Austriako futbol kopa
Austriako futbol kopa (alemanieraz ÖFB-Cup, izen osoa Cup des Österreichischen Fußball-Bundes) Austrian jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa nagusia da. FK Austria Viena da garaipen gehien lortu dituen taldea, 27 txapelketa hain zuzen ere, palmaresean bigarrena den SK Rapid Vienaren bikoitza ia.
Austriako futbol kopa ÖFB-Cup | |
---|---|
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1918 |
Eremua | Austria |
Taldeak | 64 |
Garaipen gehien | Austria Viena (27 Kopa) |
Txapelduna | Sturm Graz (2022-23) |
Webgunea | www.bundesliga.at |
Historia
1919an jokatu zen lehenengo ekitaldia eta Rapid Vienak 1-0 irabazi zion Wiener Sportclub taldeari.
1938an Alemaniak Austria inbaditu zuen eta futbol txapelketak alemaniako lehiaketen barnean gelditu ziren, bai lig eta baita kopa ere. 1938an bertan Rapid Vienak Alemaniako Kopa irabazi zuen eta 1941ean First Vienak lortu zuen.
Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan Austriak independentzia lortu eta Kopa ere berreskuratu zuen. Ez zuen ordea arrakasta handirik izan eta 1950an Kopa jokatzeari utzi zitzaion. Europako Futbol Errekopa martxan jartzearekin batera Austrian ere Kopa jokatzen hasi zen berriro.
Palmaresa
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak.
- ¹ 1931ean Liga sistema erabili zen.
- ² 1967an txanpona erabili zen irabazlea erabakitzeko.
- ³ 2008an talde amateurrek jokatu zuten Austrian jokatzekoa zen UEFA Euro 2008 ondo prestatu ahal izateko.
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Austria Viena | 27 | 1921, 1924, 1925, 1926, 1933, 1935, 1936, 1948, 1949, 1960, 1962, 1963, 1967, 1971, 1974, 1977, 1980, 1982, 1986, 1990, 1992, 1994, 2003, 2005, 2006, 2007, 2009 |
Rapid Viena | 14 | 1919, 1920, 1927, 1946, 1961, 1968, 1969, 1972, 1976, 1983, 1984, 1985, 1987, 1995 |
Red Bull Salzburg | 9 | 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021, 2022 |
Wacker Innsbruck +Swarovski Tirol +Tirol Innsbruck* | 7 | 1970, 1973, 1975, 1978, 1979, 1989, 1993 |
Admira Wacker | 6 | 1928, 1932, 1934, 1947, 1964, 1966 |
Sturm Graz | 6 | 1996, 1997, 1999, 2010, 2018, 2023 |
Grazer AK | 4 | 1981, 2000, 2002, 2004 |
First Viena | 3 | 1929, 1930, 1937 |
Wiener AC | 3 | 1931, 1938 (Sch), 1959 |
Ried | 2 | 2012, 2014 |
hainbat | 1 | Wiener AF (1922), Wiener Sportclub (1923), LASK Linz (1965), Kremser (1988), Stockerau (1991), Kärnten (2001), Horn (2008), Pasching (2013) |
- Bata bestearen jarraipena dira.
Hirika
Hiria | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Viena | 49 | Austria (27), Rapid (14), First (3), Wiener AC (3), Wiener AF (1), Wiener Sportclub (1) |
Graz | 10 | Sturm Graz (6), Grazer AK (4) |
Wals-Siezenheim | 8 | Red Bull Salzburg (8) |
Innsbruck | 7 | Wacker + Swarovski + Tirol Innsbruck (7) |
Mödling | 6 | Admira Wacker (6) |
Ried im Innkreis | 2 | Ried (2) |
Linz | 1 | LASK (1) |
Krems | 1 | Kremser (1) |
Stockerau | 1 | Stockerau (1) |
Klagenfurt | 1 | Kärnten (1) |
Horn | 1 | Horn (1) |
Pasching | 1 | Pasching (1) |