Avaris

Avaris hiksoen dinastien (K. a. XVII. mendea) hiriburua izan zen Egipton, Egiptoko bigarren tarteko aroko errege hiksoen erdigunea zen. Ustez, gaur egungo Tell el-Daban kokatua zegoen, Niloren deltaren ekialdean.

Avaris
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaSharqia Governorate
Koordenatuak30°47′10″N 31°49′21″E
Map

    Hiria hiksoek hartu zuten Inperio ertaineko herrixka baten hondakinen gainean eraiki zen. Hartze horren ondoren, hiksoek behar zen bezala gotortu zituzten hiria eta nazioa, ordura arte antzinako egiptoarrek sekula ikusi ez zuten teknologia bat erabiliz gobernatu zuten, hain zehazki: arku konposatua, ezkatadun arma-jantzia, brontzezko daga eta ezpata kurboak, zaldiaren eta gerra gurdien erabilera euren erregealdiaren amaieran.

    Lurraldeak, gutxi gorabehera, bi kilometro koadroko hedadura hartzen zuen. Gaur egun hondakinak baino ez daude han, baina, indusketek merkataritza gune dinamikoa izan zela adierazten dute. Hiksoen garaian eraikitako tenplu bat aurkitu izanak Egeo itsasoko toki guztietatik datozen objektuak eman ditu. Tenplu horrek, oraindik, margo muralak ditu, minoikoak, antza, Kretan, Knososeko jauregian aurkitu zirenak baino aurreragokoak izan daitezkeenak. Adreiluzko hilobi handi bat industua izan da, tenpluaren mendebaldean, non, kobrezko ezpatak eta bestelako objektuak aurkitu diren. Lehen Mediterraneoko zibilizazioekin kontaktuak izan zituztela adierazten duten objektuak ere atera dituzte lurpetik.

    Ahmose I.a, XVIII. dinastiaren sortzaileak, Avaris hartu zuen hiksoak behin betiko Egiptotik kanporatuak izan aurretik. Bere erregealdian, jauregi bat eraiki zuen, neurri batean, hiksoen gotorlekuko adreiluekin eraikia, dirudienez, errege bizileku moduan erabilia izan zena. Jauregi ingurua Amenofis III.aren erregealdia arte erabili zen, eta, beharbada, Ramses II.aren erregealdira arte. Dirudienez, hiria utzi egin zen hiksoak kanporatu ondoren, XIX. dinastian birpopulatua izan zen, eta, denbora horretan, Pi-Ramses izena hartu zuen.

    Avarisen aurkitutako fresko minoikoa

    Pi-Ramses

    XIX. dinastian, Avarisek bere antzinako loria berreskuratu zuen Ramses II.a faraoiak bere hiriburu berria toki zaharrean sortu zuenean. Hiria, Pi-Ramses Aa-najtu deitu zen "Ramsesen Etxe/Domeinua, Handia Garaipenetan" esan nahi duena.

    Haren gobernua Tebasetik iparraldeko muturrera pasatzearen arrazoiak geopolitikoak izan zitezkeen. Egiptoarren ekialdeko mendeko estatuak askoz hurbilago zeuden horrela, baita Palestina estatu etsaiarekin zuen muga ere. Diplomatikoak eta informazioa askoz lehenago helduko ziren faraoiarengana. Armadaren gorputz nagusia ere bertan kuarteleratua izan zen, hala azkar mugitu ahal izango zen.

    Pi-Ramses, mende batez oparo bizi izan zen, eta bere oparotasun horri buruz olerkiak idatzi ziren. Egiptok kanpoan zuen eragina behera etorri izanak, aldiz, XX. dinastian, hiriari garrantzia kendu zion. Egiptoko XXI. dinastiak Behe Egiptoko bere hiriburua beste toki batean, Tanisen, Pi-Ramsesetik ipar-mendebaldera, ezarri zuenean, hiria gainbehera etorri zen.

    Niloren deltako bide nabigagarri aldakorrek ere, tokia, ibai garraioarentzako sartzeko zail egin zezaketen. Egiptoko hogeitabatgarren dinastiako faraoiek, monumentu zahar horietako asko, obeliskoak, hilarriak eta esfingeak kasu, Pi-Ramsesetik Tanisera eraman zituzten.

    Pi-Ramsesen monumenturik ez egoteak, lehen arkeologoak galdu egin zituen, eta Tanis, Pi-Ramsesen kokapen bezala identifikatu zuten. Baina, Tell el-Daba eta Qantirren berriki eginiko indusketek, argitara eman dute hiksoen hiriaren benetako kokapena, Avaris nagusia eta Ramsesen garaiko Pi-Ramses. Azkeneko hamarkadetan, Manfred Bietakek zuzendutako arkeologo talde batek industu du tokia.

    Aurkikuntzen artean, jauregi, tenplu, armategi, biltegi eta hilobiak bezalako eraikinen zimentuak daude. Pi-Ramsesen hamar kilometro karratu inguruko hedadurak, Antzinako Egiptoko hiririk handienetako batean bihurtzen du.

    Rameses

    Rameses hiria (hebraieraz רַעְמְסֵס) Biblian bost aldiz aipatzen da:

    Gosenen sinonimoa da, Jose eta bere ondorengoak finkatu ziren lurra. Rameses israeldarrak Egiptotik irten zirenean euren bidaia abiatu zuten tokia izan zen. Bibliako Rameses hiriarentzat zenbait kokapen posible eskaini dira, Tanis eta Qantir, biak ala biak deltaren ipar-ekialdean. Kontu hau argituko duen ebidentziarik ez da lortu, adituek, gaur egun, Qantir aldezten duten arren.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.