Auto-Tune

Auto-Tune (edo autotune) Antares Audio Technologiesek 1997an sortutako audio prozesadore bat da. Zehaztasun faltak eta akatsak ezkutatzeko erabiltzen dute, beraz, artista askori afinazio zehatzagoko grabazioak egiteko aukera eman die. Auto-Tune, efektu eta soinu interesgarriak lortzeko baliabide artistiko bezala ere erabiltzen dute.[1]

Auto-Tune
Fabrikazioa
GaratzaileaAndy Hildebrand (en) Itzuli
SortzaileaAndy Hildebrand (en) Itzuli
Historia
Sorrera1997
Sistema eragileaMicrosoft Windows eta macOS

1998an Cher abeslariak «Believe» abestian distortsio efektua sortzeko erabili zuen. «Believe» software hori helburu horrekin erabili zuen lehen grabazio komertziala izan zen.[2] Abesti honen arrakastaren ondoren, "Cher efektua" ere deitu zioten. Auto-Tuneak grabazioen eta zuzeneko emanaldien arteko aldea jar dezake, batzuetan nabarmena.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Slang. (2018-03-06). El uso del Auto-Tune como instrumento en la actualidad. .
  2. (Ingelesez) Lee, Chris. (2008-11-15). «The (retro) future is his» Los Angeles Times.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.