Azaroaren 28
Azaroaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamabigarren eguna da, 333.a bisurteetan. 33 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 1821 – Panama Espainiatik independizatu zen.
- 1912 – Albania Otomandar Inperiotik independizatu zen.
- 1960 – Mauritania Frantziatik independizatu zen.
- 1990 – Margaret Thatcherren, Erresuma Batuko lehen ministroaren, agintaldia bukatu zen.
- 1994 – Norvegian egindako erreferendumean, bertako herritarrek Europako Batasunean ez sartzea erabaki zuten, nahiz eta orduko gobernuak aldeko jarrera babestu zuen.
- 2006 – Kanadako parlamentuak Quebec, Kanada barruko nazio bezala onartu zuen.
- 2010 –
- Kataluniako hauteskundeak: CiU irabazle atera zen; eta ordurarte gobernuan zegoen PSC, ERC eta ICV-EUiAren hirukoaren porrota jazo zen.
- WikiLeaksek 250.000 dokumentu klasifikatu publikatu zituen.
Arte eta kultura
Mundua
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1967 – Jocelyn Bell Burnellek PSR B1919+21 irrati-pultsarra aurkitu zuen, mota honetako lehenengoa.
Kirolak
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1830 – Marie Clémence Richard, Luis Luziano Bonaparteren zuberoar emaztea (h. 1915).
- 1875 – Juan Bautista Eguzkitza, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1939).
- 1895 – Juan Artola, euskal herritar futbolaria (h. 1937).
- 1903 – Jacinto Argaia, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 1993).
- 1905 – Jose Saenz Garmendia, Pepe Andoain, gipuzkoar musikagile herritarra, irakasle eta musikaria (h. 1982).
- 1910 – Pierre Narbaitz Jauregi, euskal apaiz eta misiolaria (h. 1966).
- 1913 – Santiago Uranga, bizkaitar margolaria (h. 1979).
- 1940 –
- Idoia Estornes, gipuzkoar idazlea eta historialaria, Txileko Santiagon.
- Javier Sádaba, bizkaitar filosofoa eta gaztelaniazko idazlea.
- 1943 – José Ignacio Askasibar, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1951 – Julián Andiano, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1960 – Francisco Iribarren, UPNko nafar politikari ohia.
- 1961 – Ramón García, bizkaitar telebista aurkezlea.
- 1962 – Terexa Lekumberri, baxenafar etnologoa eta ondare eta Euskal Etnopoloaren koordinatzailea Euskal kultur erakundean.
- 1965 – Zuriñe Fernández Gerenabarrena, arabar musikagilea.
- 1969 – Javier Olaizola, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 – Iñaki Barrenetxea, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1975 –
- José Antonio Garrido, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Olivier Martikorena, lapurtar urpeko ehiztaria.
- 1976 – Aitor Ocio, arabar futbolari ohia.
- 1978 – María Berasarte, gipuzkoar abeslaria.
- 1979 – Xabier Burgueña, bizkaitar futbolari ohia.
- 1988 – Paul de la Cuesta, euskal eskiatzailea.
- 1997 – Urko Berrade, nafar txirrindularia.
- 2001 – Markel Arana, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1118 – Emanuel I.a Komneno, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1180).
- 1489 – Margarita Tudor, Eskoziako erregina ezkontidea (h. 1541).
- 1632 – Jean-Baptiste Lully, italiar musikagilea (h. 1687).
- 1682 – Betty Parris, Salemgo sorginkeria prozesuan lehen salatzaileetako bat (h. 1760).
- 1757 – William Blake, ingeles poeta eta margolaria (h. 1827).
- 1770 – Luisa Orange-Nassaukoa, Brunswick-Wolfenbütteleko printzesa (h. 1819).
- 1781 – Kikuchi Yōsai, japoniar margolaria (h. 1878).
- 1785 – Victor de Broglie, Frantziako lehen ministroa (h. 1870).
- 1792 – Victor Cousin, frantziar filosofoa (h. 1867).
- 1811 – Maximiliano II.a Bavariakoa, Bavariako erregea (h. 1864).
- 1820 – Friedrich Engels, alemaniar filosofo, ekonomista eta iraultzailea (h. 1895).
- 1829 – Anton Rubinstein, errusiar pianista (h. 1894).
- 1832 – Leslie Stephen, ingeles idazle, kritikari, historialari, biografo eta mendizalea (h. 1904).
- 1834 – Étienne Laspeyres, alemaniar ekonomilari eta estatistikaria (h. 1913).
- 1837 – John Wesley Hyatt, estatubatuar asmatzailea, plastikoaren sortzailetzat hartua (h. 1920).
- 1847 – José María Pascual del Pobil, espainiar aristokrata eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1929).
- 1857 – Alfontso XII.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1885).
- 1880 – Aleksandr Blok, errusiar olerkari sinbolista (h. 1921).
- 1881 – Stefan Zweig, austriar eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografoa (h. 1942).
- 1887 – Ernst Röhm, alemaniar militarra, Sturmabteilung (SA) taldearen burua eta sortzaileetakoa (h. 1934).
- 1895 – Jose Iturbi, euskal jatorriko valentziar piano-jolea.
- 1904 – Nancy Mitford, ingeles eleberrigile, biografo eta kazetaria (h. 1973).
- 1907 – Alberto Moravia, italiar idazlea (h. 1990).
- 1908 – Claude Lévi-Strauss, frantziar filosofo eta antropologoa (h. 2009).
- 1912 – Eugenio Fernández Granell, galiziar pintore, idazle eta poeta surrealista (h. 2001).
- 1915 – Konstantin Simonov, sobietar olerkari, antzerkigile eta gerra-berriemailea (h. 1979).
- 1916 –
- Lilian Baels, Belgikako printzesa (h. 2002).
- Ramón José Velásquez, Venezuelako presidentea (h. 2014).
- 1923 –
- Gloria Grahame, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Emilio Rodríguez, espainiar txirrindularia (h. 1984).
- 1924 – Johanna Döbereiner, txekiar-brasildar ingeniari agronomoa, lurraren biologian aitzindaria (h. 2000).
- 1927 – Abdul Halim Kedahkoa, Kedahko sultana eta Malaysiako erregea (h. 2017).
- 1928 – Yolande Fox, estatubatuar abeslari eta modeloa (h. 2016).
- 1931 –
- María Victoria Atencia, espainiar poeta.
- Joan Guinjoan Gispert, kataluniar konpositorea.
- Tomi Ungerer, frantziar marrazkilari eta ilustratzailea (h. 2019).
- 1932 – Gato Barbieri, argentinar jazz saxofoi-jotzaile eta musikagilea (h. 2016).
- 1933 – Hope Lange, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1934 – Pierre Joxe, frantziar politikaria.
- 1936 –
- Carol Gilligan, estatubatuar feminista, filosofo eta psikologoa.
- Philippe Sollers, frantziar idazle eta kritikaria (h. 2023).
- 1938 – Michael Ritchie, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2001).
- 1941 –
- Laura Antonelli, italiar zinema aktorea (h. 2015).
- Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya, Mauritaniako presidente ohia.
- 1943 – George T. Miller, eskoziar australiar zinema zuzendaria (h. 2023).
- 1946 – Joe Dante, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea, muntatzailea eta aktorea.
- 1947 –
- Michel Berger, frantziar musikagilea (h. 1992).
- Gustav Hasford, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 1993).
- 1948 – Agnieszka Holland, poloniar zinema-zuzendaria.
- 1949 –
- Alexander Godunov, sobietar ballet dantzari eta aktorea (h. 1995).
- Isabel Vilallonga, espainiar politikaria eta funtzionarioa.
- 1950 –
- María Teresa González, asturiar poeta eta idazlea (h. 1995).
- Ed Harris, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Russell Alan Hulse, estatubatuar fisikaria, 1993ko Fisikako Nobel Saria.
- George Yonashiro, japoniar futbolari ohia.
- 1952 – Pat Cox, irlandar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- 1957 –
- Gaspar Llamazares, Ezker Batuako koordinatzaile nagusi ohia.
- Yasutaro Matsuki, japoniar futbolari ohia.
- 1959 – Stephen Roche, irlandar txirrindulari ohia.
- 1960 –
- John Galliano, ingeles jostuna.
- Vicent Partal, valentziar kazetaria, VilaWeb egunkari digitaleko zuzendaria.
- 1961 – Alfonso Cuarón, mexikar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta eleberrigilea.
- 1965 – Anastasia Hille, britainiar aktorea.
- 1967 –
- Marcel Ciolacu, Errumaniako lehen ministroa.
- Hossein Shahabi, irandar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea (h. 2023).
- Anna Nicole Smith, estatubatuar modelo eta aktorea, Playboy aldizkariko playmate ezagunenetakoa (h. 2007).
- 1970 – Édouard Philippe, Frantziako Lehen Ministroa.
- 1972 – Claudia López Benaiges, txiletar militante feminista eta anarkista (h. 1998).
- 1974 –
- Takehiko Aoki, japoniar futbolari ohia.
- Małgorzata Kordowicz, poloniar errabinoa.
- 1975 – Takashi Shimoda, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Juana Acosta, hispano-kolonbiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- 1979 – Yasuyo Yamagishi, japoniar futbolari ohia.
- 1981 – Louise Bourgoin, bretainiar aktore, modelo eta telebista-aurkezlea.
- 1982 – Nataša Maza, serbiar folk abeslaria.
- 1984 – Mary Elizabeth Winstead, estatubatuar aktorea.
- 1985 –
- Álvaro Pereira, uruguaiar futbolaria.
- Shy'm, frantziar abeslaria.
- 1987 – Karen Gillan, eskoziar antzezlea.
- 1988 –
- Hiroki Fujiharu, japoniar futbolaria.
- Adrián Rodríguez, kataluniar abeslari eta aktorea.
- 1990 – Sara Uribe, kolonbiar modelo eta telebista aurkezlea.
- 1993 – Lukhanyo Am, hegoafrikar errugbilaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1350 – Joanes III.a Nuñez Larakoa, Bizkaiko jauna (j. c. 1314/1315).
- 1790 – Francisco Segurola, gipuzkoar itsaslari eta merkataria, Buenos Airesen (j. 1735).
- 1824 – Juan Cruz Ruiz de Cabañas, nafar elizgizona eta teologoa, Mexikon (j. 1752).
- 1954 – Maria Goiri, bizkaitar idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldezlea, Madrilen (j. 1873).
- 1961 – Agustin Eizagirre, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- 1983 – Aingeru Irigarai, nafar sendagile, idazle eta euskaltzain osoa (j. 1899).
- 1992 – Iñaki Sendagorta bikoiztailea.
- 1994 – Venancio Perez, Venancio, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1921).
- 2000 – Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (j. 1906).
- 2002 – Juan Carlos Díaz Quincoces, Quincoces II.a, arabar futbolaria (j. 1933).
- 2003 – Jean Etxeberri-Aintxart, euskal herritar politikaria eta notarioa, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea (j. 1914).
- 2017 – Anton Totorikaguena, Markinako Lehoia, bizkaitar herri kirolaria (j. 1935).
Mundua
- 741 – Gregorio III.a, Aita santua.
- 1058 – Kasimiro I.a Poloniakoa, Poloniako dukea (j. 1016).
- 1231 – Valdemar Gaztea, Danimarkako erregea (j. 1209).
- 1290 – Leonor Gaztelakoa, Gaztelako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1241).
- 1680 –
- Gian Lorenzo Bernini, italiar arkitekto, eskultore eta margolari barrokoa (j. 1598).
- Athanasius Kircher, alemaniar jesulaguna eta polimata (j. 1602).
- 1694 – Matsuo Bashō, japoniar idazlea (j. 1644).
- 1784 – Junípero Serra, espainiar elizgizona eta kolonizatzailea (j. 1713).
- 1794 – Cesare Beccaria, italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria (j. 1738).
- 1821 – Samuel Vince, Cambridgeko Unibertsitateko britainiar matematikari eta astronomoa (j. 1749).
- 1825 – Maximilien Sébastien Foy, frantziar jeneral eta politikaria (j. 1775).
- 1859 – Washington Irving, estatubatuar idazlea (j. 1783).
- 1870 – Frédéric Bazille, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- 1872 – Mary Somerville, eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta (j. 1780).
- 1873 – Caterina Scarpellini, italiar astronomo eta meteorologoa (j. 1808).
- 1876 – Karl von Baer, estoniar sendagilea eta biologoa (j. 1792).
- 1877 – Julia Kavanagh, irlandar idazlea (j. 1824)
- 1893 – Mariana Grajales, abertzale eta independentziaren aldeko kubatar ospetsua (j. 1815).
- 1898 – Conrad Ferdinand Meyer, suitzar idazlea (j. 1825).
- 1907 – Stanisław Wyspiański, poloniar antzerkigile, margolari, olerkari eta diseinatzailea (j. 1869).
- 1915 – Ferdinand Sarrien, Frantziako lehen ministroa (j. 1840).
- 1918 – Margaret Cruickshank, Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua (j. 1873).
- 1921 – `Abdu'l-Bahá, Bahá'u'lláh-ren seme zaharrena eta Bahá'í Fedearen burua (j. 1844).
- 1936 – Pedro Muñoz Seca, Noucentisme edo 14 Belaunaldiaren espainiar idazlea, fusilatua (j. 1879).
- 1937 – Myroslava Sopilka, ukrainar poeta eta eleberrigilea (j. 1897).
- 1947 – Philippe Leclerc de Hautecloque, Frantziako mariskala (j. 1902).
- 1952 – Elena Montenegrokoa, Italiako erregina ezkontidea (j. 1873).
- 1954 – Enrico Fermi, italiar fisikaria, lehen erreaktore nuklearraren garatzailea eta 1938ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- 1962 – Gilemina I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (j. 1880).
- 1966 – José Isbert, espainiar aktorea (j. 1886).
- 1968 – Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (j. 1897).
- 1969 – Rosa Roig, kataluniar maistra eta feminista (j. 1890).
- 1970 – Fritz von Unruh, alemaniar poeta eta antzerkigilea (j. 1885).
- 1975 – Erico Verissimo, basildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta kritikaria (j. 1905).
- 1976 – Rosalind Russell, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1977 – Daniel Chalonge, frantziar astronomo eta astrofisikaria (j. 1895).
- 1978 – Carlo Scarpa, veneziar arkitektoa (j. 1906).
- 1986 – Elizabeth Thomas, estatubatuar egiptologoa (j. 1907).
- 1992 – Sidney Robert Nolan, australiar artista (j. 1917).
- 1993 – Jerry Edmonton, estatubatuar bateria jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (j. 1946).
- 1994 –
- Jeffrey Dahmer, Milwaukeeko Gizajalea, estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1960).
- Vicente Enrique Tarancón, espainiar kardinala (j. 1907).
- 1998 – Rita Hester, Bostonen erail zuten afro-amerikar emakume transgeneroa (j. 1963).
- 2002 – Melih Cevdet Anday, turkiar idazlea (j. 1915).
- 2010 – Leslie Nielsen, kanadar aktorea (j. 1926).
- 2011 – Charles T. Kowal, estatubatuar astronomoa (j. 1940).
- 2014 – Roberto Gómez Bolaños, Chespirito, mexikar aktore, idazle, gidoilari, musikagile, zuzendari eta telebista ekoizlea (j. 1929).
- 2015 –
- Luc Bondy, suitzar antzerki eta opera zuzendaria (j. 1948).
- Gerry Byrne, ingeles futbolaria (h. 2015).
- José María Mendiluce, espainiar ekonomista eta politikaria (j. 1951).
- 2016 – Mark Taimanov, errusiar-ukrainar xakelaria (j. 1926).
- 2018 –
- Nicanor de Carvalho, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Robert Morris, estatubatuar artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea (j. 1931).
- 2019 – Pim Verbeek, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2020 –
- David Prowse, ingeles kulturista, pisu jasotzailea eta aktorea, jatorrizko Star Wars trilogian Darth Vaderren antzezlea (j. 1935).
- Juan de Dios Román, espainiar eskubaloi entrenatzailea, Espainiako Eskubaloi Errege Federazioaren lehendakaria (j. 1942).
- Jean-Louis Servan-Schreiber, frantziar kazetaria, saikeragilea eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1937).
- 2021 –
- François Moncla, frantziar errugbilaria (j. 1932).
- Norodom Ranariddh, kanbodiar printze eta politikaria, Kanbodiako lehen ministroa (j. 1944).
- Frank Williams, ingeles enpresaburu, lasterketetako autoen gidaria eta 1 Formulako taldearen jabea (j. 1942).
- 2022 – Clarence Gilyard, estatubatuar aktore eta idazke (j. 1955).
- 2023 – Queenz Cheng, Malaysiako aktore eta abeslaria (j. 1986).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Oroxa, Iraun eta Iraunsuge.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.