Azaroaren 18
Azaroaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita bigarren eguna da, 323.a bisurteetan. 43 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Petri Rada nafarra torturatuta hil zuten gaztelarrek, konkista garaian. Nafarroako errege-erreginen alde Murillo el Frutoko altxamenduaren buru izana zen De Rada.
- 2006 –
- Euromilioi loteriak 9,6 milioi utzi zituen Zumaiako herrian.
- Hiru mila bat pertsonek Euskal Yaren aurkako manifestazioa egin zuten Gasteizen.
Mundua
- 1978 – Jonestown, Guyana: Jonestowngo ezbeharra, "Herriaren Tenplua" sektako 918 kideek, tartean Jim Jones buruzagia eta 270 haurrek, beren buruaz beste egin zuten.
- 2006 – Irakeko hainbat puntutan egindako atentatuetan 50 hildako.
- 2012 – Israel eta palestinarren arteko gerra gogortu egin zen, Israelek Gaza bonbardatu zuen eta Hamasek Israelen aurka zuziriak jaurti zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1987 – Bernardo Bertolucci italiar zinema zuzendariaren The Last Emperor filma estreinatu zen.
- 1992 – Spike Lee estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Denzel Washington aktoreak antzeztutako Malcolm X filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2018ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Joseba Ezkurdia txapeldun, Altuna III.aren aurka 22-17 irabazi ondoren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1890 – Luis Alaba, EAJko buruzagi arabar historikoa (h. 1943).
- 1899 – Luis González de Ubieta, bizkaitar militarra (h. 1950).
- 1908 – Sancho de Beurko, gaztelaniazko euskal idazlea (h. 1989).
- 1922 – Agustín Gómez Pagola, gipuzkoar politikaria eta futbolaria (h. 1975).
- 1924 – Miguel Lizarazu, euskal txirrindularia (h. 2002).
- 1926 – Jesus Larrañaga Lizarralde, Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat (h. 2004).
- 1937 – Koldo Larrañaga, gipuzkoar historialaria.
- 1948 – José María Basualdo, arabar txirrindulari ohia, hiru ladiz Espainiako Ziklo-kros Txapelketaren irabazle.
- 1949 – Fernando Javier Gómez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1958 – Jon Alonso, euskal idazlea eta itzultzailea.
- 1961 – Elixabete Perez, gipuzkoar euskalaria.
- 1963 –
- Inazio Mujika, gipuzkoar idazlea eta editorea.
- Francisco Puertas, gipuzkoar errugbilari ohia.
- Markos Zapiain, euskal idazle eta filosofoa.
- 1966 – Alex Sardui, bizkaitar abeslaria.
- 1974 –
- Jon Garaño, gipuzkoar zinemagilea.
- Oroitz Jauregi, gipuzkoar hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
- Aizpea Otaegi, Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusi ohia eta Errenteriako alkatea.
- 1975 – Felipe Guréndez, arabar futbolari ohia.
- 1980 – Yoana Martinez, gipuzkoar badminton jokalaria.
- 1986 – Irma Hoffren, gipuzkoar dantzaria.
- 1996 – Oier Calvillo, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 709 – Kōnin enperadorea, Japoniako 49. enperadorea (h. 782).
- 1522 – Lamoral, Egmonteko kondea, herbehereetar militarra (h. 1568).
- 1527 – Luca Cambiaso, italiar pintorea (h. 1585).
- 1736 – Anton Graff, suitzar margolari erretratugilea (h. 1813).
- 1743 – Johannes Ewald, daniar antzerkigile eta poeta (h. 1781).
- 1761 – José Marchena, espainiar politiko liberala eta frantsestua (h. 1821).
- 1773 – Tokugawa Ienari, Tokugawa shogunerriko hamaikagarren shoguna (h. 1841).
- 1787 – Louis Daguerre, frantziar fisikari, kimikari, margolari eta antzoki-dekoratzailea, dagerrotipoaren asmatzailea (h. 1851).
- 1804 – Alfonso La Marmora, Italiako lehen ministroa (h. 1878).
- 1805 – Pierre Gustave Brunet, frantziar bibliografo eta ediziogilea (h. 1896).
- 1810 – Asa Gray, estatubatuar naturalista eta medikua, XIX. mendeko estatubatuar botanikari garrantzitsuena gisa hartua (h. 1888).
- 1818 –
- Marie Guy-Stéphan, frantziar dantzaria (h. 1873).
- Marco Minghetti, Italiako lehen ministroa (h. 1886).
- 1832 – Adolf Erik Nordenskiöld, suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista (h. 1901).
- 1836 – W. S. Gilbert, ingeles antzerkigile, libretista, olerkari eta ilustratzaile (h. 1911).
- 1860 – Ignacy Jan Paderewski, poloniar musikagile, pianista eta politikoa (h. 1941).
- 1873 – Francisco Villota, Olinpiadetan domina bat lortu zuen lehenengo espainiarra (Jose Amezolarekin batera pilotan) (h. 1950).
- 1877 – Arthur Pigou, britainiar ekonomialaria, XX. mendearen lehen erdiko ekonomialaririk handienetakoa (h. 1959).
- 1878 – Hubert Loutsch, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1946).
- 1882 –
- Wyndham Lewis, ingeles idazle, margolari eta kritikaria (h. 1957).
- Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (h. 1973).
- 1888 – Frances Marion, estatubatuar kazetaria, idazlea eta zinema gidogilea (h. 1973).
- 1891 –
- Maria Ivogün, hungariar sopranoa (h. 1987).
- Gio Ponti, italiar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1979).
- 1894 – Manuel Aznar, espainiar kazetari, politikari eta diplomatikoa (h. 1975).
- 1897 – Patrick Maynard Stuart Blackett, ingeles fisikaria, 1948ko Fisikako Nobel Saria (h. 1974).
- 1898 – Joris Ivens, herbehereetar film-zuzendaria (h. 1989).
- 1900 – George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (h. 1982).
- 1901 – George Gallup, estatubatuar estatistikalaria (h. 1984).
- 1906 –
- Klaus Mann, alemaniar idazlea (h. 1949).
- George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1997).
- 1907 –
- Pierre Dreyfus, frantziar politikari eta enpresaburua (h. 1994).
- Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea (h. 2003).
- 1913 – Aisha Abdelrahman, Bint al-Shati, arabierazko egiptoar idazlea eta literatura irakaslea (h. 1998).
- 1917 – Pedro Infante, mexikar aktore eta abeslaria, XX. mendeko rantxera kantari ospetsuenetako bat (h. 1957).
- 1922 – Luis Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (h. 1967).
- 1923 – Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (h. 1998).
- 1924 – Lise Østergaard, daniar psikologoa eta politikaria (h. 1996)
- 1927 – Eldar Riazanov, sobietar zinemagilea (h. 2015).
- 1928 – Sheila Jordan, estatubatuar jazz-abeslaria.
- 1931 – Roberto Goizueta, euskal jatorriko kubatar-estatubatuar enpresaburua, The Coca-Cola Companyko zuzendaria (h. 1997).
- 1933 – Vassilis Vassilikos, greziar idazle eta politikaria (h. 2023).
- 1936 – Don Cherry, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1995).
- 1939 –
- Margaret Atwood, kanadar idazlea, politikaria eta feminista.
- Amanda Lear, frantziar abeslari, margolari, telebista aurkezle, aktore eta modelo ohia.
- John O'Keefe, estatubatuar-britainiar psikologo eta neurozientzialaria, 2014ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1940 – Qabus Bin Said, Omango sultana (h. 2020).
- 1941 –
- David Hemmings, ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta abeslaria (h. 2003).
- Ronnie Lamont, irlandar errugbilaria (h. 2022).
- Marta Pessarrodona i Artigues, kataluniar poeta, narratzaile eta literatura kritikaria.
- 1942 –
- Linda Evans, estatubatuar aktorea.
- Mónica Randall, telebistako aktore eta aurkezle kataluniarra.
- 1943 –
- Manuel António Pina, portugaldar idazlea eta kazetaria (h. 2012).
- Daniel Rabinovich, argentinar umorista, aktorea eta musikaria, Les Luthiers taldeko kidea (h. 2015).
- 1945 –
- Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (h. 2010).
- Mahinda Rajapaksa, Sri Lankako presidente ohia.
- 1948 – Ana Mendieta, kubatar-estatubatuar performance-artista feminista (h. 1985).
- 1953 – Alan Moore, ingeles idazle eta komiki gidoigilea.
- 1957 – Seán Mac Falls, irlandar poeta.
- 1959 – Karla Faye Tucker, 1984 geroztik Amerikako Estatu Batuetan heriotza zigorrerekin exekutatu zuten lehen emakumea (h. 1998).
- 1960 – Kim Wilde, ingeles pop abeslaria.
- 1963 – Peter Schmeichel, daniar futbolaria, inoizko atezainik hoberenetakoa.
- 1968 – Owen Wilson, estatubatuar aktore eta gidoilaria.
- 1970 –
- Mike Epps, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Peta Wilson, australiar aktore eta modeloa.
- 1971 – Bobby Julich, estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1972 – Serhiy Skatxenko, ukrainar futbolari ohia.
- 1973 –
- Darko Kovačević, serbiar futbolaria.
- Shiho Onodera, japoniar futbolari ohia.
- 1974 – Chloë Sevigny, estatubatuar aktore, moda diseinatzaile eta modeloa.
- 1975 –
- Raquel Sánchez Jiménez, kataluniar abokatua eta politikaria.
- Jason Williams, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1981 – Thierry Dusautoir, bolikostar-frantziar errugbi jokalari ohia.
- 1982 – Marlène Schiappa, frantziar politikaria, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
- 1985 – Allyson Felix, estatubatuar atleta, abiadura-probetan aditua, domina gehien irabazi duen emakumezko atleta.
- 1992 –
- Emanuel Buchmann, alemaniar txirrindularia.
- Kenyu Sugimoto, japoniar futbolaria.
- 1997 - Esther Estevez, galiziar kazetaria eta telebista aurkezlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1489 – Domenjón Gonzalez, gipuzkoar politikaria.
- 1761 – Agustin Basterretxea, euskal apaiz eta idazlea (j. 1700).
- 1943 – Felix Bilbao Ugarriza, bizkaitar apaiz katolikoa, Tortosako apezpikua, Tortosan (j. 1873).
- 1958 – Francisco Pagazaurtundua, Pagaza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1895).
- 1968 – Pablo Gurpide, euskal apezpikua, Bilboko elizbarrutiko bigarren apezpikua (j. 1898).
- 1975 – Ignacia Idoate Iragui, nafar moja, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria, Madrilen (j. 1900).
- 1990 – Leon Bilbao, euskal albokaria (j. 1916).
- 1994 – Luis Maria Uribe, Volea, bizkaitar futbolaria (j. 1906).
- 1998 – Ramon Urmeneta, iruindar arkitektoa eta artista (j. 1918).
- 2000 – Maria Txurruka, gipuzkoar erraketista (j. 1923).
- 2003 – Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria, Madrilen (j. 1917).
- 2008 – Émile Temime, lapurtar historialaria, Espainiako Gerra Zibilean aditua, Marseillan (j. 1926).
- 2016 –
- Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (j. 1945).
- Juan Mari Narbaiza, gipuzkoar bertsolaria (j. 1949).
Mundua
- 942 – Odon Clunykoa, Clunyko bigarren abadea eta San Benediktoren Ordenaren eraberritzailea (j. c. 978).
- 1305 – Joan II.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1239).
- 1472 – Basilios Bessarion, bizantziar filosofoa eta erlijiosoa eta Iruñeko apezpikua (j. 1403).
- 1535 – Piero de Ponte, Maltako Ordenako 45. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1462).
- 1630 – Esaias van de Velde, herbeheretar margolaria (j. 1587).
- 1632 – Ludovico Ludovisi, italiar kardinala (j. 1595).
- 1720 – Jack Rackham, Kaliko Jack, ingeles kapitain pirata (j. 1682).
- 1724 – Bartolomeu Lourenço de Gusmão, portugaldar apaiz jesuita, naturalista eta asmatzailea.
- 1814 – Aleijadinho, brasildar arkitekto eta eskultorea (j. 1738).
- 1830 – Adam Weishaupt, alemaniar filosofo, zuzenbide irakasle eta Illuminati elkarteko sortzailea (j. 1748).
- 1851 – Ernesto Augusto Hannoverkoa, Hannoverko erregea (j. 1771).
- 1868 – José Tadeo Monagas, Venezuelako presidentea (j. 1784).
- 1876 – Narcisse Virgilio Díaz, frantziar Barbizongo eskolako margolaria (j. 1807).
- 1885 – Theo van Lynden van Sandenburg, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1826).
- 1886 – Chester Alan Arthur, Ameriketako Estatu Batuetako 21. Presidentea (j. 1829).
- 1909 – Renée Vivien, frantsesez idazten zuen britainiar poeta (j. 1877).
- 1922 – Marcel Proust, frantziar idazlea (j. 1871).
- 1934 – Pietro Gasparri, italiar kardinala (j. 1852).
- 1941 –
- Walther Hermann Nernst, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1920ko Kimikako Nobel Saria (j. 1864).
- Ivan Panfilov, sobietar militarra (j. 1893).
- Chris Watson, Australiako 3. lehen ministroa (j. 1867).
- 1952 – Eugène Grindel Eluard (Paul Eluard), frantziar olerkaria (j. 1895).
- 1962 – Niels Bohr, daniar fisikaria, 1922ko Fisikako Nobel Saria (j. 1885).
- 1965 – Henry A. Wallace, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (j. 1888).
- 1973 – Alois Hába, txekiar musikagilea (j. 1893).
- 1976 –
- Alvaro de Orriols, kataluniar idazlea (j. 1894).
- Man Ray, estatubatuar artista modernista (j. 1890).
- Marisa Roesset Velasco, espainiar margolari figuratiboa eta irudigilea (j. 1904).
- 1977 – Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (j. 1897).
- 1978 – Jim Jones, Herriaren Tenplua sektaren sortzaile eta burua, Guyanako Jonestown herrian berak agindutako sektakideen suizidio masiboan (j. 1931).
- 1986 – Gia Carangi, estatubatuar modeloa, lehen top modela eta HIESaren ondorioz hildako lehen emakume ezaguna (j. 1960).
- 1987 – Jacques Anquetil, frantziar txirrindularia, 5 Frantziako Tour irabazi zituen lehenengoa (j. 1934).
- 1990 –
- Anne Revere, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Beatrice Shilling, britainiar ingeniari aeronautikoa (j. 1909).
- 1991 –
- Claude Cahen, frantziar historialaria, Erdi Aroko islamaren historian aditua (j. 1909).
- Gustáv Husák, Txekoslovakiako presidentea (j. 1913).
- 1993 – André Robert, kanadar zientzialaria (j. 1929).
- 1994 – Cabell Calloway, estatubatuar jazz musikaria, abeslaria eta aktorea (j. 1907).
- 1996 –
- Greer Lankton, estatubatuar artista, panpina artistikoak sortzeagatik ezaguna (j. 1958).
- Étienne Wolff, frantziar biologoa (j. 1904).
- 1999 – Paul Bowles, estatubatuar idazle, itzultzaile eta musikagilea (j. 1910).
- 2002 –
- James Coburn, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Edith Hirsch Luchins, poloniar-estatubatuar matematikaria (j. 1921).
- 2004 –
- Alfred Maseng, Vanuatuko presidentea.
- Miquel Porter i Moix, Nova Cançó zineasta kataluniarra (j. 1930).
- 2010 – Brian G. Marsden, britainiar astronomoa (j. 1937).
- 2012 – Emilio Aragón Bermúdez Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea (j. 1929).
- 2015 – Jonah Lomu, zeelandaberriar errugbilaria, kirol horretan izan den lehenbiziko izar handia (j. 1975).
- 2016 –
- Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria (j. 1920).
- Sharon Jones, estatubatuar abeslaria (j. 1956).
- 2017 –
- Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (j. 1940).
- José Manuel Maza, espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea (j. 1951).
- Pancho Segura, ekuadortar-estatubatuar tenislaria (j. 1921).
- Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (j. 1967).
- Malcolm Young, Angus Youngen anaia da eta AC/DC musika taldearen sortzailea (j. 1953).
- 2019 - Argentina Santos, azkenetariko fado-kantari handia (j. 1924).
- 2020 –
- Pim Doesburg, herbeheretar futbolaria (j. 1943).
- Umar Ghalib, Somaliako lehen ministroa (j. 1930).
- Adam Musiał, poloniar futbolaria (j. 1948).
- Auðunn Gestsson, islandiar egunkari-saltzaile, poeta eta margolaria (j. 1938).
- 2023 – Ruud Geels, herbeheretar futbolaria (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Latxe, Pago, Pagari eta Pagomari.
- Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna
- Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna