Azagra
Azagra[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Erriberagoiena eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 83,2 kilometrora. Altuera 276 eta 441 metro artekoa da, eta 33,71 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 3749 biztanle zituen.
Azagra | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Azagra iparraldetik ikusia | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Erriberagoiena | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Barrutia | Lizarra | ||||||||||
Izen ofiziala | Azagra | ||||||||||
Alkatea (2019-2023) | Ruben Medrano Romeo (Navarra Suma) | ||||||||||
Posta kodea | 31560 | ||||||||||
INE kodea | 31042 | ||||||||||
Herritarra | azagrar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°17′43″N 1°52′44″W | ||||||||||
Azalera | 33,71 km² | ||||||||||
Garaiera | 276-441 metro | ||||||||||
Distantzia | 83,2 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.749 (2023: −53) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 111,21 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 10,69 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 40,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 77,46 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 4,82 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 8,81 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 0,00 (2018: %-0,21) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | www.azagra.es |
Ebroko Erriberan dago, izena ematen dion mendiaren (la Peña) eta Ebro ibaiaren ezkerraldearen artean; garai batean, ontziraleku bat zegoen Azagratik Kalagorrira igarotzeko; Azagra iparraldetik hegoaldera hedatzen da NA-134 (Tutera-Logroño) errepidearen inguruan, la Peñaren labarrek babestuta. Jatorri deitura babestua duten hainbat produktu ditu, hala nola ardoa, kukuluak, zainzuriak edo pikillo piperrak.
Bertako biztanleak azagrarrak dira.
Izena
Azagra toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Azagra
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Azagra
- arabieraz: السجرة (al Sajra)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Açagra (1001)
- Azagara (1055)
- Açagra (1134)
- Açaffra (1155)
- Açagra (1330)
- Açagra (1587)
- Azagra (1802)
- Azagra (1974)
- Azagra (1990)
Etimologia
Azagra da zalantzarik gabe jatorri arabiarreko izena duen Euskal Herriko herri bakarra. Toponimoa arabierazko السجرة (al Sajra) hitzetik dator, "haitza" esan nahi duena. Herria la Peña ("haitza") izeneko muino harritsu baten oinean dago, non kobazulo gotortuak eta gaztelu bat egon ziren.
الأعلى (aṯ Ṯaḡr) ("marka" edo "muga") izenekotik ere etor daiteke, Al-Tagr al-Ala ("Goialdeko Marka" edo "Goialdeko Muga") mutur batean kokatzeagatik. Ṯaḡr andaluziarrek Ebroko harana andaluziarrari deitzen zioten bezala da. Zagrí edo zegrí terminotik eratorria da, eta gaztelaniaz tagarino da: Cervantesek, On Kixote Mantxakoan, honela dio: "Tagarinoak Berberian Aragoiko mairuak deitzen ditu, eta Granadakoek mudejarak".
1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Azagra nolabait euskaratuta,[5] eta 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Latsagarai forma proposatzen zuen, eta 1990ean Azagra aukeratu zuen arren.
Ezaugarriak
Armarria
Azagrako armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo urdin batez eta aurrean urrezko dorre bat osatuta dago, bere koloreko haitz batzuen gainean. Bere ondoan "Açagra" izena letra beltzez idatzita dauka, dorre bera bitan banatzen duena. Bornadura gorri bat du, urrezko kate batekin. | » |
Bandera
Azagrako banderak Azagrako armarri dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
Azagra Erriberagoiena eskualdean dago, Ebroko Erribera eremu naturalean.
Inguru naturala eta kokapena
Azagra Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturreko herria da, NA-134 errepidearen alboan San Adrian-Milagroko norabidean. Udalerria Ebro ibaiaren ertzean dugu.
Halaber, Lizarrako merindadearen hego-ekialdearen muturrean dago kokaturik.
Klima eta landaredia
Azagrako klima Ebro ibaiak baldintzatzen du erabat, eta klima mediterraniar-kontinentalaren ezaugarri nagusiak ditu; Uda eta negu arteko tenperatura desberdintasuna nahiko handia, aldaketa termiko zabala, eta uda oso lehorrak. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa da, eta batez besteko prezipitazioa 400mm eta 450mm bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 45 inguru izaten dira.
Duela milaka urte Azagra estali zuten baso mediterraniarren arrastorik ez da geratzen gaur egun. Baso gehienak nezakazaritzan aritzeko moztu ziren, eta mantendu zirenak pixkanaka desagertuz joan ziren. Gaur egun Ebro ibaiaren ondoko zuhaixka bakan batzuk baino ez dira kontserbatzen.
Estazio meteorologikoa
Azagran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Cadreita pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 268 metrora, Nafarroako Gobernuak 1920n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Cadreita, 1920-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.0 | 29.0 | 31.0 | 37.0 | 39.5 | 41.0 | 39.5 | 37.0 | 33.0 | 26.5 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 12.2 | 16.4 | 18.2 | 22.9 | 27.5 | 30.3 | 30.3 | 25.8 | 20.2 | 13.7 | 9.8 | 19.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.9 | 10.2 | 12.3 | 16.6 | 20.6 | 22.9 | 23.0 | 19.2 | 14.6 | 9.1 | 5.7 | 13.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.0 | 1.6 | 4.0 | 6.3 | 10.3 | 13.8 | 15.5 | 15.7 | 12.7 | 9.0 | 4.0 | 1.6 | 8.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -10.0 | -8.5 | -7.0 | -2.5 | 1.0 | 5.0 | 8.0 | 5.0 | 2.0 | -2.0 | -8.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 26.0 | 24.2 | 22.7 | 45.7 | 43.7 | 35.0 | 15.6 | 18.5 | 35.2 | 44.0 | 33.1 | 30.0 | 373.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 18.0 | 31.2 | 25.0 | 43.0 | 30.3 | 98.2 | 33.5 | 46.1 | 64.5 | 36.0 | 32.7 | 27.8 | 98.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.5 | 7.3 | 7.0 | 9.4 | 9.4 | 6.1 | 4.5 | 4.5 | 6.1 | 8.9 | 8.8 | 7.8 | 88.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 1.0 | 0.4 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Azagrako udalerrian erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira.
Erdi Aroa
Herrian, musulmanak bizi izan ziren hiru mendez, baina XI. mendearen hasieran, berkonkista hastean, Antso III.a Gartzeitz erregeak, Funes ingururaino eraman zuen Iruñeko Erresumaren muga, dena den, Milagrorainoko konkista ez zen XI. mendearen amaierara arte burutu. Azagraren kokapen estrategikoa dela eta (muino baten gainean dago), Erresumaren defentsarako toki aproposa izan zen mende askotan, eta Erdi Aroan zehar, jaurerri izan zen, urteroko petxa ordainduz.
Azagrako jaunak Al-Andalusko kanpaina militarretan parte hartu zuen Iberiar Penintsula ekialdean euskal jatorriko erregeen garaian XII. eta XIII. mendeetan, baita eremu bereko taifa batzuetako erregeen zerbitzutan ere. Ondorioz, 1160tik aurrera, Albarracingo jaurerria sortu zuten, Nafarroarekin lotura sendokoa, baina hartatik eta Aragoitik banandua eta independentea mende batez eta gehiagoz.
XIII. mendean judu eta musulman talde txiki bat geratze zen herrian, Erriberako herri askotan bezala. XIV. mendearen amaieran eta XV. mendearen hasieran, hondamendi naturalek (uholdeak eta izurriteak) herria suntsitu zuten. Beheraldi demografikoaren eraginez, herriak urteroko zergak ordaintzeko zailtasunak izan zituen, eta horrela, Nafarroako erregeak, zergak ordaintzetik askatu zituen azagrarrak hamar urtez. Joan II.a erregearen eskutik, Piarres Azkoiengoa herriaz jabetu zen eta honen alargun Isabel Foixek bere lehengusina Katalina I.a Nafarroakoa erreginari utzi zion dohaintzan. Ondoren, Azkoiengo Alonso Carrillok izan zuen Azagrako jaurerriaren jabetza.[9]
Aro Garaikidea
Iberiar Penintsulako gerrapean, Azagrak bere laguntza baliotsua eman zien soldadu frantziarrei Ebro ibaiaren ertzean ezkutatuta zituzten baltsei esker borrokatzen zuten gerrilari nafarrei, gainerako ibai-komunikazioak moztuta baitzeuden, Lodosan eta Tuteran izan ezik.
XIX. mendearen hasieran, Faltzesko markesa zen jaurerriaren jabe, eta honek, alkatea izendatzen zuen alde batetik, eta herritarrek erregidoreak aukeratzen zituzten beste aldetik. XIX. mendearen erdialdean, udalerrien erreforma administratiboa burutu zenean, Azagra udalerri independiente bihurtu zen. 1850an 2200 erreal zituen eskola zeukan, eta 12000 errobada laborantza lur zituen. Horietatik, 4000 lur-ureztagarri moduan erabiltzen ziren, indaba, garia eta bestelako barazkiak landatzeko. Gainontzekoak, sekain lurrak ziren, zereal eta mahastiak landatzeko erabilitakoak.
1856 eta 1874 lurjausia izan zen Azagrako udalerriaren zati bat hedatzen zen harri edo muinoan, eta hainbat kalte material eta hildako izan ziren. Nafarroako Foru Aldundiak, harria eraistea erabaki zuen, gaztelua barne, gertakari larri haiek errepika ez zitezen. 1920ko hamarkadan, bi eskola zeuden herrian, barazkien bost kontserba lantegi, uruna eta olioa lantzen zuten errota bana, oihalgintzako lantegia, igeltsu lantegia, bi txokolategi lantegi, eta udaletxearen diru-laguntza zeukan ospitalea. Azagrako lurretatik Kalagorri eta Logroñoko kontserba lantegietan erabiltzen ziren barazkiak eramaten ziren.[10]
1936ko gerra
Azagran, herriaren jabetza nahiko kontzentraturik zegoen 1936an, eta horrela, herriko lau familiek udalerriko lurren %43aren jabe ziren, eta herri-lurrak %13a baino ez ziren. 1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularrak 714 botu lortu zituen, eta eskuineko blokeak 708, abertzaleek 16 botu eskuratuz. 1936ko Uztailaren 19an, frankistek Espainian eginiko altxamenduaren eragina Nafarroara heldu zen. Lizarratik falangista, errekete, fraide eta abadeez beteriko kamioiak heldu ziren. Egun hartan arratsaldeko zortzietan, faxistek udaletxea hartu zuten, eta lehen hildakoa eragin zuten. Goardia Zibilak matxinatuei lagundu zien lehen momentutik, eta hurrengo egunean, UGTren egoitza eta errepublikaren zerikusiko lokalei eraso zieten.
Askok, ihes egin zuten egoeraren larritasunak eraginda, baina ihes egitea lortu ez zutenak, atxilotu eta atxiloketa-zentroetara eraman zituzten. Uztailaren 25ean, zortzi atxilotu euren zigor-geletatik atera eta mendira eraman zituzten, hurrengo egunean Funesko udalerrian hilik agertu zirelarik. Hurrengo egunean, hildako gehiago agertu ziren Kalagorrin.
Angel Medrano izendatu zuten alkate berria eta herritarrek hauteskundeetan aukeraturiko Francisco Cuesta Urzelai medikua kargutik kendu eta 1937ko otsailaren 11n fusilatu zuten Jaitzen. Cuesta Urzelai, UGTren "Trabajadores" izeneko astekariko kolaboratzailea izan zen eta bere etxea eraso eta bertan zituen liburuak lapurtu zituzten.
Fusilamenduek abuztu osoan zehar jarraitu zuten. Santos Begiristain bezalako abadeek, erailketekin jarraitzeko berotu zituzten falangista eta erreketeek, lastoa alde batera utzi eta garia aukeratzeko, eta ihes egindakoak aurkitu behar zirela justizia egiteko esanez. Ihes egindakoak atzemateaz gain, hauen etxeak lapurtu eta ebatsi zituzten. Horrez gain, emakume askori, ilea moztu eta errezino olioa eman zieten, ondoren herriko kaleetan zehar publikoki iraintzeko asmoarekin. Iraila hasierako egun batez, herriko jaien bezperan alegia, 21 pertsona atera zituzten euren etxeetatik eta ondoren fusilatu.
Guztira 71 azagratar erail zituzten. Udal frankistak, harnabarrezko plaka bat jarri zuten herriko frontoian, honako idazkiarekin « Por Dios y por nuestro Caudillo en este pueblo fueron asesinado los traidores a la patria por que en este país España no hay sitio para rojos ni masones. Una Grande y Libre » ("Jainkoagatik eta gure Kaudillotik herri honetako hil zituzten aberriarekiko traidoreak, herrialde honetan Espainia gorri eta masoientzako lekurik ez dagoelako. [Espainia] handi eta askea") 1982an, herritarrek plaka hori kendu zuten.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 3749 biztanle zituen Azagrak.[11]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1249 | 1683 | 1756 | 1645 | 1802 | 1715 | 1769 | 2100 | 2391 | 2733 | 2777 | 2809 | 3004 | 3152 | 3206 | 3288 | 3714 | 3838 | 3781 |
Ekonomia
Herriko ekonomia nekazaritzan, frutetan eta barazkietan oinarritzen da, eta mahatsaren ekoizpena oso gainetik dago. Nekazaritza azagresak hainbat jatorri-deitura ditu:
- Ardoa (Errioxako ardoa)
- Kukuluak (Tuterako kukuluak)
- Zainzuria (Nafarroako zainzuria)
- Piperra (Pikillo piperra)
Politika
Azagrako udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Ruben Medrano Romeo da, Navarra Sumako hautagai gisa aurkeztu zena.
Udal hauteskundeak
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Navarra Suma | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 6 |
Nafarroako Alderdi Sozialista | 5 | 5 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 9 | 5 | 6 | 5 |
Nafar Herriaren Batasuna | - | 6 | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | - | 5 | 4 | - |
Azagrako Alternatiba | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 | - |
Nafarroako Demokraten Elkargunea | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 | - | - |
Izquierda-Ezkerra | - | - | - | - | - | 0 | 0 | 2 | - | - | - |
Nafarroako Independenteak | - | - | - | - | - | 0 | - | - | - | - | - |
Euskadiko Partidu Komunista | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Azagrako Independenteak | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
Gaur egungo udaletxea 1956an eraiki zen. Eraikina, estilo modernoko adreiluzko egitura da, eta bi kalek bat egiten duten tokian kokatzen da. Beheko solairu eta hiru solairu honen gainean. Antzinako udaletxea, plaza nagusian zegoen, eta XVIII. mendean eraikitako eraikin barrokoa zen. 1958. urtean eraitsi zuten.
- HELBIDEA: Plus Ultra kalea, 6
Egungo banaketa
Azagrako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Ruben Medrano Romeo da, Navarra Suma zerrendakoa. Zinegotziak 10 daude:[12]
- Maricruz Medrano Medrano (Navarra Suma)
- Francisco Jose Sancez Diaz (Navarra Suma)
- Maria Pilar Hernandez Salvador (Navarra Suma)
- Angel Prado Vidondo (Navarra Suma)
- Vicente Gurrea Castillo (Navarra Suma)
- Ignacio Gutierrez Sanchez (Nafarroako Alderdi Sozialista)
- Eva Diaz Zudaire (Nafarroako Alderdi Sozialista)
- Francisco Javier Malo Perez (Nafarroako Alderdi Sozialista)
- Catalina de la Torre Romero (Nafarroako Alderdi Sozialista)
- Juan Minchan Prado (Nafarroako Alderdi Sozialista)
Batzordeak
Azagrako Udalan 5 batzorde ditu. Horietako bakoitzaren buruan hautetsi bat dago:[12]
- Ogasuna eta Industria (Francisco Jose Sanchez Diaz)
- Kultura, Jaiak, Gazteria, Hezkuntza eta Kirola (Vicente Gurrea Castillo)
- Hirigintza, Nekazaritza eta Ingurumena (Angel Prado Vidondo)
- Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Osasuna (Maria Pilar Hernandez Salvador)
- Merkataritza, Turismo eta Herritar Partehartzailea (Maricruz Medrano Medrano)
Alkateak
Hauek izan dira Azagrako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[13] | |
1979 | 1983 | Independenteak | ||
Juan Jose Manero Sainz | 1983 | 1987 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Basilio Sanchez Lasheras[14] | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Basilio Sanchez Lasheras[14][15] | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Basilio Sanchez Lasheras[14][15] | 1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Basilio Sanchez Lasheras[14][15] | 1999 | 2003 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Baslio Sanchez Lasheras[14][16] | 2003 | 2007 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Antonia Berisa Sanchez[14][17] | 2007 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Ismael Pastor Murgui[18] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Ignacio Gutierrez Sanchez[19][20] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Ruben Medrano Romeo[21] | 2019 | Jardunean | Navarra Suma |
Garraioa
La Estellesa autobus konpainiak Azagra Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Autobuses Parra autobus konpainiak bestalde Azagra Calahorrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Azagra - San Adrian eta Calahorra
Gainera, Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Azagra ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[22]
Koldo Zuazok, 2010ean, Azagra ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[23]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azagra eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,22k zekien euskaraz, 2010ean % 0,21k eta 2018n % 0,00k.
Kirola
- Peña Azagresa Kirol Elkartea
- Azagra saskibaloi kluba
- Azagrako atletismo kluba
Jaiak
- San Blas jaia, otsailaren 3an
- San Isidroko eguna, maiatzaren 15ean
- San Estebango jaia, maiatzaren azken larunbatean
- Gazteriako jaiak, abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburua
- Zumarreko Andre Mariaren jaiak, irailaren 7tik 14ra
- San Gregorioko jaiak, abenduaren 24tik 30era
Ondasun nabarmenak
- San Salbatore eliza, XVI. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko-pizkundar estiloan.
- Zumarreko Andre Mariaren eliza, XVII. mendean eraikitako kristiau basilika, barroko estiloan.
- Azagrako gaztelua, Erdi Aroko gaztelu zaharra.
- Azagrako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Azagrako gotorlekua, XIX. mendeko gotorleku militarra.
Azagrar ospetsuak
- Petri Ruiz Azagrakoa (-1186), noble. Albarracingo taifa eman zioten almorabideek 1170ean.
- Maria Amatriain (1867-1955) hezitzailea.
- Gregorio Luri Medrano (1955-), filosofia irakasle.
Irudiak
- Manzanos upategiak
- San Esteban baseliza
- Ikuspegia orokorra
- Mahastiak
Oharrak
- /azáɣra/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- «Azagra - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Cadreitako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- Nafarroako Entziklopedia Handia | AZAGRA. (Noiz kontsultatua: 2022-07-02).
- (Gaztelaniaz) «AZAGRA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-02).
- «Azagra» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- (Gaztelaniaz) Oneupweb. «Udala» Azagrako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- (Gaztelaniaz) «Regresa UPN e irrumpe CDN como novedad» Diario de Noticias de Navarra 2011-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «El comité de PSN de Azagra elige como candidato a Juan C. Ursúa» Diario de Noticias de Navarra 2011-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «Las localidades de Añorbe y Azagra acuden este fin de semana a Javier» www.navarra.es 2006-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- «Sanz Lehendakariak 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako zentro berria inauguratu du Azagran» www.navarra.es 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «El Presidente asiste a la consagración de la nueva basílica de Azagra» Parlamento de Navarra 2014-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «Ignacio Gutiérrez, nuevo jefe de gabinete del delegado del Gobierno en Navarra» Diario de Noticias de Navarra 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «Ignacio Gutiérrez, nuevo jefe de gabinete del delegado del Gobierno en Navarra» Diario de Navarra 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- (Gaztelaniaz) «Navarra Suma gobernará en Azagra tras un vuelco histórico e inesperado» Diario de Noticias de Navarra 2019-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.