Axraf Ghani

Mohammad Axraf Ghani Ahmadzai (persieraz: محمد اشرف غني احمدزی; Logar, 1949ko maiatzaren 19a) afganiar politikari eta ekonomista da, paxtun etniakoa. Afganistango presidentea izan zen 2014ko irailetik 2021eko abuztura. 2021eko abuztuaren 15ean, talibanek agintea berreskuratu zutelarik, herrialdetik ihes egin zuen.[1]

Axraf Ghani

Ahotsa
Afganistango presidentea

2014ko irailaren 29a - 2021eko abuztuaren 15a
Hamid Karzai - Haibatullah Akhundzada
Minister of Finance (en) Itzuli

2002ko ekainaren 2a - 2004ko abenduaren 14a
Hedayat Amin Arsala (en) Itzuli - Anwar ul-Haq Ahady (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakمحمد اشرف غني احمدزی
JaiotzaLogar probintzia, 1949ko maiatzaren 19a (74 urte)
HerrialdeaAfganistango Islamiar Errepublika
 Ameriketako Estatu Batuak  (1964 -  2009)
Familia
Ezkontidea(k)Rula Ghani (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Business School
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea
Kabulgo Unibertsitatea
Lake Oswego High School (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Habibia High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakpaxtuera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, ekonomialaria eta antropologoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Johns Hopkins Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Aarhusko Unibertsitatea
Kabulgo Unibertsitatea
Munduko Bankua
Zerbitzu militarra
Adar militarraAfganistango Indar Armatuak
Graduasupreme commander (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakWar in Afghanistan (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoahautagai independente

president.gov.af
IMDB: nm4711126 Facebook: ashrafghani.af Twitter: ashrafghani Instagram: ashrafghani.af Youtube: UC9oggseS9FzxiRhwXdfZBPA TED: ashraf_ghani Edit the value on Wikidata

Bizitza

Axraf Ghani Logarren jaio zen 1949ko maiatzaren 19an. AEBetan ibilbide akademiko aberatsa jorratu zuen. 1979an gobernu sozialista ezarri zenetik AEBen inbasiora arteko hamarkadak erbestean eman zituen. 1990eko hamarkadan Munduko Bankuarentzat lan egin zuen. 2001ean Afganistanera itzulirik, bi urtez, 2002tik 2004ra, Finantza ministro izan zen.[2]

Raxid Dostum gerraren jaun uzbekoarekin aliantza eginik aurkeztu zen 2014ko presidentetzarako hauteskundeetara,[2] eta baita irabazi ere, bigarren itzulian bozen % 55,3 jasorik. Baina Abdullah Abdullah bigarren itzulira igaro zen beste hautagaiak egindako iruzur salaketak kinka larrian paratu zuen gobernuaren osaketa. Azkenik, AEBek bultzatutako negoziazioen eta presioen ondorioz, bi hautagaiek gobernua partekatzeko akordio bat egin zuten.[3]

2019ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten presidente, botoen % 50,6 lorturik; Abdullah Abdullahek, ordea, ez zituen emaitzak onartu.[4][5] 2020ko maiatzean, bi agintariek akordio bat adostu zuten eta, haren arabera, batasun gobernua eratu zuten.[6] 2021eko abuztuaren 15ean, Kabul talibanen esku erori zelarik, ihes egin zuen atzerrira.[7]

Erreferentziak

  1. Elizegi Egilegor, Arantxa. Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere. Berria, 2021eko abuztuak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
  2. Hautagai nagusiak. Berria, 2014ko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 18).
  3. Rodriguez, Mikel. Ghanik AEBetako tropak Afganistanen mantentzeko akordioa sinatuko du gaur. Berria, 2014ko irailak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
  4. Ashraf Ghanik irabazi ditu hauteskundeak Afganistanen. Berria, 2019ko abenduak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
  5. Afganistanen Ghani eta Abdullah arerio politikoek presidente zina egin dute, biek. Berria, 2020ko martxoak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
  6. Perez Zala, Ander. Afganistango presidentearen aurkaria arduratuko da bake prozesuaz. Berria, 2020ko maiatzak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
  7. Elizegi Egilegor, Arantxa. Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere. Berria, 2021eko abuztuak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.