Azaroaren 19
Azaroaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hirugarren eguna da, 324.a bisurteetan. 42 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1933 – Barakaldon PSOEko pistoladun batzuek Hermenegildo Alvariño EAE-ANVko militantea hil zuten boza ematera zihoanean. Zierbenan, berriz, apaiz bat arma zuriz zauritu zuten.
- 2007 – Altsasuko Errekalde errekara 12.000 litro gasolio isuri ziren.
Mundua
- 1564 – Migel Lopez Legazpikoa Mexikotik Filipinetarat abiatu zen. Espedizio honetan zihoan Andres Urdaneta ordiziarra, gerora arrakasta handia izango zuen Itzulbidaia aurkitzeko xedean.
- 1724 – Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren Slot ter Hooge fragata Porto Santo uhartean hondoratu zen. Eskifaiako 254 pertsonetatik 221 hil ziren.
- 1863 – Abraham Lincoln presidenteak Gettysburgeko hitzaldi ospetsua eman zuen.
- 1879 – Madrilen, Alfontso XII.a bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin.
- 1933 – Espainia: lehendabizikoz sufragio unibertsala ezarri zen Espainian, hauteskunde orokorretan izan zen. Eskuindarrek irabazi zituzten hauteskundeak.
- 1936 – Buenaventura Durruti anarkista hil zen Madrilgo frontean.
- 1937 – Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan. Alanis de la Sierra herrian izan zen, eta guztira 72 lagun hil ziren.
- 1942 – Bigarren Mundu Gerra, Stalingradeko bataila: Sobietarren erasoa Volgan.
- 1946 – Afganistan, Islandia eta Suedia Nazio Batuen Erakundearen kide egin ziren.
- 2002 – Espainian: Prestige petrolio-ontziaren hondoraketa, azaroaren 13an hasi zena.
- 2009 – Herman Van Rompuy hautatu zuten Europar Batasuneko presidente, eta Catherine Ashton kanpo harremanetarako ordezkari nagusi.
- 2014 – SNPko Nicola Sturgeon politikaria Alex Salmond alderdikidearen ordez Eskoziako lehen ministro izendatu zuten.
- 2015 – Atentatua Libanon, 43 hildako eta 230 zauritu.
- 2023 – Argentinan, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia egin zen, eta Javier Milei hautagai libertario antisistemak irabazi zuen, botoen % 56 eskuratuta. Sergio Massa atzean gelditu zen, botoen % 44 eskuratuta.
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2006 – Wii bideokontsola Estatu Batuetan merkaturatua izan zen.
Kirolak
Euskal Herria
- 2017 – Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Altuna III.a amezketarra Mikel Urrutikoetxea zaratamoarrari Bizkaia frontoian jokatutako finalean 22-21 nagusitu zitzaion.
Mundua
- 1969 – Pelek bere milagarren gola sartu zuen Rio de Janeiroko Maracanako futbol zelaian.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1611 – Rafael Mikoleta, euskal idazlea.
- 1739 – José de Urrutia y de las Casas, bizkaitar militar eta ingeniaria (h. 1803).
- 1756 – Pierre Haudaudine, lapurtar enpresaburu eta militarra (h. 1846).
- 1827 – Jean-Jacques Weiss, baionar irakasle, idazle eta kazetaria (h. 1891).
- 1843 – Félix Léglise, lapurtar politikaria (h. 1915).
- 1857 – Edward Spencer Dodgson, ingeles euskalaria, Essexen (h. 1922).
- 1889 – Krispin Sorarrain, Alkizako alkatea eta kronista (h. 1974).
- 1909 – Mariano Estornes Lasa, euskal idazlea (h. 1997).
- 1913 – Rodolfo Bozas, euskal herritar kazetari eta itzultzailea (h. 1978).
- 1933 – Antonio Bertrán, gipuzkoar txirrindularia (h. 2008).
- 1940 – Jose Ramon Agiriano, arabar sukaldaria.
- 1941 – Mikel Dalbret, lapurtar margolaria, Tunisian.
- 1943 – Ildefonso Urizar Azpitarte, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- 1949 – Juan Maria Ollora, politikari jeltzalea eta ekonomialaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- 1952 – Jose Luis Longaron, gipuzkoar artista plastikoa (h. 2019).
- 1953 – Francisco Mujika Garmendia, Artapalo, gipuzkoar ETAkide historikoa.
- 1960 – Anaje Narbaiza, gipuzkoar euskaltzalea, sindikalista, herrigintzan eta baserri munduan errotua.
- 1963 – Pello Mariñelarena, nafar ETAkidea (h. 1993).
- 1964 – Pilar Rodríguez Pérez, gipuzkoar unibertsitate-irakaslea, literatura, zinema, komunikazio eta genero ikasketetan aditua.
- 1965 – Iñaki Tejada, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1971 – Ane Lardi Enbil, gipuzkoar kazetari, euskaltzale, feminista eta herri-eragilea.
- 1972 – Arturo Arbizu, nafar pilotari ohia.
- 1980 – Vanesa Fernández, ikus-entzunezkoen komunikazioko doktorea eta EHUko irakasle bizkaitarra.
- 1988 – Itxaso Paia, bizkaitar bertsolari, bertso-irakasle, gidoilari eta aktorea.
- 1988 – Alazne Belar, bizkaitar erizaina eta zainketa aringarrietan ikertzailea
- 1992 – Koldo Olabarri, bizkaitar aktorea.
- 1996 – Eider Unanue, gipuzkoar txirrindularia.
- 1998 – Itziar Ariztimuño, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- 2002 – Xabier Sola, nafar futbolaria.
Mundua
- 1600 – Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1649).
- 1607 – Erasmus Quellinus II.a, flandriar margolaria eta marrazkilaria (h. 1678).
- 1617 – Eustache Le Sueur, frantziar margolaria (h. 1655).
- 1700 – Jean Antoine Nollet, frantziar fisikari eta elizgizona (h. 1770).
- 1704 – Richard Pococke, ingeles prelatu eta bidaiaria, antropologo eta egiptologoen aitzindaria (h. 1765).
- 1707 – Maria Felice Tibaldi, italiar margolaria (h. 1770).
- 1711 – Mikhail Lomonosov, errusiar idazle eta zientzialaria (h. 1765).
- 1726 – Frantzisko Josef I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1781).
- 1754 – Pedro Romero, espainiar zezen-hiltzailea (h. 1839).
- 1778 – Charles de Salaberry, euskal jatorriako quebectar militarra (h. 1829).
- 1805 – Ferdinand Marie Lesseps, frantziar diplomatikoa (h. 1894).
- 1828 – Lakshmibai, Indiako iparraldeko Jhansi estatuko erregina eta gudaria, Zipaioen matxinadako pertsona esanguratsuenetakoa (h. 1858).
- 1831 – James Abram Garfield, Ameriketako Estatu Batuetako 20. Presidentea (h. 1881).
- 1833 – Wilhelm Dilthey, alemaniar filosofoa eta historialaria (h. 1911).
- 1840 – Aleksandr Kovalevski, errusiar biologoa eta enbriologoa (h. 1901).
- 1860 – John-Antoine Nau, frantsesez idazten zuen frantziar-estatubatuar idazlea (h. 1918).
- 1875 –
- Hiram Bingham, estatubatuar esploratzaile eta arkeologoa, Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituena (h. 1956). (h. 1950).
- Mikhail Kalinin, sobietar itzultzaile boltxevike eta politikaria, Sobietar Batasuneko estatuburua (h. 1946).
- 1876 – Tatiana Afanasieva, ukrainar-herbeheretar matematikari eta fisikaria (h. 1964).
- 1887 – James B. Sumner, estatubatuar biokimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (h. 1955).
- 1888 – José Raúl Capablanca, kubatar xake-jokalaria (h. 1942).
- 1889 – Clifton Webb, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 1966).
- 1891 – Juan Yagüe, espainiar militarra, "afrikanisten" taldearen parte izateagatik ezaguna (h. 1952).
- 1894 – Américo Tomás, Portugalgo presidentea (h. 1987).
- 1896 – Elias Wen, txinatar apaiz ortodoxoa, Errusiatik kanpoko eliza ortodoxoaren apaiz zaharrena (h. 2007).
- 1900 –
- Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (h. 1982).
- Anna Seghers, alemaniar eleberrigilea (h. 1983).
- 1904 – Lippo Hertzka, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 1951).
- 1909 –
- Peter Drucker, estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea (h. 2005).
- Carlos López Moctezuma, mexikar aktorea (h. 1980).
- 1912 –
- George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
- Joan Sales, kataluniar idazlea (h. 1983).
- 1913 – Ataúlfo Argenta, espainiar pianojole eta orkestra-zuzendaria (h. 1958).
- 1915 – Earl Wilbur Sutherland, estatubatuar farmakologo eta biokimikaria, 1971ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1974).
- 1917 – Indira Gandhi, Indiako lehen ministroa (h. 1984).
- 1919 – Gillo Pontecorvo, italiar zinema zuzendaria (h. 2006).
- 1920 – Gene Tierney, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- 1922 – Juri Knorozov, sobietar hizkuntzalaria, epigrafista, etnologoa eta maiazalea (h. 1999).
- 1923 –
- Robert Beauchamp, estatubatuar margolaria (h. 1995).
- María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2018).
- 1924 – Mutesa II.a Bugandakoa, Bugandako erresumako erregea eta Ugandako lehenbiziko presidentea (h. 1969).
- 1925 – Zygmunt Bauman, judu jatorriko poloniar soziologo, filosofo eta saio-idazlea (h. 2017).
- 1926 – Elsa Wiezell, paraguaitar poeta, margolaria eta irakaslea (h. 2014).
- 1928 – Rupert de Larrinaga, euskal jatorriko britainiar eskialari eta militar ohia.
- 1932 – Eleanor F. Helin, estatubatuar astronomoa (h. 2009).
- 1933 – Larry King, estatubatuar telebista-aurkezle, irrati-aurkezle eta bozeramalea (h. 2021).
- 1934 – Kurt Hamrin, suediar futbolaria (h. 2024).
- 1936 – Yuan T. Lee, txinatar-estatubatuar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- 1937 – Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (h. 1967).
- 1938 – Ted Turner, estatubatuar negozio-gizona eta telebistako magnatea.
- 1941 – Ivanka Khristova, bulgariar pisu jaurtitzailea (h. 2022).
- 1942 –
- Calvin Klein, estatubatuar moda-disenatzailea.
- Sharon Olds, estatubatuar idazle eta poeta.
- 1944 – Agnes Baltsa, greziar mezzosopranoa.
- 1949 –
- Alicia Asconeguy, uruguaiar margolari eta artista bisuala (h. 2020).
- Amy Gutmann, Pennsylvaniako unibertsitateko presidentea, idazlea eta teorialari politikoa.
- 1950 – Keizo Imai, japoniar futbolari ohia.
- 1954 –
- Kathleen Quinlan, estatubatuar aktorea.
- Abdel Fatah al-Sisi, Egiptoko presidentea.
- 1959 – Allison Janney, estatubatuar aktorea.
- 1961 –
- Meg Ryan, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- Bogdan Wenta, poloniar eskubaloi jokalari ohia, Poloniar eskubaloiaren historiako jokalaririk hoberenetakoa.
- 1962 –
- Jodie Foster, estatubatuar aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea.
- Uxía Senlle, galiziar abeslaria.
- 1964 – Petr Nečas, Txekiako lehen ministroa.
- 1965 – Laurent Blanc, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 –
- Shmuley Boteach, estatubatuar errabino, idazle eta teologoa, judu ortodoxoa eta irrati-telebistetako hizlaria.
- Gail Devers, estatubatuar atleta ohia, abiadura eta hesidun probetan aditua.
- Jason Scott Lee, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista.
- 1969 –
- Ana Álvarez, espainiar aktore eta modeloa.
- Richard Virenque, frantziar txirrindulari ohia.
- 1970 – Rachael Dunlop, Dr. Rachie, australiar biokimikari, mediku ikerlari, blogari eta zientzialari eszeptikoa.
- 1971 – Toshihiro Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1975 – Ezequiel Mosquera, espainiar txirrindularia.
- 1976 – Ilze Jaunalksne, letoniar kazetaria eta idazlea.
- 1977 – Mette Frederiksen, Danimarkako lehen ministroa.
- 1979 – Barry Jenkins, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1983 –
- Meseret Defar, etiopiar atleta, distantzia luzeko lasterketetan aditua.
- Adam Driver, estatubatuar aktorea.
- 1990 – Tatsuya Sakai, japoniar futbolaria.
- 1996 –
- Zoe Aldcroft, ingeles errugbilaria.
- Krystsina Tsimanouskaia, bielorrusiar atleta.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1316 – Joanes I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako erregea (j. 1316).
- 1756 – Martin Elizakoetxea, nafar elizgizona (j. 1679).
- 1825 – Jose Joakin Iturbide, Agustín I.a Mexikoko enperadorearen aita, Murtzian (j. 1739).
- 1919 – Florencio Constantino, bizkaitar tenorra, Mexikon (j. 1869).
- 1933 – Hermenegildo Alvariño, galiziar jatorriko eusko langile eta Eusko Abertzale Ekintzako militantea, eraila.
- 1935 – Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- 1946 – Nicanor Mutiloa e Irurita, nafar elizgizona (j. 1874).
- 1949 – Maria Mestayer, euskal gastronomo eta sukaldaria, Madrilen (j. 1877).
- 1963 – Katalina Eleizegi, euskal idazlea (j. 1889).
- 1979 – Francisco Larrañaga, Txikito Iraetakoa, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1913).
- 1981 – Lorenzo Albizua, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- 1984 – Martin Markuleta, Amarako ogizaltzailea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1907).
- 1991 – José Luis Duque, bizkaitar futbolaria (j. 1918).
- 1996 – Gabriel Alonso, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1923).
- 2000 – Ángel García Ariño, Garcia Ariño II.a, esku huskako bizkaitar pilotaria (j. 1934).
- 2008 – Anabel Otxoa, bizkaitar sexologo eta dibulgatzailea, Mexiko Hirian (j. 1955).
- 2014 – Koldo Losada, bizkaitar aktorea (j. 1960).
- 2017 – Esther Arizmendi, gipuzkoar abokatua eta legelaria, Madrilen (j. 1956).
- 2018 – Elena Arregui Cruz-López, gipuzkoar arkitektoa, Santiago de Compostelan (j. 1929).
Mundua
- 496 – Gelasio I.a, Aita santua.
- 498 – Anastasio II.a, Aita santua.
- 1557 – Bona Sforza Milangoa, Poloniako erregina ezkontidea (j. 1494).
- 1630 – Johann Hermann Schein, alemaniar musikagilea (j. 1586).
- 1659 – William Lamport, irlandar itsaslapur, soldadu, espioi eta erreboltaria.
- 1665 – Nicolas Poussin, frantziar margolaria (j. 1594).
- 1672 – Franciscus Sylvius, alemaniar sendagilea (j. 1614).
- 1798 – Theobald Wolfe Tone, Wolf Tone, irlandar independentista (j. 1763).
- 1806 – Shah Alam II.a, Indiako mogol enperadorea (j. 1728).
- 1828 – Franz Schubert, austriar musikagilea (j. 1797).
- 1850 – Richard Mentor Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidenteordea (j. 1780).
- 1855 – Mihály Vörösmarty, hungariar idazlea (j. 1800).
- 1886 – José María Posada Pereira, galizierazko eta gaztelerazko idazlea, Faro de Vigo egunkariko sortzailea. (j. 1817).
- 1887 – Emma Lazarus, estatubatuar poeta (j. 1849).
- 1891 – Gergely Csiky, hungariar antzerkigilea eta idazlea (j. 1842).
- 1915 – Joe Hill, estatubatuar sindikalista (j. 1879).
- 1925 – Henri Fayol, frantziar meategi-ingeniaria (j. 1841).
- 1933 – Louise Jopling, ingeles margolaria, bere belaunaldiko emakume artista nabarmenetakoa (j. 1843).
- 1936 – Mercedes Romero Abella, galiziar irakasle errepublikanoa, fusilatua (j. 1907).
- 1938 – Lev Xestov, errusierazko idazlea eta filosofoa (j. 1866).
- 1942 – Bruno Schulz, judu jatorriko poloniar idazle, artista, literatura kritikari eta arte irakaslea (j. 1892).
- 1944 – Ignacio Bolívar Urrutia, espainiar naturalista eta entomologoa, Espainian Natura Zientzien bultzatzaile nagusietako bat (j. 1850).
- 1949 – James Ensor, belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (j. 1860).
- 1956 – Victor Campbell, britainiar marinel eta esploratzailea (j. 1875).
- 1957 – Josefina Blanco, espainiar aktorea (j. 1878).
- 1963 – Carmen Amaya, kataluniar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1918).
- 1967 –
- Casimir Funk, poloniar biokimikoa (j. 1884).
- João Guimarães Rosa, brasildar idazlea (j. 1908).
- 1975 – Priscilla Fairfield Bok, estatubatuar astronomoa (j. 1896).
- 1976 – Elisa Bachofen, argentinar ingeniaria, Hego Amerikan Ingeniaritza zibilean diplomatutako lehen emakumea (j. 1891).
- 1981 – Alphonse De Waelhens, belgikar filosofo neoeskolastikoa (j. 1911).
- 1982 – Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua (j. 1922).
- 1992 – Dora Ibarburu, euskal uruguaitar erizain eta irakaslea (j. 1918).
- 1998 –
- Louis Dumont, frantziar antropologoa (j. 1911).
- Alan J. Pakula, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1928).
- 2004 – John Vane, britainiar farmakologoa, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- 2005 – Francesco Somaini, italiar eskultorea (j. 1926).
- 2007 –
- Soledad Ortega Spottorno, espainiar filosofoa, editorea eta irakaslea (j. 1914).
- Magda Szabó, hungariar idazlea, historiako hungariar eleberrigilerik onenetarikoa (j. 1917).
- 2011 – Ömer Lütfi Akad, turkiar zinema zuzendaria (j. 1916).
- 2012 –
- Hannie Lips, Herbeheretako telebista aurkezlea (j. 1924)
- Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1933).
- 2013 – Frederick Sanger, ingeles biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- 2014 – Mike Nichols, estatubatuar zinemagilea (j. 1931).
- 2017 –
- Charles Manson, estatubatuar kriminala, hainbat erailketa burutu zituen Manson Familia sektaren sortzailea (j. 1934).
- Jana Novotná, txekoslovakiar tenislaria (j. 1968).
- 2018 – Apisai Ielemia, Tuvaluko lehen ministroa (j. 1955).
- 2019 –
- Purita Campos, kataluniar komikigile, marrazkilari eta margolaria (j. 1937).
- D. M. Jayaratne, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1931).
- 2022 –
- Greg Bear, estatubatuar zientzia fikziozko idazlea (j. 1951).
- Nico Fidenco, italiar kantautorea (j. 1933).
- 2023 –
- Joss Ackland, ingeles aktorea (j. 1928).
- Rosalynn Carter, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1927).
- Colette Maze, frantziar piano-jotzailea eta musika irakaslea (j. 1914).
- Hannes Strydom, hegoafrikar errugbilaria (j. 1965).
- Sara Tavares, portugaldar abeslaria (j. 1978).
Jaiak eta urteurrenak
- Gizonaren Nazioarteko Eguna
- Sehaska egutegiko izendegia: Ieltx, Ieltxu, Iria eta Iriberri.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.