Aymeric Laporte

Aymeric Laporte (Agen, 1994ko maiatzaren 27a) frantziar futbolaria da. Laportek, ia 1.90m-ko altuera du eta 85 kg-ko pisuaren inguruan ibiltzen da.

Aymeric Laporte

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAymeric Jean Louis Gérard Alphonse Laporte
JaiotzaAgen, 1994ko maiatzaren 27a (29 urte)
Herrialdea Frantzia
 Espainia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba2011 / 2012332
France national under-17 association football team2011 / 2011111
France national under-18 association football team2011 / 201290
France national under-19 association football team2012 / 2013121
Athletic2012 / 201822210
Bilbao Athletic2012 / 201280
France national under-21 association football team2013 / 2016191
Manchester City Football Club2018 / 20231218
Espainiako futbol selekzio nazionala2021 / baliorik ez
Al Nassr FC2023 / baliorik ez
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia14
Lateralitateaezkertia
Pisua85 kilogramo
Altuera189 zentimetro

Facebook: laporteaymeric Twitter: Laporte Instagram: a.laporte FIFA: 335999 UEFA: 250027046 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Agenen jaio bazen ere, 4 urterekin familiarekin Baionara joan zen bizitzera.[1] Aviron Bayonnais futbol-taldearen harrobian hezia. Hamabost urte bete arte bertan bizi izan zen, eta Sporting Union Agen bere herriko futbol talde batean jokatzen zuen. Egun batean, Bilbora etorri zen Akitaniako selekzioarekin torneo bat jokatzera, eta zenbait begiralek, Laporteri eskaintza bat egin zioten Athleticen izenean.[2] Laportek, bere familiarekin hitz egin eta gero, eskaintza onartu zuen 2009an. Jubeniletan erdiko aurrelari ibiltzen zen. 2012ko Abenduaren 17an, Athleticen lehenengo taldearekin jokatuko zuela esan zioten. 2012ko abenduaren 9an estreinatu zen Athleticeko lehen taldearekin Celta de Vigoren aurkako Ligako partiduan. Athleticeko 4 zenbakia hartu zuen Ustaritz Aldekoaotalora futboletik erretiratu zenean eta 4 zenbakia libre utzi zuenean. Athleticen defentsa zentral moduan jokatu du ia beti.

  • 2013ko urtarrilaren 28an, kontratua berritu zuen 2018ko ekainaren 30eraino, haustura klausula 27,5 milioi eurokoa izanik.
  • 2014ko ekainaren 6an, kontratua hirugarrenez berritu zuten, eta haustura klausula 42 milioi eurora igo.
  • FC Bartzelona Laporteren atzetik ibili omen zen, eta talde hartara joateko hainbat eskaintza egin omen zioten.[3] Ondorioz, Athleticek kontratua berritu zion. 2015eko ekainaren 5ean, 2019rainoko kontratua sinatu zuten Athleticek eta Laportek, 50 milioi euroko haustura klausularekin.[4]
  • 2015ko ekainaren 30a arteko kontratua sinatu zuen, 18 milioi euroko haustura klausularekin.
  • 2015eko abuztuaren 14an Bartzelonaren kontra Espainiako superkoparen lehenengo partida jokatzen zen San Mamesen eta Athleticek 4-0 irabazi zuen. Eta gero bigarren partida Camp Noun jokatzen zena, 1-1 geratu ziren. Orduan bi partiden irabazlea Athletic izan zen: 5-1. Hainbat urte finalak jokatzen eta galtzen egon ziren baina azkenean Bartzelonari superkopa irabazi zioten.
  • 2018ko neguan, 70 milioengatik eta Athleticekin 161 ligako partidu jokatu eta 7 gol sartu ondoren, Manchester City talde ingalaterrarrak fitxatu zuen, 2023. urterarteko kontratuarekin.

Gazte Ibilbidea

Kluba Urtea
S.U. Agenais 2000-2009
Aviron Bayonnais 2009-2010
Athletic Club Gazte B 2010-2011
Athletic Club Gazte A 2010-2011

Ibilbide Profesionala

2019ko Martxoak 26an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2011/12 33 2 - - - - - - - - 33 2
Denera332--------332
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2012/13 8 0 - - - - - - - - 8 0
Denera80--------80
Athletic
Euskal Herria
1. 2012/13 15 0 0 0 - - 2 0 - - 17 0
1. 2013/14 35 2 3 0 - - - - - - 38 2
1. 2014/15 33 0 7 0 7 0 2 0 - - 49 0
1. 2015/16 26 3 5 2 - - 12 0 2 0 45 5
1. 2016/17 33 2 4 0 - - 6 0 - - 43 2
1. 2017/18 19 0 1 0 - - 10 1 - - 30 1
Denera1617202703212022210
Manchester City
Ingalaterra
PL 2017/18 9 0 1 0 3 0 - - - - 13 0
PL 2018/19 35 3 5 0 10 2 - - 1 0 51 5
PL 2019/20 15 1 2 0 3 0 - - 0 0 20 1
PL 2020/21 16 0 7 2 4 0 - - - - 27 2
PL 2021/22 33 4 2 0 9 0 - - - - 0 0 45 4
PL 2022/23 12 0 8 0 4 0 - - - - 0 0 24 0
PL 2023/24 1 0 0 0 0 0 - - - - 0 0 1 0
Denera1218252332----1018112
Al Nassr
Saudi Arabia
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera--------------
Ibilbide osoan32317454402321--3043419

Palmaresa

  • 2015ean Superkopa irabazi zuen.
  • 2018an Premier League eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2019an Premier League, FA Kopa, Superkopa eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2020an Ligako Kopa irabazi zuen.
  • 2021ean Premier League eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2022an Premier League irabazi zuen.

Laportek, Athletic-ekin final bat galdu du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.