Aiman al-Zawahiri
Aiman Mohammed Rabie al-Zawahiri (arabieraz: أيمن محمد ربيع الظواهري, Aiman Mohammed Rabie al-Zawahiri; Giza, Egiptoko Erresuma, 1951ko ekainaren 19a - Kabul, Afganistan, 2022ko uztailaren 31) egiptoar medikua eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua izan zen.[1][2]
Aiman al-Zawahiri | |||
---|---|---|---|
(2001) | |||
2011ko ekainaren 16a - 2022ko uztailaren 31 ← Osama bin Laden | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | أيمن مُحمَّد ربيع الظواهري | ||
Jaiotza | Maadi (en) , 1951ko ekainaren 19a | ||
Herrialdea | Egiptoko Erresuma (1951 - 1952) Egiptoko Errepublika (1953 - 1958) Arabiar Errepublika Batua (1958 - 1971) Egipto (1971 - 1990) aberrigabea (1990 - 2022) | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Heriotza | Kabul, 2022ko uztailaren 31 (71 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: drone attack (en) | ||
Hiltzailea | CIA | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kairoko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zirujaua, Ulema eta buruzagi militarra | ||
Kidetza | Egyptian Islamic Jihad (en) al Kaida | ||
Mugimendua | Salafi jihadism (en) | ||
Izengoitia(k) | Abdul Mu'iz | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Afganistango gerra insurgency in Khyber Pakhtunkhwa (en) Terrorismoaren aurkako gerra Sei Eguneko Gerra Afganistango gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | al Kaida | ||
2000ko urriaren 12ko USS Cole destruktore estatubatuarraren aurkako atentatua planifikatu zuela eta 2001eko irailaren 11ko atentatuak koordinatu zituela uste dute.[3]
Sendagilea zen, eta 1980ko hamarkadatik zebilen islamismoan militatzen. Espetxean egon zen Egipton, eta, askatu zutenean, herrialdetik alde egitea erabaki zuen.[4] Egiptoko Jihad Islamikoa erakunde terroristako burua izan zen. Osama Bin Ladenen aholkularia, medikua eta begikoa izan zelako, baita munduan zehar erasoak egin zituzten hainbat erakunde islamistetako kide aktibo izateagatik ere, mundu osoan ezaguna izan zen.[5] FBIk Estatu Batuen eta Mendebaldeko beste herrialde batzuen aurkako eraso terroristetan parte hartu zuela ere susmatzen du, 1998ko abuztuaren 7an Estatu Batuek Kenyan eta Tanzanian zituzten enbaxadei egindako erasoak barne.[6]
Aiman al-Zawahirik hiru hizkuntza hitz egiten zituen: arabiera, ingelesa eta frantsesa. Hainbat ezizen zituen, horien artean Abdallah, Abu Muhammad, Abu Fatima, Muhammad Ibrahim, Abu al Muiz, Doktorea, Profesorea, Emirra, Nur, Ustaz (Maisua) eta Abdel Muaz. «Doktor Heriotza»[7] eta «Heriotzaren Doktorea» ere zioten.
Osama Bin Ladenen heriotzaren ondoren, munduko terroristarik bilatuena izatera pasa naiz.[8][9] Washingtonen arabera, Kabulen ezkutatuta bizi zen Al-Zawahiri, haren familiarekin. Senideekin zegoen hil zutenean. Bi misil Hellfire jaurti zizkioten, baina, Etxe Zuriaren arabera, beste inork ez zuen minik hartu erasoan.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Al-Qaeda tiene nuevo jefe: Ayman al-Zawahiri» BBC News 2011-06-16.
- (Gaztelaniaz) «Designan a Al Zawahiri como nuevo jefe de Al Qaeda» Clarín 2011-06-16.
- (Gaztelaniaz) Recompensas por la Justicia - Se buscan por terrorismo - Ayman Zawahiri. .
- «Aiman al-Zawahiri Al-Qaedako burua hil dute AEBek, drone batez eraso eginda» Berria 2022-08-02 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- (Gaztelaniaz) «El sucesor, Aymán al-Zawahiri: un asesino aún más radical que Bin Laden» El Mundo 2011/05/02.
- (Ingelesez) «Al-Qaeda's New Leadership: Ayman al-Zawahiri» The Washington Post.
- (Gaztelaniaz) «El «Doctor Muerte» toma el mando» La Razón.
- (Gaztelaniaz) «Ayman al Zawahiri es ahora el hombre más buscado del mundo» El Universal 2011-6-17.
- «Aiman al-Zawahiri da Al Kaedako buru berria» Berria 2011-06-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.