Ayr
Ayr, Eskoziako gaeleraz: Inbhir Àir eta eskozieraz: Ayr, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Hegoaldeko Ayrshire konderrian, eta Clydeko fiordoaren ertzean kokatua dago. 2012ko erroldaren arabera 47.190 biztanle ditu eta historikoki Ayrshire konderriko hiriburua da. Metropoli eremuak 62.870 biztanle hartzen ditu.
Ayr Ayr Inbhir Àir | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Ayrshire | |
Jatorrizko izena | Ayr | |
Posta kodea | G84 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°27′50″N 4°37′40″W | |
Azalera | 17.9 km² | |
Altuera | 36 m | |
Mugakideak | Prestwick | |
Demografia | ||
Biztanleria | 46.780 (2016) 349 (2001) | |
Dentsitatea | 2.613,41 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1205 (egutegi gregorianoa) | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Saint-Germain-en-Laye | |
south-ayrshire.gov.uk… |
Etimologia
Ayr ibaiak ematen dio izena. Gaelerazko Inbhir Àir izenak "Ayr ibaiaren ahoa" esan nahi du.
Historia
1205ean Gilen I.a Eskoziakoak sortu zuen herria eta Eskoziako mendebaldeko kostaldeko itsas-portua izanik eta 1261etik aurrera urteroko feriak egiten hasi zirenez herriak garapen izugarria izan zuen, XIII mendean bertan Erresumako populazio handiena izatera iritsi arte. 1315ean Roberto I.a Eskoziakoak Ayr-eko San Juan dorrean Eskoziako lehenengo parlamentu bilera egin zen. Eskoziak Irlandarekin merkatal harremanak ezartzeko itsas-portu nagusia izan zen. Gaeleraren eraginez Inverayr izenaz ezagutu zen garai hartan.
1652an Oliver Cromwellek herria eskuratu zuen eta Eskozia konkistatzeari ekin zion. Zitadela bat ezarri zuen ibaiaren hegoaldeko ertzean. Victoriar garaian jarduera ekonomiko nagusia ikatz eta burdin esportazioa bihurtu zen, bai eta izokin arrantza eta ontzigintza ere. 1883 eta 1901 artean 143 itsasontzi eraiki ziren bertan. Baina jarduera hauek behera egin zutenean aisialdi eta turismo leku izatera bihurtu zen. XX mendean Gaiety Antzokian Erresuma Batuko artista onenak izan ziren.
Geografia
Strathclyde eskualdean kokaturik dago eta lurraldea erabat laua da. Hegoaldean muino txikiren bat badago. Ayr ibaiak zeharkatzen du eta hau itsasoratzen den puntuan dago Ayr, Clydeko fiordoan.
Ondasun nabarmenak
- Ayrreko katedrala
- Walace dorrea
- Greenan gazteluaren hondarrak.
- Gaiety Antzokia
- Ayrreko hipodromoa
Iruditegia
- Robert Burnsen estatua.
- Walace dorrea.
- Zitadelaren hondarrak.
- San Juan dorrea.
- Greenan gazteluaren hondarrak.
- High Street, kale nagusia.
- Wellington enparantza.
- Auchincruive.
- Gaiety antzokia.
- Ayrreko hipodromoa.
- Ayr ibaiaren gaineko zubi zaharra.
- Hondartza.
Herri eta hiri senidetuak
Ayrtar ezagunak
- John Loudon McAdam, (1756-1836), ingeniaria.
- Robert Burns, (1759-1796), poeta.
- Mike Scott (1958-), Edinburghen jaio eta Ayrren hazitako The Waterboys taldeko abeslaria eta musikaria.
- Kirsty Hume, (1976 -) modeloa