorge Zabalza, uruguaitar politikaria (h. 2022).
- 1944 – Joseph Boakai, Liberiako presidentea.
- 1946 –
- Marina Abramović, serbiar artista, performancean espezializatua.
- Bárbara Lys, balear dantzaria, aktorea eta irakaslea.
- 1947 – David Mamet, estatubatuar antzerki-idazle, zuzendari eta gidoigilea.
- 1949 – Fra' Matthew Festing, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2021).
- 1950 – María Emilia Casas, espainiar legelaria.
- 1952 –
- Mandy Patinkin, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Alicia Puleo, espainiar filosofo feminista.
- 1955 –
- Txomin García, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Billy Idol, ingeles rock musikari eta aktorea.
- 1956 – Constance Money, estatubatuar aktore porno ohia.
- 1957 – Thomas McElwee, irlandar errepublikarra, Behin-behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1958 – Gary Lewis, eskoziar aktorea.
- 1960 –
- Hiam Abbass, palestinar aktore eta zinema zuzendaria.
- Verónica Condomí, argentinar abeslari, konpositorea, gitarra-jotzailea eta irakaslea.
- Gary Lineker, ingeles futbolari ohia, bere garaiko aurrelari hoberenetakoa.
- 1962 – Chusé Inazio Nabarro, aragoieraz idazten duen idazle eta itzultzailea.
- 1963 –
- Rita Hester, Bostonen erail zuten afro-amerikar emakume transgeneroa (h. 1998).
- Salma Kikwete, Tanzaniako lehen dama.
- 1965 –
- Juan Antonio Cebrián, espainiar kazetari, idazle eta irrati esataria (h. 2007).
- Ricardo Sáenz de Ynestrillas Pérez, espainiar politikaria.
- Ben Stiller, estatubatuar umorista, aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- 1968 – Laurent Jalabert, frantziar txirrindulari ohia.
- 1969 – Valeria Bertuccelli, argentinar aktorea.
- 1973 – Igor Jovićević, kroaziar futbolari ohia.
- 1977 – Sonsoles Ónega, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- 1979 – Andrés Nocioni, argentinar saskibaloi jokalari ohia.
- 1981 – Swann Arlaud, frantziar aktorea.
- 1982 – Elisha Cuthbert, kanadar aktorea.
- 1984 – Francisco Sandaza, espainiar futbolaria.
- 1985 – Kaley Cuoco, estatubatuar aktorea.
- 1986 – Felix Reda, alemaniar ikertzaile eta politikaria.
- 1987 – Yumi Uetsuji, japoniar futbolaria.
- 1988 – Julie Zangenberg, daniar aktore eta modeloa.
- 1990 – Magnus Carlsen, norvegiar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1588 – Juan Antxeta, euskal eskultore manierista (j. c. 1540).
- 1938 – Juan Izurrategi Berrostegieta, bizkaitar idazlea, Palentzian (j. 1863).
- 1962 – Paulo Iantzi, nafar bertsolaria (j. 1882).
- 1967 – Ignacio María Alkorta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Granadan (j. 1906).
- 2003 – Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (j. 1965).
- 2015 – Pio Caro Baroja, espainiar idazlea, zinema zuzendaria eta dokumentalgilea, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan lan handia egina (j. 1928).
- 2018 – Alejandro Sagardui, bizkaitar futbolaria, Cartagenan (j. 1961).
- 2019 – Jesús García Ariño, Garcia Ariño I.a , esku huskako bizkaitar pilotaria (j. 1934).
- 2021 – Panpi Ladutxe, lapurtar esku huskako pilotaria eta abeslaria (j. 1955).
Mundua
- 1016 – Edmundo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. c. 990).
- 1204 – Emeriko Hungariakoa, Hungaria, Kroazia, Dalmazia eta Eslavoniako erregea (j. 1174).
- 1519 – Michael Wohlgemuth, alemaniar pintorea eta grabatzailea (j. 1434).
- 1526 – Giovanni delle Bande Nere, italiar condottieroa (j. 1498).
- 1603 – William Gilbert, britainiar sendagile eta fisikaria (j. 1544).
- 1622 – Squanto, Aita Erromesak Ipar Amerikan ezartzen lagundu zuen Amerindiarra (j. 1585).
- 1647 – Bonaventura Cavalieri, italiar apaiz jesuita eta matematikaria (j. 1598).
- 1680 – Peter Lely, jatorri alemaniarreko margolaria (j. 1618).
- 1718 – Karlos XII.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1682).
- 1706 – John Dollond, ingeles zientzialaria (j. 1706).
- 1830 – Pio VIII.a, Aita santua (j. 1761).
- 1878 – Francisco Linares Alcántara, Venezuelako presidentea (j. 1825).
- 1893 – Carl Wilhelm Tölcke, alemaniar politikaria, "Westfaliako Gizarte Demokraziaren aita" (j. 1817).
- 1900 – Oscar Wilde, irlandar idazlea (j. 1854).
- 1901 – Edward John Eyre, ingeles esploratzailea eta Britainia Handiaren kolonietako administratzailea (j. 1815).
- 1914 – Anselmo Lorenzo, espainiar anarkosindikalista eta idazlea (j. 1841).
- 1930 – Mary Harris, Mother Jones, gizarte-mugimenduen eta sindikatuen aldeko irlandar-amerikar borrokalaria (j. 1837).
- 1935 – Fernando Pessoa, portugaldar saiakeragile eta olerkaria (j. 1888).
- 1936 – Johan Turi, Laponiako idazlea (j. 1854).
- 1939 – Pere Coromines, kataluniar politikaria eta idazlea (j. 1870).
- 1943 – Etty Hillesum, herbehereetar idazle judua, Auschwitz-Birkenaun exekutatua (j. 1914).
- 1944 – Eoin O'Duffy, irlandar errepublikar, militar eta polizia burua (j. 1890).
- 1946 – Gustav Noske, alemaniar politikaria (j. 1868).
- 1947 – Ernst Lubitsch, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1892).
- 1952 – Elizabeth Kenny, australiar erizaina, bere poliomielitis-aren tratamendu berriagatik ezaguna (j. 1880).
- 1953 – Francis Picabia, frantziar margolaria, diseinatzailea eta poeta (j. 1879).
- 1954 – Wilhelm Furtwängler, alemaniar orkestra-zuzendari eta musikagilea (j. 1886).
- 1957 – Beniamino Gigli, italiar opera abeslaria (j. 1890).
- 1967 – Patrick Kavanagh, irlandar idazlea eta olerkaria (j. 1904).
- 1972 – Compton Mackenzie, eskoziar idazle, aktore eta politikaria (j. 1883).
- 1977 – Terence Rattigan, ingeles idazlea (j. 1911).
- 1979 –
- Pedro Lazaga, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1918).
- Zeppo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1901).
- 1984 – Jiro Miyake, japoniar futbolaria.
- 1986 – Francisco Ciutat, Angelito, espainiar militarra (j. 1909).
- 1988 – Margaret Mee, britainiar artista botanikoa (j. 1909).
- 1989 –
- Ahmadou Ahidjo, lehendabiziko Kamerungo presidentea (j. 1924).
- Hassan Fathy, egiptoar arkitektoa (j. 1900).
- 1992 –
- Peter Blume, estatubatuar margolaria (j. 1906).
- Jorge Donn, argentinar dantzaria (j. 1947).
- Àngels Ferrer i Sensat, kataluniar maistra, pedagogoa eta Natur Zientzietako katedraduna (j. 1904).
- 1994 – Guy Debord, frantziar filosofo marxista, idazle eta zinemagilea (j. 1931).
- 1997 –
- Kathy Acker, estatubatuar idazle postmodernista (j. 1947).
- Carme Serrallonga, kataluniar pedagogo eta itzultzailea (j. 1909).
- 2000 – Ansumane Mané, Ginea-Bissauko estatuburua (j. 1940).
- 2003 – Gertrude Ederle, estatubatuar igerilaria, Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea (j. 1905).
- 2007 – François-Xavier Ortoli, Europako Batzordeko presidentea (j. 1925).
- 2008 – Joan Baptista Humet, valentziar jatorriko katalanezko eta gaztelaniazko kantari eta musikagilea (j. 1950).
- 2009 –
- Paul Naschy, espainiar aktore, zinema zuzendari eta haltera (j. 1934).
- Milorad Pavic, serbiar idazlea (j. 1929).
- 2011 – Diego Puerta, espainiar toreatzailea (j. 1941).
- 2012 – Inder Kumar Gujral, Indiako lehen ministroa (j. 1919).
- 2013 – Paul Walker, estatubatuar aktorea (j. 1973).
- 2015 –
- Fatema Mernissi, marokoar idazle eta soziologoa (j. 1940).
- Eldar Riazanov, sobietar zinemagilea (j. 1927).
- 2017 – Ethel Houston, Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptologia enigma kodeen deszifratzailea (j. 1924)
- 2018 –
- Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (j. 1948).
- George H. W. Bush, Ameriketako Estatu Batuetako 41. Presidentea (j. 1924).
- 2019 – Mariss Jansons, letoniar orkestra-zuzendaria (j. 1943).
- 2020 – Irina Antonova, sobietar-errusiar arte kritikaria (j. 1922).
- 2021 – Marie-Claire Blais, quebectar poeta, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1939).
- 2022 –
- Murray Halberg, zeelandaberritar atleta, txapeldun olinpikoa (j. 1933).
- Christiane Hörbiger, austriar aktorea (j. 1938).
- Jiang Zemin, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1926).
- Christine McVie, ingeles abeslari eta musikagilea, Fleetwood Mac taldeko kidea (j. 1943).
- Davide Rebellin, italiar txirrindularia, garai guztietako klasikomano bikainenetakotzat joa (j. 1971).
- Federico Silva, mexikar eskultore, margolari eta akademikoa (j. 1923).
- 2023 –
- José Catieau, frantziar txirrindularia (j. 1946).
- Shane McGowan, anglo-irlandar musikagile eta olerkaria, The Pogues taldearen burua (j. 1957).
- Vassilis Vassilikos, greziar idazle eta politikaria (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
- Kristau santuak: Ander Deuna
- Sehaska egutegiko izendegia: Ander, Andere eta Kilmen.