Aveiroko itsasadarra
Aveiroko itsasadarra (portugesez: Ria de Aveiro) Portugal iparraldeko kostaldean kokaturik dagoen itsasadarra da Aveiro barrutian dagoena.
Aveiroko itsasadarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Itsasadar, Batasunaren Garrantzizko Leku eta Natura 2000 sarea |
Azalera | 331,2749 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°41′06″N 8°39′21″W |
Honen parte da | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Kokapena | Aveiro |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Historia
Ozeanoaren atzerapenaren ondorioz sortu zen. XVI mendean hareazko barra batek itxi zuen ozeanorako bidea eta aintzira bihurtu zen. 1806an Oudinot arkitekto frantsesak kanal artifiziala ireki zuen Barra eta São Jacinto herrixken artean, Aveiro hiria inguratzen zuen harresiko harriak erabiliz.
Geografia
Ozeano Atlantikoaren kostaldearen paralelo doa eta 11 kilometrotako zabalera eta 45 kilometrotako luzera dauka, Ovar (iparraldean) eta Mira (hegoaldean) herrien artean zabaltzen da.
Guztira 11.000 hektareatako azalera dauka, hauetako 6.000 ur azpian daude beti. Lau kanal nagusi dituen arren hauek zatitu egiten dira eta putzuak eta uharteak agertzen dira. Vouga, Antuã, Boco eta Fontão ibaiek ekartzen dituzte beren urak itsasadarrean. Kostaldeko hareazko barra São Jazinto Dunen Natura Erreserba izendatua dago.
Jarduera ekonomikoa
Arrain dibertsitate handiak hegazti migratzaileentzako toki egokia bihurtzen badute ere arrantza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. Dena dela historikoki gatzagak izan dira inguruko ekonomiaren jarduera nagusia. Gaur egun era tradizionalean ustiatzen den produktua da gatza.
Turismoa ere jarduera ekonomiko aipagarria bihurtu da.
Iruditegia
- Gatzagak.
- Barrako itsasargia.