Ayyubtarren dinastia

Ayyubtarrak[1] (kurdueraz: ایوبیان, Eyûbiyan) leinu kurdu sunita izan zen[2], Egiptoko fatimitarrak eta Siriako Zengid leinua agintetik eraitsi zituena; XII. eta XIII. mendeetan Ekialde Hurbila gobernatu zuen.

Ayyubtarren dinastia
ایوبیان
الأيوبيون
1171  1341
Sultanerria
Ayyubid leinuko bandera

Ayyubid leinuko armarria

Aiubtar Sultanerriaren hedadurarik handiena, 1188 inguruan.
Geografia
HiriburuaKairo (1171-1174)
Damasko (1174-1218)
Kairo (1218-1250)
Damasko (1250-1260)
Hama (1260-1341)
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Sorrera1171
Amaiera1341
Aurrekoak
Fatimatar kalifaldia
Zengid leinua
Ondorengoa
Mamelukoen Sultanerria

Historia

Aiub eta Shirkuh anaiak soldaduak izan ziren, Zengid leinuaren zerbitzuan borrokatu zirenak; baina Aiuben seme Saladinek independentzia lortu zuen. 1171n, Al-Adid kalifa hil eta fatimatar kalifaldia amaitu zenean, Saladinek Egiptoko sultan izendatu zuen bere burua. Hamarkada bat borrokan igaro eta gero, 1183. urterako, Siria, iparraldeko Mesopotamia, Hiyaz, Yemen eta Iparraldeko Afrika egungo Tunisiaraino konkistatuak zituen. 1187an, Hattingo gudua eta gero, Jerusalemgo Erresuma Latindarraren gehiena ere okupatu zuen[3].

Saladin hil zenean, bere oinordekoak saiatu ziren lurraldeak atxikitzen. Hala ere, 1230eko hamarkadan, Siriako agintariek independentzia adierazi zuten[4]. 1250ean, As-Salih Aiub hil zenean, jeneral mamelukoek Egipto hartu zuten, eta 1260an Mongolen Inperioa jabetu zen Alepoz. Azken printzerria, Hama, 1341ean galdu zuten.

Barneko ezinkonponduak zuzentzeko gai izan ez baziren ere, aiubtarrak administratzaile onak, merkatari abilak eta eraikitzaile trebeak izan ziren. Erlijioari dagokionez, gartsu eutsi zioten sunismoaren ortodoxiari[5], hiri nagusietan madrasa asko eraikiz.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. Özoğlu, Hakan, Kurdish notables and the Ottoman state, (State University of New York, 2004), 46. orr.
  3. Lyons, M. C.; Jackson, D.E.P.. (1982). Saladin: the Politics of the Holy War. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-31739-9..
  4. Humphreys, Stephen. (1977). From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus, 1193-1260. SUNY Press ISBN 0873952634, 9780873952637..
  5. Ayyubiar. in: Lur Hiztegi Entziklopediakoa. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-06-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.