Axpe-Martzaa
Axpe-Martzaa Atxondo haraneko auzoa da. Axpe-Martzaa Alluitz mendiaren magalean dago kokaturik, 300 metroko garaieran. 238 biztanle ditu.
Axpe | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Atxondo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′57″N 2°35′56″W |
Garaiera | 247 metro |
Demografia |
- Artikulu hau Atxondoko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Axpe».
1964 arte herri independentea izan zen Axpe-Martzaa edo "Axpe" izenekin, baina urte horretan Arratzola eta Apatamonasteriorekin bat egin eta Atxondo herria sortu zuten.
Historia
Eskualdeko herri eta auzo gehienak bezala, Axpe Martzaa leinuaren alde izan zen Ahaide nagusien gerretan. Horregatik, oinaztarren alde izan zen. Durangoko merindadeko kide izanik, jezarleku eta botoa zuen bertako Batzarrean.
1550an San Martin eliza eraiki zuten bertan, Martzaatarren dorretxearen ondoan. 1552ean Axpeko San Joan Bataiatzailearen baseliza parrokia bihurtu zen.
Ekonomia batik bat nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritua zegoen. Meatzaritzak ere garrantzia izan du, batez ere kobre, eztainu eta beruna ustiatzeko. Zenbait burdinola ere baziren.
Jaiak eta ospakizunak
Axpeko jaiak San Juanen omenez ospatzen dira ekainaren 24ean eta Martzaakoak azaroaren 11ean San Martinen omenez.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Axpe-Martzaa 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |