Australiako indigena

Australiako indigenak, Torres itsasarteko uhartetarrekin batera, Australiako eta inguruko uharteetako lehen biztanleen ondorengoak dira, eta bertan bizitzen jarraitu dute europar kolonizazioan zehar. Australiako legediaren arabera, bi herriek osatzen dute Australiako jatorrizko herrien multzoa. Australiako aborigenen lurralde tradizionala Australia, Tasmania eta inguruko uharte batzuetara hedatzen da.

Talde etniko infotaulaAustraliako indigena

Motabiztanleria eta Indigena
Biztanleria (osoa)798.400
HizkuntzaAustralian Aboriginal languages (en) Itzuli eta ingeles
Erlijioakristautasun, erlijiorik ez eta Australiako aborigen mitologia
Geografia
Jatorriaaustraliar kontinentea eta Torres itsasarteko uharteak

60.000 urte baino gehiagoz herri horiek Australian bizi izan ziren ingelesak iritsi arte, une horretan australiar indigenek 900.000 pertsona inguru baitzituzten kontinente osoan. James Cook eta ondorengo esploratzaile britainiarrak iritsi zirenean, Maiestatearen Gobernuaren terra nullius adierazpena besapean zutela iritsi zirenak, indigenen populazioa (kolonoek ez baitzuten gizakitzat hartzen) suntsitu egin zuten 30.000 pertsonatan geratu arte.

Australiaren kolonizazio britainiarra hain izan zen hiltzailea, non batzuetan genozidiotzat jotzen duten.[1]

2016an, Australiako aborigenek 727.500 pertsona zituzten. 2021ean Australiako biztanleria indigena (Torres itsasarteko aborigenak eta uhartetarrak) 881.600 pertsonakoa zen. Herrialdeko biztanleria osoaren % 3,3 dira.[2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Harman, Kristyn. «Explainer: the evidence for the Tasmanian genocide» The Conversation.
  2. (Ingelesez) Profile of Indigenous Australians. Australian Institute of Health and Welfare (AIHW) 2021-9-16.

Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.