Azalea

Azalea zuhaixka erikazeoa da, jatorriz Kaukasokoa. Lore ederrak ditu, baina pozoitsuak. Zuhaixka egurtsua izaten da, adar asko dituena. Hostoak ez ditu galtzen berriak ernetzen zaizkion arte. Lore handiak izan ohi ditu, zuri gorritarakoak. Europa erdialdean eta hegoaldean oso ugaria da[1]

Rhododendron 'Hinodegiri'

Errododendro generoaren barnean dauden bi azpigenero hartzen ditu: Tsutsuji eta Pentanthera hain zuzen ere. Espezie tipo Rhododendron indicum edo Satsuki azalea du.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.