Azaroaren 26
Azaroaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamargarren eguna da, 331.a bisurteetan. 35 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1960 – Trenbide-pasagune batean tren batek bus bat azpian harrapatu eta 5 hildako izan ziren.
- 1973 – José Etxeberria eta Jose Luis Pagazaurtundua ETAko kideak Areetako bonba baten leherketan hil ziren.
- 1977 – ETAk, Joaquin Imaz Martínez militarra erail zuen Iruñean.
- 2016 –
- Altsasun milaka lagunek herriaz zabaltzen ari zen irudia salatu eta espetxeratuak zeuden zazpi gazteak libre gera zitezela eskatzeko manifestazio isila burutu zuten.
- Gernikako Batzarretxean Iñigo Urkullu jeltzaleak Eusko Jaurlaritzako Lehendakari kargua zinpetu zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Bruce Springsteenen kontzertua Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren.
- 2010 – Jean Baptiste Coyos Etxebarne mauletarra euskaltzain oso izendatu zuten, Jean Haritxelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatuta.
Mundua
- 1942 – Casablanca filma estreinatu zen, Michael Curtizek zuzendu eta Humphrey Bogart, Ingrid Bergman, Paul Henreid, Claude Rains, Conrad Veidt, Sydney Greenstreet eta Peter Lorre aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 – The Mosquito Coast ("Mosquito Kostaldea") filma estreinatu zen, Peter Weirek zuzendu eta Harrison Ford, Helen Mirren eta River Phoenix aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – Australia filma estreinatu zen, Baz Luhrmannek zuzendu eta Nicole Kidman eta Hugh Jackman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – Milk filma estreinatu zen, Gus Van Santek zuzendu eta Sean Penn, Emile Hirsch, Josh Brolin, Diego Luna eta James Franco aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2006 – Isaac Galvez txirrindulari profesionala hil zen erorketa baten ondorioz lehiatzen ari zenean.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1773 – Jose Manuel Urtasun Lakidain, nafar apaiza eta euskarazko predikuen idazlea (h. 1844).
- 1820 – José María Loma, Oriako I. markesa, arabar militarra (h. 1893).
- 1876 – Javier Ibarra Murillo, nafar historialaria (h. 1955).
- 1889 – Gaëtan Bernoville, euskal herritar frantsesezko idazlea (h. 1960).
- 1896 – Ignacio Izagirre, euskal atleta (h. 1974).
- 1915 – Miguel Javier Urmeneta, nafar militar, politikari eta euskaltzalea eta Iruñeko alkatea (h. 1988).
- 1916 – Jacques Andurain, nazi baten kontrako erresistentziako lehen ekintza armatuaren egiletzat joa, Hastingan (h. 2016).
- 1921 – José Luis Lauzirika, bizkaitar futbolaria (h. 1999).
- 1923 – Laura Irasuegi Otal, Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatua Bide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan (h. 2016).
- 1926 – Angélica Orue, arabar albaitari aitzindaria.
- 1930 – Alejandro Tapia Aiestaran, gipuzkoar pintorea (h. 2016).
- 1933 – Luis Pedro Peña Santiago, gipuzkoar etnologo eta mendizalea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena (h. 1994).
- 1935 – Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (h. 2017).
- 1947 – María Milagros Rivera Garretas, bizkaitar historialari eta saiakeragilea.
- 1950 – Luis Maria Uriarte, arabar arkitektoa.
- 1954 – Agustín Sánchez-Lavega, bizkaitar fisikaria, EHUko katedraduna eta eguzki-sisteman espezializatutako astrofisikari gailena.
- 1958 –
- Xabier Alegria, ENAMeko buruzagi ohi gipuzkoarra.
- Martin Zalba, nafar pianista eta musikagilea.
- 1959 – Aizpea Goenaga, gipuzkoar aktore, zinema-zuzendari eta idazlea.
- 1963 – Andoni Tolosa, Morau, gipuzkoar idazlea eta musikaria.
- 1976 – Maialen Lujanbio, gipuzkoar bertsolaria, bi aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazle eta txapel hau lortu duen lehen emakumea.
- 1977 – Itziar Atienza, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1991 – Julen Iriarte, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – María Cerezuela, arabar aktorea.
- 1996 – Jon Zabala, bizkaitar errugbilaria.
- 2002 – Aitor Etxeguren, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
Mundua
- 1731 – William Cowper, ingeles poeta eta erromantizismoaren aitzindaria (h. 1800).
- 1792 – Sarah Moore Grimké, estatubatuar abolizionista, idazle eta sufragista (h. 1873).
- 1817 – Charles Adolphe Wurtz, frantziar kimikaria (h. 1884).
- 1820 – Teodora Lamadrid, espainiar aktore eta kantaria, XIX. mendeko antzerki erromantikoan nabarmendua (h. 1896).
- 1822 – Lilly Martin Spencer, XIX. mendeako erdialdeko Estatu Batuetako margolari ezagunenetakoa (h. 1902).
- 1826 – Juan Pablo Rojas Paúl, Venezuelako presidentea (h. 1905).
- 1828 – René Goblet, Frantziako lehen ministroa (h. 1905).
- 1832 – Mary Edwards Walker, estatubatuar feminista, abolitzailea, ustezko espioia, gerrako gatibua eta zirujaua (h. 1919).
- 1844 – Guiomar Torresão, portugaldar idazlea eta feminista, Portugalgo emakumeen emantzipazio-idealen funtsezko pertsonaia (h. 1898).
- 1845 – Facundo Machaín, Paraguaiko presidentea (h. 1877).
- 1847 – Maria Feodorovna, Errusiako enperatriz ezkontidea (h. 1928).
- 1857 – Ferdinand Saussure, suitzar hizkuntzalaria (h. 1913).
- 1869 – Maud Galeskoa, Norvegiako erregina ezkontidea (h. 1938).
- 1871 –
- Luigi Sturzo, italiar politikaria, soziologoa eta apaiza (h. 1959).
- Augusto Weberbauer, alemaniar naturalista, botanikari eta unibertsitateko irakaslea, XX. mendeko botanikari garrantzitsuenetakoa (h. 1948).
- 1876 – Bart van der Leck, herbeheretar margolari, diseinatzaile eta zeramikaria, De Stijl taldeko sortzaileetako bat (h. 1958).
- 1882 – Antoni Rovira i Virgili, kataluniar politikari eta kazetaria (h. 1949).
- 1883 – Mihály Babits, hungariar idazlea (h. 1941).
- 1885 – Heinrich Brüning, Alemaniako kantzilerra (h. 1970).
- 1888 – William Lincoln Bakewell, Endurance itsasontziko estatubatuar bakarra Trans-Antartika Espedizio Inperialean (h. 1969).
- 1894 – Norbert Wiener, estatubatuar matematikaria, zibernetikaren sortzailea (h. 1964).
- 1898 – Karl Ziegler, alemaniar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (h. 1973).
- 1904 – Armand Frappier, kanadar mikrobiologoa (h. 1991).
- 1909 – Eugène Ionesco, errumaniar jatorriko frantziar idazlea (h. 1994).
- 1910 – Aileen Meagher, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (h. 1987).
- 1911 – Sammy Reshevsky, poloniar-estatubatuar xake-jokalaria (h. 1992).
- 1918 – Patricio Aylwin, Txileko presidentea (h. 2016).
- 1919 – Frederik Pohl, estatubatuar zientzia-fikzioko generoko idazle eta argitaratzailea (h. 2013).
- 1920 - Natalia Kovxova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1942).
- 1921 – Françoise Gilot, frantziar margolari, arte kritikari eta idazlea (h. 2023).
- 1922 – Charles M. Schulz, estatubatuar marrazkilaria (h. 2000).
- 1924 – George Segal, estatubatuar eskultorea (h. 2000).
- 1925 –
- Gregorio Conrado Álvarez, El Goyo, Uruguaiko diktadorea (h. 2016).
- Leonardo Cremonini, italiar margolaria (h. 2010).
- 1930 – Jean-Claude Passeron, frantziar soziologo eta epistemologoa.
- 1931 – Adolfo Pérez Esquivel, argentinar eskultorea, 1980ko Bakearen Nobel Saria.
- 1935 – Michel Freitag, suitzar jatorriko quebectar soziologo eta filosofoa (h. 2009).
- 1936 – Margaret Boden, zientzia kognitiboko ikerketa-irakasle ingelesa.
- 1939 – Tina Turner, estatubatuar abeslaria, musikaria, dantzaria eta aktorea (h. 2023).
- 1940 – Enrico Bombieri, italiar matematikaria.
- 1943 – Joël Robert, belgikar motoziklista, sei aldiz moto-kros munduko txapelduna (h. 2021).
- 1944 – Fontanarrosa, El Negro, argentinar komikigilea (h. 2007).
- 1946 – Bert Ruiter, herbehereetar musikaria (h. 2022).
- 1948 –
- Elizabeth Blackburn, australiar-estatubatuar biokimikaria, 2009ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Vitico, argentinar musikaria.
- 1949 –
- Mari Alkatiri, Ekialdeko Timorko lehen ministroa.
- Ivan Patzaichin, errumaniar kanoalaria (h. 2021).
- 1951 – Ilona Staller, Cicciolina, hungarian jaiotako italiar porno aktorea, politikaria eta abeslaria.
- 1953 – Marian Harkin, irlandar politikaria.
- 1956 – Lynne Karen Deutsch, estatubatuar astrofisikaria, izpi infragorrien astronomian espezializatua (h. 2004).
- 1959 – Satoshi Miyauchi, japoniar futbolari ohia.
- 1961 – Tom Carroll, australiar surflari ohia.
- 1963 – Lydia Bosch, kataluniar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1964 – Vreni Schneider, suitzar eskiatzaile ohia, historiako hoberenetakoa.
- 1965 – Javier Ripa, bizkaitar marrazkilaria.
- 1969 –
- Shawn Kemp, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Vadim Khamuttskikh, errusiar boleibol jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1971 – Akira Narahashi, japoniar futbolari ohia.
- 1972 –
- Sergei Aksionov, Krimeako Errepublikako lehen ministroa.
- Emilio Buale, ekuatoreginear jatorriko espainiar aktorea.
- Keiji Kaimoto, japoniar futbolari ohia.
- 1973 – Andrea Camata, italiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1974 –
- Roman Šebrle, txekiar dekatleta ohia, inoizko dekatloi-atletarik onenetakoa.
- Paula Vázquez, espainiar telebista aurkezle, aktore eta modeloa.
- 1977 – Ivan Basso, italiar txirrindularia.
- 1978 – Andrejs Rubins, letoniar futbolaria (h. 2022).
- 1984 –
- Ana Maria Brânză, errumaniar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- Antonio Puerta, espainiar futbolaria (h. 2007).
- 1986 – Bauke Mollema, herbeheretar txirrindularia.
- 1988 – Shu Kurata, japoniar futbolaria.
- 1990 – Rita Ora, kosovar jatorriko britainiar abeslari eta aktorea.
- 1992 – Anuel AA, puertorricar abeslaria.
- 1996 –
- Paula Dapena, galiziar futbolaria.
- Louane Emera, frantziar aktore eta abeslaria.
- 1998 – Lola Rodríguez, kanariar modeloa, aktorea eta LGBT aktibista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1866 – Jean Martin Hiribarren, euskal idazlea (j. 1810).
- 1876 – Prudencio San Sebastian, Soinu, 8 hilabetez modu basatian bizi izan zen gipuzkoarra (j. 1876).
- 1892 – Charles Martial Lavigerie, lapurtar kardinala, Aljerren (j. 1825).
- 1899 – Joan Batista Azkonagerre, frantsesezko lapurtar idazlea, Londresen (j. 1815).
- 1912 – Valentín Arin, gipuzkoar organista eta musikagilea, Madrilen (j. 1854).
- 1959 – Juan Maria Roman Dornaku, euskal idazle eta lexikologoa (j. 1878).
- 1961 – Luis Ureña, gipuzkoar kazetari eta antzerkigilea (j. 1899/1900).
- 1965 – Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (j. 1891).
- 1996 – Xabier Azurmendi, euskal idazle eta elizgizona (j. 1935).
- 2013 – Jesús María Beti Duñabeitia, bilbotar politikaria, historian Bilboko alkatea eta Athletic Clubeko presidentea izandako bakarra (j. 1929).
Mundua
- 399 – Sirizio, Aita santua (j. 334).
- 1504 – Elisabet I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregina (j. 1451).
- 1516 – Giovanni Bellini, italiar margolaria.
- 1661 – Luis Méndez de Haro, Olivaresko II. konde-dukea eta Montoroko I. dukea, espainiar jeneral eta politikaria.
- 1688 – Phillippe Quinault, frantziar idazlea (j. 1635).
- 1807 – Oliver Ellsworth, estatubatuar legegizon, politikari eta diplomatikoa (j. 1745).
- 1811 – Gregorio García de la Cuesta, espainiar jenerala (j. 1741).
- 1836 – John Loudon McAdam, eskoziar ingeniaria, errepideak eraikitzeko Macadam sistemaren garatzailea (j. 1756).
- 1851 – Nicolas Jean de Dieu Soult, Burdinezko eskua, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1769).
- 1855 – Adam Mickiewicz, poloniar poeta (j. 1798).
- 1857 – Joseph Eichendorff, alemaniar poeta (j. 1788).
- 1883 – Sojourner Truth, estatubatuar abilizionista (j. 1797?).
- 1926 – John Browning, estatubatuar arma diseinatzailea (j. 1855).
- 1928 – Reinhard Scheer, Alemaniar Inperioko Itsas armadako almirantea (j. 1863).
- 1930 – Otto Sverdrup, norvegiar esploratzaile polarra (j. 1854).
- 1937 – Silvestras Žukauskas, Errusiar Inperioaren armadako jenerala (j. 1861).
- 1941 – Martha P. Falconer, estatubatuar ekintzaile eta gizarte-langilea, gizarte-erreformaren aitzindaria (j. 1862).
- 1943 – Winnaretta Singer, estatubatuar musika-mezenasa eta eta Singer Corporation enpresaren oinordekoa (j. 1865).
- 1952 – Sven Hedin, suediar esploratzaile, geografo, topografo, argazkilari, bidaia-liburuen idazle eta ilustratzailea (j. 1865).
- 1957 – Alexei Remizov, errusiar eleberrigilea (j. 1877).
- 1962 – Albert Sarraut, Frantziako lehen ministroa (j. 1872).
- 1965 – Hilda Phoebe Hudson, ingeles matematikaria (j. 1881).
- 1968 – Arnold Zweig, alemaniar idazlea, antifaxista eta gerraren aurkako mugimenduko aktibista (j. 1887).
- 1969 – La Niña de los Peines, espainiar flamenko-kantari ijitoa (j. 1890).
- 1979 – Marcel L'Herbier, frantziar zinema zuzendaria (j. 1888).
- 1981 – Max Euwe, nederlandar xake jokalaria eta FIDEko presidentea (j. 1901).
- 1984 – Henry Habberley Price, galestar filosofoa (j. 1899).
- 1986 – Mary Welsh Hemingway, estatubatuar kazetaria eta Ernest Hemingwayen laugarren emazte eta alarguna (j. 1908).
- 1987 – Emmanuel Bondeville, frantziar musikagilea (j. 1898).
- 1988 – Michel Cépède, frantziar agronomo eta administratzailea (j. 1908).
- 1989 – Ahmed Abdallah, Komoreetako lehenbiziko presidentea (j. 1919).
- 1990 –
- Fung Yu-Lan, Txinako XX. mendeko filosofo garrantzitsuena (j. 1895).
- Ludwig von Moos, Suitzako presidentea (j. 1910).
- 1991 – François Billetdoux, frantziar antzerkigilea (j. 1927).
- 1997 – Marguerite Henry, estatubatuar idazlea (j. 1902).
- 2001 – Nils-Aslak Valkeapää, laponiar idazle eta musikaria, nazioarteko sami artista ospetsuenetarikoa (j. 1943).
- 2004 –
- Philippe de Broca, frantziar zinemagilea (j. 1933).
- Lauriston Taylor, estatubatuar ikertzailea (j. 1902).
- 2006 –
- Mário Cesariny de Vasconcelos, portugaldar idazlea eta margolaria (j. 1923).
- Isaac Galvez, espainiar txirrindularia (j. 1975).
- Giorgio Panto, italiar politikaria (j. 1941).
- 2008 – Edwin Ernest Salpeter, austriar fisikaria (j. 1924).
- 2012 – Joseph Murray, estatubatuar sendagilea, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- 2013 – Albert Jovell, kataluniar mediku, idazle eta soziologoa (j. 1963).
- 2016 – Peter Hans Kolvenbach, Herbehereetako apaiza, Jesusen Konpainiaren 29. Nagusia (j. 1928).
- 2017 - Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (j. 1924).
- 2018 –
- Bernardo Bertolucci, italiar idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1941).
- Stephen Hillenburg, estatubatuar animatzailea, ekoizlea eta biologoa, Bob Belaki marrazki bizidun telesailaren sortzailea (j. 1961)
- Tomás Maldonado, argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria (j. 1922).
- 2020 – Sadiq al-Mahdi, Sudango lehen ministroa (j. 1935).
- 2021 – Stephen Sondheim, estatubatuar musikagilea, XX. mendeko musikalaren egile garrantzitsuenetako bat (j. 1930).
- 2022 –
- Rochelle Costi, brasildar artista plastikoa eta argazkilaria (j. 1961).
- Fernando Gomes, portugaldar futbolaria (j. 1956).
- María Dolores Juliano, argentinar antropologa soziala (j. 1932).
- Freddie Roman, estatubatuar umorista (j. 1937).
- Doddie Weir, eskoziar errugbilaria (j. 1970).
- 2023 –
- Alberto da Costa e Silva, brasildar diplomazialari, historialari eta olerkaria (j. 1931).
- Magda Hollander, hungariar jatorriko idazle, hezitzaile eta psikologo frantsesa (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Urko, Hurko eta Hitz.