Aviron Bayonnais (futbola)
Aviron Bayonnais futbol taldea (euskaraz Baionako Aviron) hiri bereko futbol talde amateurra da; inoiz ez da profesionala izatera heldu. Aviron Bayonnais errugbi taldearen klub beran dago. Avironek Bilboko Athletic Klubarekin ituna sinatu zuen.[1]
- Artikulu hau Errugbi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».
Ezizena(k) | Les ciel et blanc | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1904 (Kluba) 1935 (Futbol saila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Didier Deschamps estadioa edukiera: 3.500 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Manuel Merin | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Erwann Lannuzel | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | National 3 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.avironbayonnaisfc.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Frantziako Txapelketa Nazionalean (Frantziako hirugarren maila) aritu zen 2012 artean baina ordutik aurrera amateur mailetako (CFA) taldea da. Etxeko partiduak Didier Deschamps estadioan jokatu ohi ditu.
Palmaresa
- DH Akitaniako txapelduna : 1979, 2002.
- CFA2ko txapelduna: 2003.
- CFAko txapelduna: 2004. Eta 2008an 2.a izan zen Bordeleko Girondinsen bigarren taldearen ondoren.
- Emaitzarik onena Frantziako Futbol Kopan: final-zortzirenak, 2004an.
Historia
1935 arte, 1904an sortutako kirol klubak ez zuen futbol saila sortu. Lau pertsonak bultzatu zuten aldaketa hau hasiaeran arraunketari eta gero errugbiari lotutako talde honetan : Georges Darhan, Owen Roe, Georges Page eta Roger Dargein.
Bigarren Mundu Gerra eta 1946an ESB sortzeko eginiko fusioren ondoren, Avirongo futbol arloak 1952an berrartu zuen aktibitatea. 1970tik 1979ra Ohorezko Mailan egon eta gero, Txapelketa Nazionalean (D4) ibili da.
Azken urteetako ibilbidea
Urtea | # | Maila | Postua |
---|---|---|---|
2002-03 | 5 | CFA 2 | 1.a (igo) |
2003-04 | 4 | CFA | 1.a (igo) |
2004-05 | 3 | National | 11.a |
2005-06 | 3 | National | 17.a (jeitsi) |
2006-07 | 4 | CFA | 3.a |
2007-08 | 4 | CFA | 2.a (igo) |
2008-09 | 3 | National | 13.a |
2009-10 | 3 | National | 11.a |
2010-11 | 3 | National | 17.a |
2011-12 | 3 | National | 20.a (jeitsi) |
2012-13 | 4 | CFA | 17.a (jeitsi) |
2013-14 | 5 | CFA 2 | 12.a |
2014-15 | 4 | CFA 2 | 2.a (igo) |
2015-16 | 5 | CFA | 15.a (jeitsi) |
2016-17 | 4 | CFA 2 | 9.a |
2017-18 | 4 | CFA 2 | 2.a |
2018-19 | 4 | National 3 | 7.a |
2019-20 | 4 | National 3 | 5.a |
2020-21 | 4 | National 3 | 12.a |
2021-22 | 4 | National 3 | 2.a |
- 2018. urtean CFA 2 maila National 3 bihurtu zen.
Antzinako futbolariak
- Didier Deschamps
- Stéphane Ruffier
- Christian Sarramagna
- Jean-Louis Cazes
- François Grenet
- Romain Larrieu
- Pierre Talmont
2013-2014ko kamisetak
- Lehen kamiseta, etxean jokatzeko.
- Bigarren kamiseta, kanpoan jokatzeko.
Lapurdum 2004
2004an, klubeko hintxa talde batek Lapurdum 2004 izeneko peña sortu zuen. 70 lagunek osatua, peña Romorantin-Lanthenayra, Vannesera, Istresera, Erruanera, Pauera, Albira, Rodezera eta hainbat lekutara joan da Aviron bultzatzera.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Berria www.canalathletic.com
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Aviron Bayonnais futbol taldearen webgune ofiziala
- (Frantsesez) Lapurdum 2004
- (Frantsesez) Bayonnefoot webgune ez ofiziala