Ayacucho (hiria)

Artikulu hau Peruko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ayacucho».

Ayacucho
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdea Ayacucho
Peruko probintziakHuamanga Province
Posta kodea05000–05003
Geografia
Koordenatuak13°10′S 74°13′W
Map
Azalera2,981.37 km²
Altuera2.761 m
Demografia
Biztanleria216.444 (2017)
35.678 (2015)
Dentsitatea72,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1540ko apirilaren 25a
Telefono aurrizkia66
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakAvezzano eta Verona
MatrikulaY
munihuamanga.gob.pe

Ayacucho, Peruko hegoalde-erdialdeko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburua. 2010ean, 13.603 biztanle zituen. Altuera 2.761 metrotakoa da. Nekazaritza-merkatua, ehungintza, unibertsitatea eta aireportua dauzka. Miseria latza duen lurralde behartsua da (analfabetismo- eta langabezia-maila handiak; osasun- eta gizarte-zerbitzu eskasia larria). Kolonia-garaietako eraikuntza erlijioso ugari ditu.

Historia

Nahiz eta aintzinatik bertan jendea bizi, ofizialki Pizarrok sortu zuen 1540an eta San Juan de la Frontera de Huamanga izena jarri zion. Bertan irabazi zuen Sucre jeneralak Espainiaren gudarostearen aurka Ayacuchoko gudua, 1824an. Horren ondorioz, Hego Amerikako hainbat estaturen independentzia bermatu zuen garaipen erabakiorra lortu zuen.

1981ean bertan hasi zen, hirian nahiz landan, Peruko Alderdi Komunistaren gerrillari-talde maoistaren jarduna. Peruko gobernuak eta agintaritza militarrak konstituzio-bermeak indarrik gabe utzi zituen arren, gerrillari talde horrek borroka armatua Peruko bazter guztietara hedatzea lortu zuen eta izatez, 1984an Lima hiribururaino heldu zen. Ondorengo zapalkuntza gogorra izan bada ere, Ayacuchon hasitako gerrilla-mugimendua ez da oraindik iraungi.

Ondarea

Ayacuchoko Aste Santua nabarmentzen da, elementu sinkretiko ugarirekin, duela 150 urte baino gehiagotik egiten dutena eta 10 eguneko iraupen ezohikoa duena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.