Austriako Matematika Elkartea
Austriako Matematika Elkartea (alemanez: Österreichische Mathematische Gesellschaft) Austriako matematika elkarte nazionala eta Europako Matematika Elkarteko kidea da.[1] [2]
Austriako Matematika Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ÖMG eta SMA |
Mota | mathematical society (en) |
Herrialdea | Austria |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Matematika Elkartea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1903 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
Elkartea 1903an sortu zuten Ludwig Boltzmann-ek, Gustav von Escherich-ek eta Emil Müller-ek Vienako Matematika Elkartea izenarekin (alemanez: Mathematische Gesellschaft in Wien).[1] [2]
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1946ko maiatzean berrekin zion bere operazioei eta 1946ko abuztuaren 10ean formalki berriro ezarri zuen Rudolf Inzingerrek. 1948ko udazkenean izena aldatu zuen Austriako Matematika Elkartera.[1] [2]
Argitalpenak
"Nazioarteko Matematika Berriak" argitaratzen du (alemanez: Internationale Mathematische Nachrichten) urtean hiru ale dituena (ez da nahastu behar Mathematische Nachrichtenekin, loturarik gabeko matematikako aldizkariarekin). 1947an atera zen lehenengo aldiz. Halaber, Monatshefte für Mathematik matematika aldizkaria argitaratzen du Springer-Verlag- ekin lankidetzan. [1] [2]
Sariak
Urtero sari nagusia ematen dio (alemanez: Förderungspreis) etorkizun handiko matematikari gazte bati. Sari txikiagoak ere ematen ditu matematikako tesi, diploma eta batxilergoko tesi onenarengatik.[1] [2]
Erreferentziak
- «Austrian Mathematical Society» MacTutor History of Mathematics Archive (University of St Andrews).
- Kaltenbacher. «A Presentation of the Austrian Mathematical Society» Newsletter of the European Mathematical Society 114.