Axel Paulsen
Axel Paulsen (Aker, 1855eko uztailaren 18a - Nesodden, 1938ko otsailaren 9a) norvegiar izotz gaineko patinatzaile bat izan zen, abiadura-patinajean zein patinaje artistikoan nabarmendu zena. Abiadura-patinajeko txapeldun izan zen 1882an Vienan egin zuten munduko patinajeko lehen lehiaketan, eta, ondorengo urteetan, munduko bost marka ezarri zituen distantzia desberdinetan. Patinaje artistikoko jauzi bat asmatu zuen, «Axel» izena jaso zuena.
Axel Paulsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aker (en) , 1855eko uztailaren 18a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Nesodden, 1938ko otsailaren 9a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Vestre gravlund (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko abiadura-patinatzailea eta izotz gaineko patinatzaile artistikoa |
Kanpo estekak
Artikulu hau Norvegiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.