Auzobusa (Zornotza)
Auzobusa Bizkaiko Zornotza udalerrian 2010eko uztailaren 5ean martxan jarri zen autobus garraio publikoa da. Udalak urtero 220.000 euroko aurrekontua erabiliko du autobus zerbitzua kudeatzeko.
Ezaugarriak
Goizeko 5:40etatik gaueko 22:30etara ibiltzen da eta herriko Etxano, Larrea, Zubizabala eta San Miguel auzoak herriaren erdigunearekin batzen ditu.
Horrez gain, Zubieta, San Antonio, Arriagane eta Boroako industrialdeak ere konektatzen ditu, horretarako ordutegi zehatzak ezarriz.
Prezioak
Autobusaren bidai txartel normalak 0,90 euro balio du, eta horrez gain, Creditrans eta Gizatrans txartelekin ordaintzeko aukera dago 0,60 euro eta 0,27 euro ordainduz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Autobus zerbitzuari buruzko albistea Deia egunkarian.
![]() |
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.