Ava Gardner

Ava Lavinia Gardner, (Brogden, 1922ko abenduaren 24a - Londres, 1990eko urtarrilaren 25a) aktore estatubatuarra zen. Zazpigarren arteko mito eta XX. mendeko izar handia kontsideratua, Oscar sarietara izendatua izan zen zine klasikoko aktore esatatubatuarra izan zen eta bere edertasun oparo eta fotogenikoagatik zen ezaguna, munduko animalirik ederrena kontsideratu zutelarik [1].

Ava Gardner

(1951)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAva Lavinia Gardner
JaiotzaGrabtown (en) Itzuli, 1922ko abenduaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaKingston House estate (en) Itzuli
Talde etnikoaEstatubatuarra
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaWestminster, 1990eko urtarrilaren 25a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaJonas Bailey Gardner
AmaMary Elizabeth Baker
Ezkontidea(k)Mickey Rooney  (1942ko urtarrilaren 10a -  1943)
Artie Shaw  (1945 -  1946)
Frank Sinatra  (1951ko azaroaren 7a -  1957ko uztailaren 5a)
Familia
Hezkuntza
HeziketaBarton College (en) Itzuli
Newport News High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, autobiografialaria, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0001257 Allocine: 605 Rottentomatoes: celebrity/ava_gardner Allmovie: p25893 TCM: 68501 TV.com: people/ava-gardner
Spotify: 34SOSFNyU3herb4ul6dBW9 Last fm: Ava Gardner Musicbrainz: 77c40993-83a7-4b60-878a-3416156e8b01 Discogs: 1481869 Allmusic: mn0000061891 Find a Grave: 2134 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ava Lavinia Gardner Brogdenen jaio zen, Ipar Carolinan 1922ko abenduaren 24an. Landa inguruan hazi zen, tabakoa eta kotoia lantzen zuen sei anaia-arrebez osatetutako familia txiro batean. Ava sei anaia-arrebetatik gazteena zen.

Bere ama, Molly, emakume bataiatzailea (bautista) zen, jatorri irlandar-eskoziar eta ingelesak zeuzkana eta aita, Jonas Bailey Gardner, jatorri irlandar eta amerindiarreko gizon katolikoa zen.

Haurrak txikiak zirenean, Gardner familiak Brogdenen zuen jabetza galdu zuen eta, ondorioz, Jonas Gardner zerrategi batean lan egitera joan behar izan zuen eta ama, Molly, Brogdenekoikastetxe nagusiko sukaldari eta giltzain bilakatu zen.

13 urte bete zituenean, zorte hobearen bila, familia osoa Newport Newsera (Virginia)lekualdatu zen, baina patuak ez zion lagundu eta, denbora gutxira, lana aurkitzeko zailtasunaren aurrean, Wilsoneko auzo pobre bat zen Rock Ridgera itzuli beharrean izan ziren. 1935ean, aita Jonas Gardner bronkitisak jota hil zen eta Ava eta bere senideak, graduatzeko helburuz, Rock Ridgeko eskolara joaten hasi ziren. Horrela, Ava Atlantic City Christian Collegen hasiko zen idazkaritza-ikasketak egiten.

18 urterekin, Ava begi berde eta gaztaina-koloreko ilajea zuen gazte ederra bilakatu zen. Honela, 1941ean, New Yorkera bere aizpa zen Beatriz bisitatzera joan zenean, argazkilaria zen bere senarrak, argazki batzuk egiteko baimena eskatu zion eta, emaitzarekin gustura, Bosgarren Etorbidean zuen argazki estudioaren eskaparatean zintzilikatu zituen.

Kasualitateak Barnard "Barney" Duhan eraman zuen argazki haien aurrera eta, Metro-Goldwyn-Mayer estudioetako kazatalentos hark ikusi bezain pronto, Avarekin harremanetan jarri nahi izan zuen. Telefonoa eskatu zuen dendan, baina ez zioten eman eta deitzeko enkargua utzi zuen. Avak Atlantic Christian Collegen jarraitzen zuen ikasten, baina berriro joan zen New Yorkera MGMk han zituen bulegoetan elkarrizketa egiteko. Urte hartan bertan eskaini zioten 7 urte iraungo zuen kontratua eta, 1941ean, eskola utzi eta Hollywoodera joan zen ahizpa Beatrizekin. Arte dramatikoa eta dikzio klaseak hartu behar izan zituen, Ipar Karolinako dejeak ulertezina egiten baitzuen emakume eder haren hizkera.

1942an, protagonista izaten hasi zen filmetan eta hurrengo urteetan aurrekontu ertaineko ekoizpenetan egin zuen lan, hala nola Béla Lugosi handiaren gainbehera garaiko Ghosts on the Loose (1943) edo Three men in white (1944), Van Johnson eta Lionel Barrymorekin batera eginiko komedia-drama.

Ondoren etorriko ziren urrezko urtean bere karreran: Whistle Stop, The Killers, Magnolia eta beste asko.

Atzetik ibili zuen obsesioaren obsesioaz Howard Hughes arlote eta aberatsa, baina Avak, muzin egin zien Howardek eginiko ezkontza proposamen guztiei, nahiz eta eginiko opari eskuzabalak ez zituen inoiz errefusatu[2].

Hiru aldiz ezkondu zen, aktore ezagunekin beti ere. Bere lehen senarra Mickey Rooney izan zen eta harremana ez zen urtebetera iritsiko. Bigarrena Artie Shaw musikari famatua eta hau ere antzeko iraupenean. Hirugarrena eta azkena Frank Sinatra aktore eta abeslari ospetsua izan zen eta sei urtez egon ziren ezkonduta, 1951 eta 1957 artean; bere bizitzako maitasuna izan omen zen. Esan ohi denez, bere zahartzaroan, Franken diskak entzuten ematen zuen denbora asko etxean[3].

Uteroko minbiziak heldu zion eta ebakuntza bat jasan zuen, histerektomia bat egin ziotelarik. Pneumoniak hil zuen Londresen, 1990eko urtarrilaren 25ean, 67 urte zituenean.

Karrera zinematografikoa

Urrezko urteak

Aukerarik onena 1946an iritsi zitzaion. Whistle Stop thrillerra eskaini zioten, George Raft mitikoaren ondoan paper nagusia izanez. Ernest Hemingwayren lanean oinarrituriko The Killers izan zen beste aukera, Burt Lancaster eta Edmond O'Brienekin batera. Azken film honek sartuko zuen Ava Hollywoodeko industrian.

Hurrengo urteetan etorri ziren The Hucksters, Clark Gablerekin, One Touch of Venus komedia eta The Bribe (1949).

Hemendik aurrera, izar eztabaidaezina izan zen hainbat estudio garrantzitsuk eskeinitako lanak hartuz. Nabarmenduenak izan ziren ondorengoak:

Hemendik aurrera, Avak arazo pertsonal ugari izango ditu eta osasuna ere izurratu egingo zaio. Hala eta guztiz ere, etorriko dira paper onak:

Ondoren arrakasta txikiagoa izan zuten filmak etorri ziren, baina artistaren presentziak aberasten dituenak:

Denbora guzti honetan, artista edertasun fisikoa zuen izarra izan zen eta munduko animalia ederrena zela zioen estudioaren iragarkiak. Avak gorroto zion slogan honi.

Helduaroa

60ko hamarkadak hau guztia aldatu zuen, bai Ava Gardner zahartzen ari zelako eta baita publikoaren nahiak aldatzen ari zirelako ere. 1960an, The Angel Wore Red filma egin zuen Dirk Bogarderekin batera. Espainiako Gerra Zibila zuen oinarri, baina Italian grabatu zuten.

Zailtasunak izan zituen maila altuko rolak aurkitzen eta edo komenigarriak izango zitzaizkionak baztertzerako orduan: Sweet Bird of Youth, The Pink Panther edo The Graduate, beste batzuen artean.

Hala ere, film onak ere etorri zitzaizkion garai honetan:

Era berean, horrelako arrakasta komertziala ez bazuten izan ere, gogoan izan behar dira John Hustonen superprodukzioa izan zen The Bible: In the Beginning...(1966) eta Mayerling (1968), Omar Sharif eta Catherine Deneuvekin egin zuena.

1969tik aurrera, Gardner Londresen geratu zen bizitzen, erdi-erretiraturik.

70ko hamarkadan, The Life and Times of Judge Roy Bean (1972) eta Earthquake (1974) filmak arrakasta handi izan zuten, zinta itxuroso, estimagarri eta Avaren interpretazio bikain eta fisiko heldu ederrarekin.

Britainiar thriller batean ere bereizi zen 1975ean. Aktoreak protagonismoa Dirk Bogarde ahaztezinarekin eta Timothy Daltonekin partekatzen zuen, heriotza erabakitzen zuen gizona.

Gardner porrot komertzial izugarria izango zen 1976an kaleratutako The Blue Bird filman ere agertu zen, Elizabeth Taylor, Jane Fonda eta Cicely Tysonekin batera.

Geroago etorri ziren hurrengoak:

Filmagintza

The Killers
Mogambo

Luzemetraiak

  • Shadow of the Thin Man (1941)
  • H. M. Pulham, Esq. (1941)
  • Babes on Broadway (1941)
  • Joe Smith, American (1942)
  • Mighty Lak a Goat (1942)
  • This Time for Keeps (1942)
  • Kid Glove Killer (1942)
  • Sunday Punch (1942)
  • Calling Dr. Gillespie (1942)
  • Reunion in France (1942)
  • Hitler's Madman (1943)
  • East Side Kids (1943)
  • Young Ideas (1943)
  • DuBarry Was a Lady (1943)
  • Ghosts on the Loose (1943)
  • Swing Fever (1943)
  • Lost Angel (1943)
  • Two Girls and a Sailor (1944)
  • Three Men in White (1944)
  • Maisie Goes to Reno (1944)
  • Blonde Fever (1944)
  • She Went to the Races (1945)
  • Whistle Stop (1946)
  • The Killers (1946)
  • Singapore (1947)
  • The Hucksters (1947)
  • One Touch of Venus (1948)
  • The Bribe (1949)
  • The Great Sinner (1949)
  • East Side, West Side (1949)
  • Pandora and the Flying Dutchman (1951)
  • My Forbidden Past (1951)
  • Show Boat (1951)
  • Lone Star (1952)
  • The Snows of Kilimanjaro (1952)
  • Ride, Vaquero! (1953)
  • The Band Wagon (1953)
  • Mogambo (1953)
  • Knights of the Round Table (1954)
  • The Barefoot Contessa (1954)
  • Bhowani Junction (1956)
  • The Little Hut (1957)
  • The Sun Also Rises (1957)
  • The Naked Maja (1958)
  • On the Beach (1959)
  • The Angel Wore Red (1960)
  • 55 Days at Peking (1963)
  • Seven Days in May (1964)
  • The Night of the Iguana (1964)
  • The Bible: In the Beginning (1966)
  • Mayerling (1968)
  • Tam-Lin (1970)
  • Go west (1971) (F.A.D)
  • The Ballad of Tam Lin. (1969) aka: The Devil's Widow (1972)
  • The Life and Times of Judge Roy Bean (1972)
  • Earthquake (1974)
  • Permission to Kill (1975)
  • The Blue Bird (1976)
  • The Cassandra Crossing (1976)
  • The Sentinel (1977)
  • City on Fire (1979)
  • The Kidnapping of the President (1980)
  • Priest of Love (1981)
  • Regina Roma (1982)
  • A.D. Anno Domini (TV, 1984)
  • Harem (TV, 1985)
  • Knots Landing (TV, 1985)
  • The long hot summer (TV 1985)
  • Maggie (Tv, 1986, estreinatu gabe)

Laburmetraiak

  • Fancy Answers (1941)
  • We Do It Because (1942)
  • Mighty Lak a Goat (1942)
  • Some of the Best (1949)
  • On the Trail of the Iguana (1964)
  • Vienna: The Years Remembered (1968)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ava Gardner
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.