Auton
Autonak Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza estralurtarra da. Plastikozko izakiak dira, Nestene Kontzientziak kontrolatzen dituena, eta dendetako erakuslehioetako manikien itxura dute. Doktorearen etsai beldurgarrienetakoak dira[1].
Auton | |
---|---|
Whoniverse (en) | |
Datu biografikoak |
Deskribapena
Nestene Kontzientzia plastikozko meteoritoetan Lurrera iritsitako garun kolektiboa da. Auto Plastics konpainian sartu eta autonak ekoizten hasi zen, plastikozko izaki bizidunak.
Auton arruntak manikien antzekoak dira. Errobotaren antzeko mugimenduak soilik egiten dituzte eta mutuak dira[2]. Eskuetan suzko armak ezkutatuta dituzte. Badira ordea auton sofistikatuagoak ere, gizakien antzera funtzionatzen dutenak, baina plastikozko azalaren distirak eta tonurik gabeko ahotsak salatzen ditu.
Aro berriko denboraldietan gizakien antza %100ean dute.
Istorioa
Aro klasikoan
Nesteneak Doctor Who telesailean agertzen diren estralurtarren artean Unibertsoko zaharrenetakoak dira. Hasierako garai ilunean dagoeneko existitzen zirela esaten da, Racnoss, Vanpiro handiak eta Carrioniteekin batera[3]. "Spearhead from Space" (1970) atalean Lurra inbaditzea erabakitzen dute eta Gobernuko kide esanguratsuenak ordezkatzen dituzte haien itxura hartuz, benetan garro askodun zefalopodoak dira[3]. Doktoreak eta UNIT taldeak garaitu zituzten eta espaziora bidali zituzten.
"Terror of the Autons" (1971) atalean itzuli egin ziren. Atal horretan agertu zen lehen aldiz The Master. Nesteneak gauza arrunten txura hartuz etorri ziren, plastikozko panpinak, aulki puzgarriak, lore faltsuak... Doktoreak The Master konbentzitu zuen autonek zuten arriskuaz eta biek elkarlanean inbasioa ahalbidetzen zuen irrati uhina alderantzikatuz espaziora jaurti zituzten berriz.
Aro klasikoan bi agerpen soilik egin zituzten arren itzal handia utzi zuten ikusleengan, dendetako manikiak esnatu, kalera atera eta jendea tirokatzen ikusteak ezinegon handia eragin baitzuen. Gainera koloretan zabaldu zen aurreneko Doctor Who telesailaren atala izan zen[4]. Bigarren agerpenean ohiko objetuak auton izateak kezka sortu zuen gizartean, ez ote zen beldurgarriegia haurrentzako. Lorden Ganberan ere aipatu zuen kezka hau Bacon baronesak[5].
Aro berria
Aro berriko lehenengo atala, "Rose" (2005), autonen inbasio berri batekin hasi zen. Rose Tyler merkatalgune bateko dendaria da eta sotoan harrapatuta gelditzen da manikien biltegian, eta hauek mugitzen hasten direnean bederatzigarren Doktorea agertu eta salbatu egiten du[6]. Nesteneak telegarraio bidez iritsi ziren Lurrera, haien proteina iturria zen planeta Denboraren Gerran suntsitua izan baitzen. Lurra haientzako planeta aproposa izanik gizakia suntsitu nahi zuten, gizakia planeta alferrik galtzen ari baita hainbeste ke, olio eta kutsatzaile askatuz. Rosek Doktoreak prestaturiko "disoluzio antiplastikoa" jaurti zuen Nestene Kontzientzia aurkitzen zen plastikozko upelean, eta honek eztanda egin zuen. Atalean ez da "auton" izena aipatzen baina bai Nestene Kontzientzia. Bertan esaten da autonak telepatia bidez mugitzen diren kopiak direla, baina originalek bizirik mantendu behar dutela.
"The Pandorica Opens" (2010) atalean Amy Ponden oroitzapenak erabilita desagertua zen plastikozko Rory Williams senargaia berreraikitzen dute, Doktorea erakarri eta suntsitzeko helburuaz. Rory Williams erromatar zenturioia da eta bere konpainia guztia ere autona da. Gizakiak dirudite %100ean, eta Roryk Amyrekiko maitasuna ere garatu du. Eskuetan ezkutatzen dituzten armak ere garatuagoak dira, laser izpiak darabiltzate. Roryk Amyri tiro egingo dio Nestene Kontzientziak behartuta, baina Doktoreak aginduko dio Amy Pandorican sar dezala errekuperatu dadin. Rory Williams den autonak Amyrekiko duen maitasunarengatik bi mila urte igaroko ditu Pandorica kutxa zaintzen[7].
Iruditegia
- Autonak.
- Autonak.
- Auton ezkongaia.
- Eskuan duen arma.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Chachowski, Richard. (2022-05-05). «The Greatest Villains In Doctor Who, Ranked» Looper (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- Doctor Who: Rose - Moving Mannequins. (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) «Nestene Consciousness» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) «Doctor Who (Classic): "Spearhead From Space"» The A.V. Club 2011-06-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) McIntyre, Eden Luke. (2021-01-20). «Doctor Who: 10 Things You Didn't Know About The Autons» WhatCulture.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) «Chosen One of the Day: Autons in Doctor Who» SYFY Official Site 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) «The Lone Centurion» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).