Azaroaren 15
Azaroaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hemeretzigarren eguna da, 320.a bisurteetan. 46 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – Komando Autonomo Antikapitalistetako hiru kidek metrailetaz eraso zioten Guardia Zibilaren Aretxabaletako kuartelari.
- 1978 – Guardia zibilek, itsumustuan tiroka, Emilia Larrea Saez de Adacia etxeko andrea hil eta beste zenbait herritar zauritu zituzten, Arrasaten.
- 2006 – Fiskaltzak Segi erakundea 18/98 auzian sartzea eskatu zuen, ustez ETArekin zerikusia izateagatik.
Mundua
- 1920 – Nazioen Ligako lehen batzarra egin zen Genevan.
- 1940 – Naziek Varsoviako ghettoa itxi zuten, hasieran txarrantxarekin eta gero 3 m garai eta 18 km luze zen harresi batekin. 350.000 judu inguru sartu zituzten.
- 1983 – Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak Zipretik independentzia aldarrikatu zuen.
- 1985 – Britainia Handiko lehen ministro Margaret Thatcherek eta Irlandako lehen ministro Garret FitzGeraldek Akordio Anglo-irlandarra sinatu zuten Hillsborough gazteluan (Ipar Irlanda).
- 1988 – Palestinako Aginte Nazionalak Palestinako Estatu independentea aldarrikatu zuen.
- 1995 – Espainian gerra garaietako heriotza zigorraren abolizioa adostu zen Senatuan.
- 2002 – Hu Jintao Txinako Alderdi Komunistako buruzagi bilakatu zen.
- 2004 – Andorrak Europar Batasunarekin kooperazio hitzarmena sinatu zuen.
- 2006 – Al Jazeera telebista kateak, bere ingelesezko kate berria aurkeztu zuen, Al Jazeera English.
- 2012 – Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusi Xi Jinping aukeratu zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Imanol Urbieta musikari eta irakasleak irabazi zuen Anton Abbadia saria.
- 2008 – Amets Arzallusek Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa irabazi zuen.
Mundua
- 1935 – A Night at the Opera ("Gau Bat Operan") filma estreinatu zen, Sam Woodek zuzendu eta Groucho Marx, Chico Marx, Harpo Marx, Kitty Carlisle, Allan Jones eta Margaret Dumont aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1950 – Rio Grande filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta John Wayne, Maureen O'Hara, Ben Johnson, Harry Carey Jr., Victor McLaglen, J. Carrol Naish eta Chill Wills aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1969 – Goodbye, Mr. Chips (Agur, Chips jauna) filma estreinatu zen, Herbert Rossek zuzendu eta Peter O'Toole, Petula Clark, Michael Redgrave, Siân Phillips eta Alison Leggatt aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 – Oviedon (Asturias) 15.000 lagunek asturieraren ofizialtasuna eskatu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2001 – Microsoftek Xbox bideo-kontsola kaleratu zuen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1316 – Joanes I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako erregea (h. 1316).
- 1571 – Cristobal de la Cámara y Murga, bizkaitar apezpikua (h. 1641).
- 1844 – Manez Saint-Jean, Katxo, lapurtar bertsolaria (h. 1909).
- 1879 – Juan Usabiaga, gipuzkoar politikari eta ingeniaria (h. 1953).
- 1886 – Pedro Sanjuan, gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria (h. 1976).
- 1887 – Indalecio Ojanguren, euskal argazkilari eta mendigoizalea (h. 1972).
- 1901 – Miguel Amilibia, euskal abokatu eta politikaria (h. 1982).
- 1920 – Eugenio Agirretxe, gipuzkoar idazle eta hizlaria eta Euskaltzain urgazlea (h. 2005).
- 1922 – Miren Uzkudun, Asteasu, gipuzkoar erraketista.
- 1930 – Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (h. 2003).
- 1933 – Jesús Rodríguez Lafuente, bizkaitar haltera ohia.
- 1940 – Guy Poulou, lapurtar dentista, Ziburuko auzapeza (h. 2021).
- 1950 –
- Joseba Azkarraga, EAko arabar politikaria, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu ohia.
- Juan Martin Elexpuru, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- 1953 –
- Jean-Michel Galant, baxenafar politikaria, Azkarateko alkatea.
- Christine Etchevers, lapurtar margolaria.
- 1955 – Joan Villadelprat, 1 Formulako teknikaria, Epsilon Euskadi taldeko zuzendari izandakoa.
- 1960 –
- Ricardo Arrien, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Inma Errea, euskal idazle eta itzultzailea.
- 1975 – Marta Díez Napal, nafar politikaria.
- 1976 –
- Christian Andreu, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- Iker Begoña, bizkaitar futbolari ohia.
- 1983 – Imanol Erbiti, nafar txirrindularia.
- 1994 – Teresa Errandonea, gipuzkoar atleta, oztopo lasterketan aditua.
- 1996 – Antoine Dupont, lapurtar errugbilaria.
- 2000 – Unai Vencedor, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Iker Mintegi, nafar txirrindularia.
- 2006 – Izar Zubiaga, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1397 – Nikolas V.a, Aita santua (h. 1455).
- 1498 – Leonor Austriakoa, Portugal eta Frantziako erregina ezkontidea (h. 1558).
- 1607 – Madeleine de Scudéry, frantziar idazlea (h. 1701).
- 1708 – Pitt "Zaharra", Britainia Handiko Erresumako lehen ministroa (h. 1778).
- 1738 – William Herschel, alemaniar-britainiar astronomoa (h. 1822).
- 1757 – Jacques-Rene Hebert, frantziar politikari, iraultzaile eta kazetaria (h. 1794).
- 1766 – Rodolphe Kreutzer, frantziar musikagilea eta biolinista (h. 1831).
- 1776 –
- Jose Joaquín Fernández de Lizardi, mexikar eleberrigilea (h. 1827).
- Pehr Henrik Ling, suedierazko poeta eta suediar gimnastikaren sortzailea (h. 1839).
- 1784 – Jerôme Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Westfaliako erregea (h. 1860).
- 1822 – Fernando Savoiakoa, Savoia leinuko italiar noblea (h. 1855).
- 1827 – Jean François Bladé, frantziar historialaria (h. 1900).
- 1862 – Gerhart Hauptmann, alemanezko idazlea, 1912ko Literaturako Nobel Saria (h. 1946).
- 1867 – Emil Krebs, alemaniar eleaniztuna, sinologoa eta diplomazialaria, 68 hizkuntzatan jariotasunez hitz egiteko eta idazteko gai zena (h. 1930).
- 1868 – Emil Racovita, errumaniar biologoa (h. 1947).
- 1874 – August Krogh, daniar fisiologoa, 1920ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1949).
- 1876 – Anna de Noailles, frantziar idazlea (h. 1933).
- 1881 – William Pearse, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1887 –
- Marianne Moore, estatubatuar olerkaria (h. 1972).
- Georgia O'Keeffe, estatubatuar margolaria (h. 1986).
- 1889 – Manuel II.a Portugalgoa, Portugalgo erresumako azken erregea (h. 1932).
- 1890 – Richmal Crompton, ingeles eleberrigilea (h. 1969).
- 1891 –
- William Averell Harriman, estatubatuar politikari, negozio-gizon eta diplomazialaria (h. 1986).
- Erwin Rommel, Bigarren Mundu Gerran Alemaniako zelai-jenerala (h. 1944).
- 1895 – Olga Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1918).
- 1897 – Aneurin Bevan, galestar politikaria (h. 1960).
- 1899 – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (h. 1945).
- 1907 – Claus von Stauffenberg, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (h. 1944).
- 1908 – Dolors Vives Rodón, hegazkin pilotu katalana, aitzindaria Espainiako abiazioan (h. 2007).
- 1912 – André Chastel, frantziar idazle eta historialaria (h. 1990).
- 1914 – Jorge Bolét, kubatar-estatubatuar musikagilea (h. 1990).
- 1920 – Gesualdo Bufalino, italiar idazlea (h. 1996).
- 1922 –
- Giorgio Manganelli, italiar idazlea (h. 1990).
- Francesco Rosi, italiar zinemagilea (h. 2015).
- 1924 – Faustino Menéndez Pidal de Navascués, espainiar heraldista (h. 2019).
- 1927 – Bill Rowling, Zeelanda Berriko 30. lehen ministroa (h. 1995).
- 1929 – Ed Asner, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1930 –
- J. G. Ballard, britainiar idazlea (h. 2009).
- Maria Antonia Canals, kataluniar matematikaria.
- 1931 –
- Mwai Kibaki, Kenyako presidentea (h. 2022).
- Pascal Lissouba, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 2020).
- 1932 – Ahmad Bahgat, egiptoar idazle eta kazetaria (h. 2011).
- 1933 – Françoise Héritier, frantziar antropologo, etnologo eta feminista (h. 2017).
- 1936 – Haydée Padilla, argentinar aktorea (h. 2022).
- 1937 – Fernando Schwartz, espainiar idazle eta kazetaria.
- 1938 – Ronnie Kasrils, hegoafrikar politikari, gidoigile, zinema-zuzendari eta gatazka-bitartekaria.
- 1939 – Yaphet Kotto, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1942 –
- Daniel Barenboim, argentinar-israeldar-palestinar-espainiar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea.
- David Crighton, galestar matematikaria (h. 2000).
- 1943 – Virginia Trimble, estatubatuar astronomoa, izar eta galaxien egitura eta eboluzioan eta astronomiaren historian espezializatua.
- 1945 –
- Anni-Frid Lyngstad, suediar pop eta jazz abeslaria, ABBAko taldekidea.
- Neofito Bulgariakoa, Bulgariako Eliza Ortodoxoko patriarka (h. 2024).
- 1946 – Natela Sturua, georgiar hizkuntzalaria da, euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea.
- 1948 – Eva Furnari, italo-brasildar idazle eta ilustratzailea.
- 1950 - Marina Picasso, frantziar idazlea.
- 1953 –
- Christine Etchevers, lapurtar margolaria.
- Toshio Takabayashi, japoniar futbolari ohia.
- 1954 – Aleksander Kwaśniewski, Poloniako presidente ohia.
- 1957 – Paco Mir, kataluniar aktore, umoregile, gidoilari eta zinema-zuzendaria.
- 1959 – Susana Fortes, galiziar idazlea, artikulugilea eta irakaslea.
- 1963 – Toru Sano, japoniar futbolari ohia.
- 1964 – Philippe Montanier, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1965 – Montse Roca, bizkaitar udal-politikaria eta ekintzailea.
- 1967 – François Ozon, frantziar zinema zuzendaria.
- 1970 – Patrick M'Boma, kamerundar futbolari ohia.
- 1974 –
- Chad Kroeger, kanadar abeslaria eta gitarra jotzailea, Nickelback taldeko kidea.
- Ingrida Šimonytė, Lituaniako lehen ministroa.
- 1976 – Virginie Ledoyen, frantziar modelo eta aktorea.
- 1978 – Alberto Casero Ávila, PPko espainiar politikaria.
- 1979 – Albert Rivera, kataluniar abokatu eta politikaria, Herritarrak – Herritarron Alderdia alderdi politikoaren sortzailea.
- 1981 – Lorena Ochoa, mexikar golflaria.
- 1982 – Jenifer, frantziar abeslaria.
- 1983 – Laura Smet, frantziar aktore eta abeslaria.
- 1984 – Sonia Bermúdez Tribano, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1985 – Maisa Abd Elhadi, arabiar palestinar aktorea.
- 1986 – Sania Mirza, indiar tenislaria, WTA titulua irabazi zuen Indiako lehen emakumezkoa.
- 1987 – Clevin Hannah, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Cristinini, kataluniar Interneteko-izar eta youtuberra.
- 1990 – Lukáš Krpálek, txekiar judoka.
- 1991 – Shailene Woodley, estatubatuar aktorea.
- 1996 –
- Vanessa Nakate, ugandar aktibista klimatikoa.
- Marta Soto, espainiar abeslari eta konpositorea.
- Demi Vollering, herbeheretar txirrindularia.
- 1997 –
- Leelah Alcorn, estatubatuar emakume transgeneroa, bere buruaz beste egitean nazioarteko arreta erakarri zuena (h. 2014).
- Paula Badosa, estatubatuar-kataluniar tenislaria.
- Teresa Paneque, txiletar-espainiar astronomoa, idazlea eta dibulgatzaile zientifikoa.
- 2001 – Luna Schaller, alemaniar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1236 – Lope II.a Diaz Harokoa, ezagutzen den Bizkaiko seigarren jauna.
- 1801 – Pierre-Léon Basterretxe, lapurtar bankari eta armadorea, Parisen (j. 1763).
- 1854 – Antonio Etxanobe Zaldibar, bizkaitar apaiz, artzapezpiku eta inkisidorea (j. 1768).
- 1922 – Christoph Dufau, euskal idazlea (j. 1888).
- 1930 – Cipriano Olaso, iruindar teologoa eta apaiza (j. 1868).
- 1957 – Fernando Sasiain, gipuzkoar politikaria, Donostiako alkatea Bigarren Errepublikan, Palentzian (j. 1894).
- 1969 – Inazio Aldekoa, gasteiztar idazlea, Madrilen (j. 1925).
- 1983 – Maria Garaiar Rekalde, Comète sareko gipuzkoar kolaboratzailea (j. 1893).
- 1998 – Federiko Krutwig, getxoztar idazlea eta politikaria (j. 1921).
- 2001 – Fernando Ybarra López-Dóriga, euskal noble, enpresaburu eta politikaria, Madrilen (j. 1930).
- 2009 – Luisa Irigoien Larrañaga, gipuzkoar maistra eta Oiartzungo Euzko Emakume Abertzale Batzako partaidea, Bartzelonan (j. 1909).
- 2011 – Antxon Ezeiza, euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1935).
- 2016 – Fernando Redón, iruindar arkitektoa (j. 1929).
Mundua
- 668 – Konstante II.a, Bizantziar Inperioko agintaria (j. 630).
- 1280 – Alberto Handia, alemaniar teologo, filosofo, apaiz eta apezpiku katolikoa.
- 1592 – Comenius, Moraviako irakasle, zientzialari, hezitzaile eta idazlea (j. 1592).
- 1594 – Martin Frobisher, ingeles itsasgizona (j. 1539 ingurua).
- 1630 – Johannes Kepler, alemaniar matematikari eta astronomoa (j. 1571).
- 1691 – Aelbert Cuyp, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (j. 1620).
- 1706 – Tsangyang Gyatso, seigarren Dalai Lama (j. 1683).
- 1781 – Tupac Katari, Espainiar Inperioaren aurka Bolivian aritu zen buruzagi indigena.
- 1787 – Christoph Willibald Gluck, alemaniar musikaria (j. 1714).
- 1802 – George Romney, ingeles margolaria (j. 1734).
- 1819 – José Antonio Anzoátegui, Venezuelako Independentzia Gerrako militar famatua (j. 1789).
- 1832 – Jean-Baptiste Say, frantziar ekonomialaria (j. 1767).
- 1853 – Maria II.a Portugalgoa, Portugalgo erregina (j. 1819).
- 1863 – Frederiko VII.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1808).
- 1908 – Cixi, Txinako enperatriz erregeordea edo enperatriz alarguna (j. 1835).
- 1910 – Wilhelm Raabe, alemaniar eleberrigilea (j. 1831).
- 1915 – Félix de Blochausen, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1834).
- 1916 – Henryk Sienkiewicz, poloniar idazlea, 1905eko Literaturako Nobel Saria (j. 1846).
- 1917 – Émile Durkheim, frantziar soziologoa (j. 1858).
- 1919 – Alfred Werner, suitzar kimikaria, 1913ko Kimikako Nobel Saria (j. 1866).
- 1934 – Alice Liddell, Lewis Carrollek Alice pertsonaia sortzeko oinarria (j. 1852).
- 1936 – Jeanne Landre, frantziar kazetari, literatura kritikari eta eleberrigilea (j. 1874).
- 1944 –
- Edith Durham, britainiar margolaria, ilustratzaile zientifikoa, antropologo , bidaia-idazlea eta Balkanetako esploratzailea (j. 1863).
- Petiso Orejudo, argentinar serieko hiltzailea (j. 1896).
- 1947 – Edith Alleyne Sinnotte, anglo-australiar esperantozko idazlea (j. 1871).
- 1949 – Nathuram Godse, Mohandas Karamchand Gandhi hil zuen abertzale hindua (j. 1910).
- 1953 – Jorge de Lima, brasildar idazle, itzultzaile, margolari, politikari eta medikua (j. 1893).
- 1954 – Lionel Barrymore, estatubatuar antzerki, zinema eta irrati aktorea (j. 1878).
- 1958 – Tyrone Power, estatubatuar aktorea (j. 1914).
- 1959 – Charles Thomson Rees Wilson, eskoziar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Saria (j. 1869).
- 1961 – Maja Fjæstad, suediar artista (j. 1873).
- 1963 – Fritz Reiner, hungariar-estatubatuar orkesta zuzendaria (j. 1888).
- 1967 – Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta, X-15 hegazkin-kohetearekin istripuan (j. 1930).
- 1970 – Konstantinos Tsaldaris, Greziako lehen ministroa (j. 1884).
- 1971 – Rudolf Abel, Sobietar Batasuneko espioia (j. 1903).
- 1976 –
- Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria (j. 1893).
- Jean Gabin, frantziar antzezlea (j. 1904).
- 1977 – Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (j. 1902).
- 1978 – Margaret Mead, estatubatuar antropologoa eta feminista nabarmena (j. 1901).
- 1985 – Meret Oppenheim, alemaniar artista (j. 1913).
- 1986 – Alexander Tansman, poloniar-frantziar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea (j. 1897).
- 1996 – Alger Hiss, estatubatuar legelari eta diplomatikoa, Sobietar Batasuneko espioia (j. 1904).
- 1998 – Stokely Carmichael, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (j. 1941).
- 2001 – Alberto Ullastres, espainiar politikaria, ekonomista eta legelaria (j. 1914).
- 2003 – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (j. 1935).
- 2006 – Adelaida Las Santas, espainiar kazetari eta poeta (j. 1918).
- 2007 - Waltraut Seitter, Alemanian astronomia katedra bat eduki zuen lehen emakumea (j. 1930).
- 2008 - Grace Hartigan, espresionismo abstraktuko estatubatuar margolaria (j. 1922).
- 2009 –
- Pierre Harmel, Belgikako 40. lehen ministroa (h. 2009).
- Antonio de Nigris, mexikar futbolaria (j. 1978).
- 2013 – Glafkos Kliridis, Zipreko presidentea (j. 1919).
- 2014 – Leslie Feinberg, estatubatuar mari-mutil, lesbiana eta transgenero aktibista, komunista eta idazlea (j. 1949).
- 2015 – Moira Orfei, italiar artista, aktorea, telebistako aurkezlea eta zirkuko artista (j. 1931).
- 2016 –
- Sixto Durán Ballén, Ekuadorko presidentea (j. 1921).
- Julia Sánchez Carrilero, espainiar arkeologoa (j. 1925).
- 2017 –
- Françoise Héritier, frantziar antropologo, etnologo eta feminista (j. 1933).
- Lil Peep, estatubatuar-suediar rap-kantaria, abeslaria, musikagilea, modeloa eta musika-ekoizlea (j. 1996).
- 2018 –
- Takayuki Fujikawa, japoniar futbolaria (j. 1962).
- Zhores Medvedev, errusiar biologoa (j. 1925).
- 2019 – Harrison Dillard, estatubatuar atleta (j. 1923).
- 2020 – Ray Clemence, ingeles futbol atezaina (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Alar, Alarne eta Pette.
- Errepublikaren jaia ospatzen da Brasilen.