Azaroaren 13
Azaroaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamazazpigarren eguna da, 318.a bisurteetan. 48 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1908 – Bilboko Basurtuko Unibertsitate Ospitalea inauguratu zen.
Mundua
- 1936 – Irlandar Brigadako 700 soldaduk frankistekin bat egin zuten. Jarrera ultrakatoliko eta antikomunistak zituen Blueshirts mugimendu faxistako kideak ziren.
- 1985 – Nevado del Ruiz sumediak laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria (Kolonbia) estaliz, 23.000 hildako utziz.
- 1992 – Alcàsserko krimena: Míriam, Toñi eta Desirée nerabeak bahitu, bortxatu, torturatu eta hil zituzten.
- 1998 – Espainiako gobernuak Pio Cabanillas izendatu zuen RTVEko zuzendari.
- 2001 – Indiako parlamentuaren aurkako eraso terrorista batek hamalau pertsona hil zituen.
- 2002 – Prestige petrolio-ontzia hondoratzen hasi zen Galiziako kostan, fuel olio isuri erraldoia Euskal Herriraino hedatuz.
- 2011 – Italian Silvio Berlusconik lehen ministro postutik dimititu eta italiar ugari gertakaria ospatzeko Kirinal jauregiaren aurrean bildu dira. Mario Monti lehen ministro berria izendatu dute.Berria.info Eitb.com
- 2015 – Azaroko Parisko atentatuak izan ziren 137 hildako eta 368 zauritu izan zirelarik, gehienak Bataclan antzokian, Eagles of Death Metal taldearen kontzertuan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1934 – La del manojo de rosas (euskaraz: Arrosa sortarena), Pablo Sorozabalen musika eta Anselmo C. Carreño eta Francisco Ramos de Castroren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Fuencarral antzokian.
- 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mikel Arozamenak bere hirugarren eta azken txapela jantzi zuen.
- 2010eko Xilaba Bertsulari Xapelketan Amets Arzallusek bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua
- 1991 – Cape Fear ("Izuaren Lurmuturra") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Robert De Niro, Nick Nolte, Juliette Lewis, Jessica Lange, Joe Don Baker, Robert Mitchum eta Gregory Peck aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Bram Stoker's Dracula ("Bram Stokeren Drakula") filma estreinatu zen, Francis Ford Coppolak zuzendu eta Gary Oldman, Winona Ryder, Anthony Hopkins eta Keanu Reeves aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 – GoldenEye ("Urrezkobegi") filma estreinatu zen, Martin Campbellek zuzendu eta Pierce Brosnan, Sean Bean, Izabella Scorupco, Famke Janssen eta Judi Dench aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1998 – La niña de tus ojos ("Zure neskato begikoa") filma estreinatu zen, Fernando Truebak zuzendu eta Penélope Cruz, Antonio Resines, Jesús Bonilla, Jorge Sanz, Loles León, Rosa María Sardà, Neus Asensi, Santiago Segura eta Miroslav Táborský aktoreek antzeztu zutelarik. Argazkigintza zuzendaria Javier Agirresarobe eibartarra izan zen.
- 1998 – Meet Joe Black ("Ezagutzen Al Duzu Joe Black?") filma estreinatu zen, Martin Brestek zuzendu eta Brad Pitt, Anthony Hopkins, Claire Forlani, Jake Weber, Marcia Gay Harden eta Jeffrey Tambor aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – Shadows in the Sun ("Itzalak Eguzkipean") filma estreinatu zen, Brad Mirmanek zuzendu eta Harvey Keitel, Joshua Jackson, Claire Forlani eta Giancarlo Giannini aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2014 – David Moyes eskoziarra Errealako entrenatzaile berria izendatua izan zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1784 – Santos Ladron de Zegama, nafar militarra (h. 1833).
- 1792 – Eugenio Abiraneta, euskal herritar politikaria (h. 1872).
- 1872 - Estanislao Urkixo Ussia, arabar enpresaburua, Madrilen (h. 1948).
- 1891 – Diego Pascual Eraso, nafar kulturgilea (h. 1974).
- 1903 – Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea (h. 1927).
- 1914 – Julio Caro Baroja, euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalaria, Madrilen (h. 1995).
- 1922 – Ernest Bidegain, baxenafar idazlea.
- 1929 – Ramon Etxarren Izturitz, gasteiztar apezpiku aurrerakoia (h. 2014).
- 1931 –
- Ponciano Arbelaitz, gipuzkoar txirrindularia (h. 2008).
- José María Liborio Camino, bizkaitar apaiz katolikoa, Presidente Prudenteko gotzain emeritua (h. 2021).
- 1942 – José María Martínez Muguerza, Martínez, Real Sociedadeko futbolari ohia.
- 1943 – Fermin Leizaola, gipuzkoar etnologoa.
- 1944 – José María Montesinos, gipuzkoar matematikaria.
- 1949 – Javier Busto, gipuzkoar musikagilea.
- 1958 – Josetxo Arizkuren, nafar ETAkidea.
- 1959 – Elena Moreno Zaldibar, gipuzkoar sakibaloi-jokalari ohia.
- 1960 – Koldo Losada, bizkaitar aktorea (h. 2014).
- 1961 – José Ignacio Munilla, euskal apezpikua, Orihuela-Alacanteko elizbarrutiko apezpikua.
- 1964 –
- Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko sailburua.
- Fernando Quintanilla, Txirri, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 – Txiki Lombraña, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 – Aimar Olaizola, Olaizola II.a, nafar pilotaria.
- 1981 – Haritz Mujika, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Zigor Martínez, arabar izotz hockey jokalaria.
- 1995 – Xabier San Sebastian, gipuzkoar txirrindularia.
- 1998 – Iñigo Llopis, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- 2003 –
- Ibai Asenjo, bizkaitar futbolaria.
- Mikel Jauregizar, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 354 – San Agustin Hiponakoa, ipar-afrikar filosofo eta teologoa (h. 430).
- 1312 – Eduardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1377).
- 1504 – Filipe I.a Hessekoa, Erreforma Protestantea babestu zuen alemaniarra (h. 1567).
- 1559 – Alberto VII.a Austriakoa, Austriako artxiduke eta Herbehereetako subiranoa (h. 1621).
- 1595 – Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa, Brandeburgoko margrave printze hautesle eta Prusiako dukea (h. 1640).
- 1745 – Valentin Haüy, itsuentzako lehen eskolaren sortzailea (h. 1822).
- 1760 – Jiaqing, Txinako enperadorea (h. 1820).
- 1762 – Dorothea Leporin-Erxleben, alemaniar medikua, Halleko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea (h. 1762).
- 1780 – Ranjit Singh, Punjabeko Sikh Erresumaren sortzailea eta lehen maharaja (h. 1839).
- 1782 – Esaias Tegner, suediar poeta (h. 1846).
- 1806 – Emilia Plater, poloniar iraultzailea, Errusia inperialaren aurkako Azaroko altxamenduan heroitzat hartua (h. 1831).
- 1813 – Petri II.a Petrović-Njegoš, Montenegroko apezpiku-printze, olerkari eta filosofoa (h. 1851).
- 1827 – Lorenz Leonard Lindelöf, finlandiar matematikari eta astronomoa (h. 1908).
- 1838 – Jarosław Dąbrowski, poloniar militarra (h. 1871).
- 1848 – Alberto I.a, Monakoko Printzea (h. 1922).
- 1850 – Robert Louis Stevenson, eskoziar idazlea (h. 1894).
- 1869 – Helene Stöcker, alemaniar bakezalea, feminista eta publizista (h. 1943).
- 1874 - Marguerite Long, frantziar pianista eta pedagogoa (h. 1966).
- 1881 – Rudolf Minger, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1955).
- 1886 – Mary Wigman, alemaniar dantzaria eta koreografoa (h. 1973).
- 1893 – Edward Doisy, estatubatuar biokimikaria, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1986).
- 1896 – Nobusuke Kishi, Japoniako lehen ministroa (h. 1987).
- 1899 –
- Huang Xianfan, txinatar historialaria eta antropologoa (h. 1982).
- Iskander Mirza, Pakistango lehendabiziko presidentea (h. 1969).
- 1906 – Wan Rong, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperatriza (h. 1946).
- 1907 –
- Joana Savoiakoa, Bulgariako erregina ezkontidea (h. 2000).
- Sisavang Vatthana, Laosko azken erregea (h. 1978).
- 1911 – Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria (h. 2002).
- 1913 – R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria (h. 2002).
- 1914 – Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria (h. 2005).
- 1922 – Oskar Werner, austriar aktorea (h. 1984).
- 1926 – Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea (h. 2017).
- 1929 – Jaime Gil de Biedma, gaztelaniazko kataluniar olerkaria (h. 1990).
- 1930 – René Philombe, kamerundar eleberrigilea, poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria (h. 2001).
- 1934 –
- Jimmy Fontana, italiar kantautore, abeslari eta musikagilea (h. 2013).
- Garry Marshall, estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea (h. 2016).
- 1936 – Dacia Maraini, italiar eleberrigilea, poeta, antzerkigilea, saiakeragilea eta gidoilaria.
- 1938 – Jean Seberg, estatubatuar aktorea (h. 1979).
- 1939 –
- Raymonde Arcier, frantziar artista feminista.
- Tatiana Lobo, Txilen jaiotako Costa Ricako idazlea (h. 2023).
- 1940 –
- Inés Jiménez Lumbreras, espainiar errepublikanoa, fusilatua (j. 1915/16).
- Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (h. 2022).
- 1941 – Alberto Blecua, espainiar filologo, irakasle eta idazlea (h. 2020).
- 1943 –
- José María García, espainiar kirol irrati esataria, espainiar irratigintzaren historiaren esatari nabarmenetakoa.
- Clément Mouamba, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (h. 2021).
- 1944 – Timmy Thomas, estatubatuar R&B abeslaria, teklatu-jotzailea, musikagilea eta disko-ekoizlea (h. 2022).
- 1947 – Joe Mantegna, estatubatuar aktorea.
- 1952 –
- Josip Kuže, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2013).
- Maria Mercè Marçal, kataluniar poeta, irakasle, idazle eta itzultzailea (h. 1998).
- Rosemarie Trockel, alemaniar artista eta irakaslea.
- 1953 – Andrés Manuel López Obrador, Mexikoko presidentea.
- 1955 – Whoopi Goldberg, estatubatuar aktorea.
- 1958 – Anita Skorgan, suediar-norvegiar abeslari eta konposatzailea.
- 1961 – Mahamat Kamoun, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- 1965 – Željko Petrović, serbiar futbolari ohia.
- 1968 – Shinichiro Tani, japoniar futbolari ohia.
- 1969 –
- Eduardo Berizzo, argentinar futbolari ohia eta entrentzailea.
- Gerard Butler, eskoziar zinema eta antzerkiko aktorea.
- Ayaan Hirsi Ali, somaliar-herbeheretar-estatubatuar ekintzaile politikoa eta intelektuala, emakumezko musulmanen eskubideen defendatzailea.
- 1970 – Neus Munté, kataluniar abokatu, sindikalista eta politikaria.
- 1979 – Metta World Peace, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1981 – Greg Minnaar, mendi-bizikletako hegoafrikar txirrindularia, downhill modalitatean munduko txapelduna izandakoa.
- 1990 - Maria Alharilla, espainiar futbolaria.
- 1992 – Piyada Inthavong, laostar emakumezko modelo transgeneroa.
- 1993 – Julia Michaels, estatubatuar abeslaria eta abesti-idazlea.
- 2002 – Milli, tailandiar abeslari eta raperoa.
- 2003 –
- Emma Aicher, alemaniar-suediar eskiatzaile alpinoa.
- Salma Paralluelo, espainiar abiadura-lasterkari ohia eta futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1819 - Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain, gipuzkoar merkataria eta esklabo trafikatzailea, Habanan (j. 1741).
- 1893 – Arnaut Mitxel Abadia, eusko-irlandar geografo eta euskaltzalea, Parisen (j. 1815).
- 1896 – Antonio Peña Goñi, gipuzkoar musikagilea eta kritikaria, Madrilen (j. 1846).
- 1944a – Maria Josefa Sansberro Echeverria, Bigarren mundu gerran nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuar bakarra, Sachsenhausenen (j. 1895).
- 1987 – Eduardo Arbide, euskal-argentinar futbolaria, Madrilen (j. 1900).
- 2011 – Joaquin Laria, bergarar abeslaria eta musikaria, Madrilen (j. 1932).
- 2013 – José Cantón, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, San Fernandon (j. 1937).
- 2017 – Julen Kaltzada, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (j. 1935).
Mundua
- 867 – Nikolas I.a, Aita santua (j. c. 800).
- 1093 – Malcolm III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1031).
- 1143 – Fulko Jerusalemgoa, Jerusalemgo erregea (j. 1089/1092).
- 1319 – Erik VI.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1274)
- 1460 – Henrike Nabigatzailea, Portugalgo Erresumako infantea (j. 1394).
- 1462 – Ana Habsburgokoa, Luxenburgoko dukesa eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontidea (j. 1432).
- 1619 – Ludovico Carracci, italiar Barrokoko margolari, akuafortegile eta grabatzailea (h. 1555).
- 1688 – Juan de Espinosa Medrano, kitxuazko eta gaztelaniazko amerindiar poeta eta apaiz katolikoa, Hego Amerikako literatura barrokoko idazlerik handienetakoa (j. c. 1629).
- 1726 – Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren ama (j. 1666).
- 1770 – George Grenville, Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1712).
- 1785 – Joaquín Ibarra, espainiar tipografoa (j. 1725).
- 1841 – Karolina Badengoa, alemaniar printseza (j. 1776).
- 1849 – William Etty, ingeles margolaria, gertaera historikoak margotzeagatik ospetsua (j. 1787).
- 1863 –
- Ignacio Comonfort, Mexikoko presidentea (j. 1812).
- Chipita Rodriguez, mexikar-estatubatuar emakumea, hilketa leporatuta urkatua eta 100 bat urtera barkatua (j. 1799).
- 1868 – Gioacchino Rossini, italiar musikagilea (j. 1792).
- 1903 – Camille Pissarro, frantziar margolaria (j. 1830).
- 1907 – Francis Thompson, ingeles poeta eta saiakera-idazlea (j. 1859).
- 1908 – Achille Luchaire, frantziar historialaria (j. 1846).
- 1909 – Æneas Mackay, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1838).
- 1928 – Enrico Cecchetti, italiar dantzaria eta ballet irakaslea (j. 1850).
- 1939 – Lois Weber, estatubatuar zinema aktorea, ekoizlea eta zuzendaria, film luze bat zuzendu zuen lehen emakumea (j. 1881).
- 1943 – Maurice Denis, frantziar margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazlea (j. 1870).
- 1950 – Carlos Delgado Chalbaud, Venezuelako presidentea (j. 1909).
- 1954 – Ewald von Kleist, Alemaniako landa mariskala Bigarren Mundu Gerran (j. 1881).
- 1957 – Antonín Zápotocký, Txekoslovakiako lehen ministro eta presidentea (j. 1884).
- 1958 – Bart van der Leck, herbeheretar margolari, diseinatzaile eta zeramikaria, De Stijl taldeko sortzaileetako bat (j. 1876).
- 1969 – Iskander Mirza, Pakistango lehendabiziko presidentea (j. 1899).
- 1973 –
- Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1920).
- Elsa Schiaparelli, italiar moda-diseinatzalea (h. 1973).
- 1974 – Vittorio De Sica, italiar zinema-zuzendari eta aktorea (j. 1901).
- 1975 – Olga Bergholz, sobietar poeta, Leningradeko setioan irratian egindako lanagatik ezaguna (j. 1910).
- 1989 – Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatuburua (j. 1906).
- 1992 –
- Ronnie Bond, ingeles bateria-jotzailea, The Troggs taldeko kidea (j. 1940).
- Lucrecia Pérez, Madrilen eraildako emakume dominikar beltza, arrazismo eta xenofobiaren lehenengo biktima aitortua Espainian (j. 1959).
- 1996 – Bobbie Vaile, australiar astrofisikaria (j. 1959).
- 2009 –
- Michel Freitag, suitzar jatorriko quebectar soziologo eta filosofoa (j. 1935).
- Dell Hymes, estatubatuar hizkuntzalaria, soziolinguista, antropologo eta folklorista (j. 1927).
- 2010 – Luis García Berlanga, espainiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1921).
- 2013 – Hans-Jürgen Heise, alemaniar idazlea (j. 1930).
- 2014 – Alexander Grothendieck, alemaniar matematikaria (j. 1928).
- 2016 –
- Maria Pilar Busquet i Medan, kataluniar politikari eta ekintzailea (j. 1937).
- Leon Russell, estatubatuar musikari, pianojole, gitarrajole eta kantautorea (j. 1942).
- 2018 –
- Lucho Gatica, Boleroen erregea', txiletar bolero-abeslaria, zinema-aktorea eta telebista-aurkezlea (j. 1928).
- Katherine MacGregor, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2019 –
- Raymond Poulidor, frantziar txirrindularia (j. 1936).
- Niall Tóibín, irlandar aktorea (j. 1929).
- 2020 – Peter Sutcliffe, Yorkshireko ateratzailea, ingeles serieko-hiltzailea (j. 1946).
- 2021 –
- Ágata Lys, espainiar aktorea (j. 1953).
- Wilbur Smith, zambiar-hegoafrikar eleberrigilea (j. 1933).
- 2022 – Colin Campbell, britainiar geologoa (j. 1931).
- 2023 –
- Ociel Baena, Mexikoko pertsona ez-bitarra, zuzenbidean, politikan eta LGBT komunitatearen aldeko aktibismoan egindako lanagatik nabarmendua (j. 1984).
- Tengiz Kitovani, georgiar militar eta politikaria (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Monika eta Goiara.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.