Autopsia
Autopsia, post-mortem azterlana edo nekropsia (azken hau bereziki animalien kasuan) gorpu baten azterketa da, heriotzaren inguruko informazioa lortzeko egiten dena.
Motak
Bi mota nagusi dugu autopsien artean:
- Auzitegi-autopsia: Epaile batek eskatu behar duena eta lege-ondorioak eduki ditzakeena.
- Autopsia klinikoa: Interes mediko eta zientifikoa duena, eta ez legezkoa.
Prozesua
Autopsia bi fasetan egiten da: Lehenengoa, kanpoko azterketa makroskopikoa da, hau da, mikroskopioa erabili barik egiten dena. Bigarrena, barruko azterketa edo mikroskopikoa da, xehetasunak bilatzen duena.
Lehenengo fasearen emaitzak azkarrak diren bitartean, bigarrenarenak asko luzatu daitezke.
Heriotzaren arrazoiak
Norbait hiltzean, medikuak heriotza txostena idatzi eta sinatu behar du, bertan heriotzare arrazoia zehaztuz. Datu hori derrigorrez erregistro zibilera bidali behar da. Autopsiak bakarrik ziurta dezake benetako heriotza arrazoia, eta ez beti. Egoera arrunta da pertsona batek gaixotasun mordoa izatea eta ez argi edukitzea zein izan den arrazoia. Halere, gehienetan susmo argi bat izaten da heriotza eragin duen kausarena.
Kausa zehatzak OMEek idatzita ditu, gaixotasunen zerrenda batean: CIE (azken bertsioa CIE 10).
Kanpo estekak
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: autopsia . |