Azaroaren 11
Azaroaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamabostgarren eguna da, 316.a bisurteetan. 50 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk bi goardia zibil erail zituen Gipuzkoan.
- 1979 –
- ETAk Javier Ruperez UCDko politikaria bahitu zuen.
- Guardia Zibilek Mikel Arregi Marin hil zuten errepidean Etxarri Aranatzen. Bidean ez zen ez kontrolik, ez seinalerik. Arregi HBko kidea zen, eta zinegotzia Lakuntzan
- 1996 – ETAk Cosme Delclaux bahitu zuen.
- 1995 – Bilboko metroa inauguratu zen, Plentziatik Zazpi kaleetara doan tartea.
- 2009 – Espainiako errege-erreginek eta Karolina Monakokoak Donostiara joan eta Aquariuma berriz inauguratu zuten.
- 2010 – Becky ekaitzak Bermeon hildako bat eta kalte handiak eragin ditu Euskal Herriko kostaldean, batez ere Donostian.
Mundua
- 844 – Kordobako Emirerria eta bikingoen arteko Tabladako gudua
- 1889 – Washington Ameriketako Estatu Batuetako 42. estatua bihurtu zen.
- 1918:
- Lehen Mundu Gerra amaitu zen, Alemaniak armistizioa sinatu eta Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuliz.
- Poloniak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1942 – Bigarren Mundu Gerran, naziek Vichy (Frantziako hegoaldean) hartu zuten.
- 1965 – Rhodesiak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1975 – Angolak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1978 – Galaxia operazioa: Espainiar militar talde bat egun gutxiren buruan estatu-kolpe bat burutzeko egitasmoa prestatzeko Madrilgo Galaxia kafetegian bildu zen.
- 1981 – Antigua eta Barbuda Nazio Batuen Erakundeko kide gisa
- 2010 – Port-au-Prince larrialdi egoeran kolerarengatik.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1926 – El caserío (euskaraz: Baserria), Jesus Guridiren musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 2011 – Laugarren Xilaba Bertsulari Xapelketako finalean Sustrai Colinak bere lehenengo txapela jantzi zuen.
Mundua
- 1943 – Sahara filma estreinatu zen, Zoltán Kordak zuzendu eta Humphrey Bogart aktoreak antzeztu zutelarik.
- 1947 – Gentleman's Agreement (Jaunaren Adostasunaz) filma estreinatu zen, Elia Kazanek zuzendu eta Gregory Peck, Dorothy McGuire, John Garfield, Celeste Holm, June Havoc eta Anne Revere aktoreek antzeztu zuten.
- 1967 – Cool Hand Luke filma estreinatu zen, Stuart Rosenbergek zuzendu eta Paul Newman, George Kennedy eta Strother Martin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2001 – Monster's Ball (Mustruoaren Pilota) filma estreinatu zen, Marc Forsterek zuzendu eta Billy Bob Thornton, Halle Berry, Heath Ledger, Peter Boyle eta Sean Combs aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 – Harry Brown filma estreinatu zen, Daniel Barberek zuzendu eta Michael Caine, Emily Mortimer, Ben Drew, Charlie Creed-Miles, David Bradley, Jack O'Connell eta Sean Harris aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1939 – George Van Biesbroeckek Armisticia asteroidea aurkitu zuen.
- 2006 – Japonian PlayStation 3 bideo-jokoen kontsola merkaturatu zen.
- 2019 – Merkurioren trantsitua.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1742 – Jean Dyzès, lapurtar politikaria (h. 1830).
- 1755 – Martin Alzaga, aramaioar merkataria, politikaria eta Buenos Airesko alkatea (h. 1812).
- 1839 – Martina de Zuricalday, bilbotar enpresaburua, pasteldegi-txokolategien aitzindaritzat hartua Euskal Herrian (h. 1932).
- 1880 – Martin Zubeldia, Gumersindo de Estella, nafar fraide kaputxinoa (h. 1974).
- 1898 – José María Laka, bizkaitar futbolaria (h. 1977).
- 1905 – Martin Itziar, euskal idazlea (h. 1978).
- 1908 – Serafín Ahedo, euskal herritar futbolaria (h. 1988).
- 1911 – Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (h. 1936).
- 1912 – Jaime del Burgo, nafar artikulugile eta historialaria (h. 2005).
- 1916 – Mattin Treku, euskal idazle eta bertsolaria (h. 1981).
- 1919 – Castor Narvarte, gipuzkoar filosofo, unibertsitate-irakasle, idazle eta ideia demokratikoen defendatzailea (h. 2011).
- 1921 – Martin Ugalde, gipuzkoar kazetaria, euskal idazlea eta politikaria (h. 2004).
- 1923 – Jose Luis Goti, bizkaitar sendagilea (h. 1998).
- 1924 – Luis Martín-Santos, donostiar idazle eta sendagilea, Marokon (h. 1964).
- 1925 – Jose Luis Lekuona, Lexoti, gipuzkoar bertsolaria (h. 2006).
- 1927 – Juan Maria Lekuona, euskal olerkari, irakasle eta idazlea (h. 2005).
- 1931 – Adolfo Sarasketa, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1933 – Javier Garro, nafar dentista eta Osasunako presidentea (h. 2003).
- 1937 – Juan Jose Etxabe, ETAko buruzagia eta lehen ekintzaileetako bat (h. 1996).
- 1939 – Ramuntxo Kanblong, lapurtar politikari jeltzalea, Ipar Buru Batzarraren presidentea (h. 2021).
- 1944 – Eugenio Arellano, nafar apaiz katolikoa.
- 1947 –
- José Ramón Betzuen, bizkaitar futbolaria ohia.
- Pedro Eza Goyeneche, UPNko nafar politikaria.
- Imanol, euskal egile abeslaria (h. 2004).
- 1949 – Aitor Agirre, bizkaitar futbolari ohia.
- 1950 – Maribel Arriortua, bizkaitar kimikaria eta EHUko irakaslea.
- 1959 – Joseba Barandiaran, German Rodriguezen hilketaren aurka manifestatzen ari zela Poliziak tiroz hil zuen gipuzkoar gaztea (h. 1978).
- 1960 – Ángel José Gómez Montoro, Nafarroako Unibertsitateko errektore ohia, Zamoran.
- 1962 – Arturo Azkorra, bizkaitar telekomunikazio ingeniaria.
- 1964 – Anabel Alonso, bizkaitar aktore eta telebistako aurkezlea.
- 1967 – Klaudio Landa, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1970 –
- Idurre Eskisabel, gipuzkoar kazetaria eta antropologoa, EHUko kazetaritza irakaslea.
- José Tomás Toro, bizkaitar judoka ohia.
- 1974 – Gorka Maneiro, UPyDko gipuzkoar politikaria.
- 1979 – Maider del Río Larramendi, bizkaitar osasun psikologoa.
- 1984 – Borja Fernández, bizkaitar patinatzaile ohia.
- 1986 – Javier Iriarte, nafar txirrindularia.
- 1987 – Kepa del Olmo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1989 – Ibai Gómez, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Oier Luengo, bizkaitar futbolaria.
- 2004 - César Palacios Pérez, nafar futbolaria.
Mundua
- 1050 – Henrike IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1106).
- 1154 – Antso I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1211).
- 1155 – Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (h. 1214).
- 1491 – Martin Bucer, erreforma-garaiko erlijio-berritzaile alemana (h. 1551).
- 1493 – Paracelso, suitzar mediku, botaniko, alkimista, astrologo eta okultista (h. 1541).
- 1579 – Frans Snyders, flandriar margolaria (h. 1657).
- 1664 – René de Beauvau, frantziar artzapezpikua (h. 1739).
- 1730 – Jacques de Flesselles, Parisko merkatarien azken prebostea (h. 1789).
- 1744 – Abigail Smith Adams, bigarren AEBtako Lehen Dama (h. 1818).
- 1748 – Karlos IV.a Espainiakoa, Ehiztaria, Espainiako erregea (h. 1819).
- 1785 – Diponegoro, Javako uharteko Jogjakarta hiriko printzea (h. 1885).
- 1821 – Fiodor Dostojevski, errusiar idazlea (h. 1881).
- 1826 – Elise Arnberg, suediar miniaturista eta argazkilaria (h. 1891).
- 1832 – Philippe Jolyet, frantziar margolaria (h. 1908).
- 1838 – Eugène Lefébure, frantziar egiptologoa (h. 1908).
- 1845 – Jules Guesde, frantziar politikaria (h. 1922).
- 1846 – Eulalie Papavoine, Parisko jostuna, Parisko Komunan parte hartu zuena (h. 1875).
- 1852 – Franz Conrad von Hötzendorf, Lehen Mundu Gerran paper oso garrantzitsua izan zuen austriarra (h. 1925).
- 1859 – Belle Gunness, norvegiar-estatubatuar serieko hiltzailea (h. 1908).
- 1863 – Paul Signac, frantziar margolaria (h. 1935).
- 1864 – Alfred Hermann Fried, austriar kazetari eta bakezalea, 1911ko Bakearen Nobel Saria (h. 1921).
- 1866 – Antoine Meillet, frantziar hizkuntzalaria (h. 1936).
- 1867 – James Edward Quibell, britainiar egiptologoa (h. 1935).
- 1869 – Viktor Emanuel III.a Italiakoa, Italiako erregea (h. 1947).
- 1870 – Sigfrid Edström, suediar industrialaria, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko 4. presidentea (h. 1964).
- 1875 – Vesto Melvin Slipher, estatubatuar astronomoa (h. 1969).
- 1882 – Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (h. 1973).
- 1883 – T. F. O'Rahilly, irlandar hizkuntalaria (h. 1953).
- 1885 – George S. Patton, estatubatuar militarra (h. 1945).
- 1893 – Paul van Zeeland, Belgikako lehen ministroa (h. 1973).
- 1898 – René Clair, frantziar zinemagilea (h. 1981).
- 1904 – Alger Hiss, estatubatuar legelari eta diplomatikoa, Sobietar Batasuneko espioia (h. 1996).
- 1906 – Georg Aumann, alemaniar matematikaria (h. 1980).
- 1909 – Robert Ryan, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- 1910 – Carl Alvar Wirtanen, estatubatuar astronomoa (h. 1990).
- 1911 –
- Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (h. 1945).
- Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa (h. 2002).
- José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2002).
- 1914 –
- Taslim Olawale Elias, nigeriar Nazioarteko Justizia Auzitegiko presidentea (h. 1991).
- Howard Fast, estatubatuar eleberrigilea (h. 2003).
- Eugene Nida, XX. mendeko itzulpen teorialari eta Bibliaren itzultzaile handienetako bat (h. 2011).
- 1915 – Anna Schwartz, estatubatuar ekonomialaria (h. 2012).
- 1917 – Manuel Alexandre, espainiar aktorea (h. 2010).
- 1918 –
- Stubby Kaye, estatubatuar aktore eta umorista (h. 1997).
- Florencia Pérez Padilla, Rosario, sevillar flamenko-dantzaria, aktorea, enpresaburua eta irakaslea (h. 2000).
- 1920 – Roy Jenkins, britainiar politikaria, politikarien biografoa eta Europako Batzordeko presidentea (h. 2003).
- 1921 – Milorad Pavić, serbiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2005).
- 1922 –
- George Blake, britainiar espioia (h. 2020).
- Kurt Vonnegut, estatubatuar eleberrigilea (h. 2007).
- 1925 –
- John Guillermin, britainiar zinemagilea (h. 2015).
- Jonathan Winters, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2013).
- 1926 –
- José Manuel Caballero Bonald, espainiar poeta, nobelista eta saiakera-idazlea (h. 2021).
- Noah Gordon, ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria, Estatu Batuetako bere garaiko idazle hoberenetakoa (h. 2021).
- 1928 –
- Carlos Fuentes, mexikar idazlea, Latinoamerikako idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa (h. 2012).
- Gracita Morales, espainiar aktorea (h. 1995).
- 1929 – Hans Magnus Enzensberger, alemaniar kazetari, poeta eta saiakera idazlea (h. 2022).
- 1930 –
- Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (h. 2017).
- Alevtina Koltxina, sobietar iraupen-eskiatzailea (h. 2022).
- 1932 – Jorge Lavelli, argentinar antzerki-zuzendaria (h. 2023).
- 1933 –
- Elizabeth Evatt, australiar abokatu eta legelari erreformista.
- Rosa Regàs, kataluniar idazlea, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari nagusia.
- Miriam Tlali, eleberri bat argitaratu zuen Hego Afrikako lehenengo emakume beltza (h. 2017).
- 1935 –
- Bibi Andersson, suediar aktorea (h. 2019).
- Marie-Pierre Pruvot, aljeriar-frantziar artista eszenikoa.
- 1938 – Wu Yi, Txinako "burdinezko dama", txinatar politikaria.
- 1939 – Klavdia Boiarskikh, sobietar iraupen eskiatzailea (h. 2009).
- 1941 – Jorge Solari, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1942 –
- Charles Konan Banny, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2021).
- Juan Pardo, espainiar kantautore, musikagile eta abeslaria.
- 1944 – Pepe Sancho, espainiar aktorea (h. 2013).
- 1945 – Daniel Ortega, Nikaraguako presidentea.
- 1948 –
- Jordi Estadella, kataluniar kazetari, gastronomo, irrati esatari, telebistako aurkezle eta bikoiztailea (h. 2010).
- Victoria Prego, espainiar kazetaria.
- 1949 – Ismail Petra Kelantangoa, Kelantango sultana (h. 2019).
- 1951 – Kim Peek, Savant sindromedun estatubatuar ospetsua (h. 2009).
- 1952 – Shamim Azad, bengaliar-britainiar idazle elebiduna.
- 1955 – Jigme Singye Wangchuck, Bhutango Dragoi Errege ohia.
- 1956 – Edgar Lungu, Zambiako presidentea.
- 1957 – Ana Pastor Julián, espainiar medikua eta PPko politikaria.
- 1958 – Luz Casal, espainiar pop-rock abeslaria.
- 1960 – Stanley Tucci, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1962 –
- Demi Moore, estatubatuar aktorea.
- Judi Trott, ingeles aktorea.
- 1964 – Calista Flockhart, estatubatuar aktorea.
- 1966 –
- Benedicta Boccoli, italiar aktorea.
- Alison Doody, irlandar aktorea.
- 1967 - Nathalie Seseña, espainiar aktorea.
- 1974 – Leonardo DiCaprio, estatubatuar aktorea.
- 1978 – Emma Pedreira, galiziar idazlea, galegoz idazten duena.
- 1981 – Abril Zamora, kataluniar aktorea eta zuzendaria.
- 1983 –
- Philipp Lahm, alemaniar futbolari ohia.
- Vittoria Schisano, italiar aktorea.
- 1990 – Tom Dumoulin, herbeherear txirrindularia.
- 1996 – Robin Le Normand, frantziar futbolaria.
- 1998 – Samara Joy, estatubatuar jazz-kantaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1542 – Mikel Jatsu Azpilikueta, agaramontar leinuko Xabierko jauna (j. c. 1495).
- 1749 – Matías Escalzo, nafar apaiz katolikoa, Astorgako apezpikua (j. 1690).
- 1767 – Gaspar Miranda, errioxar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1687).
- 1817 – Francisco Xavier Mina (Mina gaztea), Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen gerrillaria, Mexikon (j. 1789).
- 1873 – Eusebio Maria Azkue, euskal idazlea (j. 1813).
- 1958 – Angel Agirretxe, bizkaitar politikari jeltzale eta medikua (j. 1905).
- 1960 – Gaëtan Bernoville, euskal herritar frantsesezko idazlea, Parisen (j. 1889).
- 1965 – Mixel Dargaitz, lapurtar bertsolaria, Landetan (j. 1892).
- 1968 – Eusebio Irujo Ollo, nafar farmazialaria eta politikaria (j. 1893).
- 1970 – Víctor Zubizarreta, bizkaitar musikagile, organo-jole eta pedagogoa (j. 1899).
- 1979 – Mikel Arregi Marin, nafar politikaria, Guardia Zibilak eraila (j. 1947).
- 2018 – Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (j. 1925).
Mundua
- 565 – Justiniano I.a, Erromako enperadorea (j. 483).
- 1028 – Konstantino VIII.a, bizantziar enperadorea (j. 960).
- 1285 – Petri III.a Aragoikoa, Aragoiko eta Valentziako erregea,Bartzelonako kondea eta Siziliako erregea (j. 1240).
- 1288 – Beatriz Brabantekoa, Turingiako landgravesa ezkontidea eta Flandriako kondesa ezkontidea (j. 1225).
- 1484 – Luigi Pulci, italiar poeta (j. 1432).
- 1561 – Hans Tausen, daniar erreformatzailea (j. 1494).
- 1565 – Obu Toramasa, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1504).
- 1638 – Cornelis van Haarlem, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria (j. 1562).
- 1677 – Barbara Strozzi, barrokoko italiar abeslari eta musikagilea (j. 1619).
- 1751 – Julien Offroy de La Mettrie, frantziar sendagile eta filosofoa (j. 1709).
- 1783 – Bartolomeo Altomonte, austriar margolari barrokoa (j. 1694).
- 1806 – Fra Diavolo, italiar abenturazalea, Calabria frantsesen kontra errebela zedin saiatu zena (j. 1771).
- 1810 – Johann Zoffany, alemaniar margolari neoklasikoa (j. 1733).
- 1855 – Søren Kierkegaard, daniar filosofoa (j. 1813).
- 1861 – Petri V.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1837).
- 1880 –
- Ned Kelly, australiar bidelapurra (j. 1854-1855).
- Lucretia Mott, emakumeen eskubideen defendatzaile estatubatuarra (j. 1793).
- 1917 –
- Liliʻuokalani, Hawaiiko Erresuma independenteko azken estatuburua (j. 1838).
- Maria Firmina dos Reis, brasildar idazlea (j. 1822).
- 1918 –
- Leonardo Rucabado, kantabriar arkitektoa (j. 1875).
- Augustin Trébuchon, Lehen Mundu Gerran hil zen azken soldadu frantsesa (j. 1878).
- 1927 – Wilhelm Johannsen, daniar botanikoa (j. 1857).
- 1938 – Mary Mallon, Mary tifoidea, Salmonella bakterioaren eramaile osasuntsua, nahi gabe pertsona asko kutsatu zituelako ospetsua (j. 1869).
- 1945 – Jerome Kern, estatubatuar musikagilea (j. 1885).
- 1947 – Annie Londonderry, estatubatuar txirrindularia, kazetaria eta abenturazalea, munduan bizikletaz ibili zen lehen emakumea (j. 1870).
- 1950 – Alexandros Diomidis, Greziako lehen ministroa (j. 1875).
- 1966 – Domitila de Carvalho, portugaldar medikua, irakaslea, idazlea eta politikaria, Coimbrako Unibertsitatera joan zen lehen emakumea (j. 1871).
- 1973 – Artturi Ilmari Virtanen, finlandiar biokimikaria, 1945eko Kimikako Nobel Saria (j. 1895).
- 1974 – Eberardo Pavesi, italiar txirrindularia (j. 1883).
- 1976 – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (j. 1898).
- 1979 – Dimitri Tiomkin, Ukrainan jaiotako estatubatuar zinemarako musikaren konpositore eta orkestra zuzendaria (j. 1894).
- 1990 –
- Alexis Minotis, greziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (j. 1900).
- Yannis Ritsos, greziar poeta (j. 1909).
- 1994 – Elizabeth Maconchy, irlandar jatorriko britainiar musikagilea (j. 1907).
- 1995 – Koloman Gögh, txekoslovakiar futbolaria (j. 1948).
- 1999 – Vivian Ernest Fuchs, britainiar geologo eta ikertzailea (j. 1908).
- 2003 – Miquel Martí i Pol, kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa (j. 1929).
- 2004 – Yasser Arafat, Palestinako buruzagia eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (j. 1929).
- 2005 –
- Maurits Coppieters, flandriar politikaria (j. 1920).
- Peter Drucker, estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea (j. 1909).
- 2006 – Esther Lederberg, estatubatuar mikrobiologoa izan zen, bakterioen genetikan aitzindaria (j. 1922).
- 2007 –
- Anders Hald, daniar estatistikaria, estatistikaren historian egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1913).
- Delbert Mann, estatubatuar telebista eta zinema zuzendaria (j. 1920).
- 2010 – Carlos Edmundo de Ory, espainiar poeta eta narratzailea (j. 1923).
- 2014 – Caty Juan de Corral, espainiar idazlea, kazetaria, gastronomoa, margolaria eta artista (j. 1926).
- 2016 –
- Ilse Aichinger, austriar idazlea (j. 1921).
- Robert Vaughn, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- 2017 –
- Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (j. 1932).
- Kirti Nidhi Bista, Nepalgo lehen ministroa (j. 1927).
- 2018 – Douglas Rain, kanadar aktorea (j. 1928).
- 2019 – Edward Zacca, Jamaikako jarduneko Gobernadore Orokorra (j. 1931).
- 2020 – Khalifa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo lehen ministroa (j. 1935).
- 2021 –
- Graeme Edge, ingeles musikari, egile abeslari, bateria-jotzaile eta olerkaria, The Moody Blues taldeko kide sortzailea (j. 1941).
- Frederik de Klerk, Hegoafrikako estatu presidentea eta 1993ko Bakearen Nobel Saria (j. 1936).
- 2022 –
- Gallagher, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1946).
- María de las Mercedes Goicoa Fernández, galiziar pianista eta irakaslea (j. 1928).
- Keith Levene, ingeles musikaria, The Clash taldeko sortzaileetako bat (j. 1957).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Mattin, Martin, Xemartin, Marti eta Likene.
- Armistizio Eguna (1918): Ipar Euskal Herria eta Frantzian jaieguna.
- Haurtzaroaren egun unibertsala.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.