Australiako Liburutegi Nazionala
Australiako Liburutegi Nazionala, ingelesez National Library of Australia, Australiako liburutegi handiena da. Canberra hirian kokatuta, haren ondarean hamar milioi liburu zein aldizkari gordetzen dira.
Australiako Liburutegi Nazionala | |
---|---|
National Library of Australia | |
Australiako Liburutegi Nazionalaren atari nagusia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Australia |
Mainland territory of Australia | Australiako Hiriburuaren Lurraldea |
Hiria | Canberra |
Koordenatuak | 35°17′47″S 149°07′46″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1961eko martxoaren 23a |
Zuzendaria | Marie-Louise Ayres (en) |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Parkes Pl W, Canberra ACT 2600 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Liburutegi nazionalaren lehenengo aurrekaria 1901ean dago; urte horretan liburutegi bat antolatu zen legebiltzar federalarako. 1960ean National Library Act sinatu zen eta horren arabera liburutegi horretan Australia eta Australiako herriarekin lotura zuen informazio guztiarekin batera mundu mailako bibliografia bildu behar zen. Gaur egungo eraikuntza 1968an eraiki zen.
Haren funtsetan, Australiari buruzko dokumentazioa aparte, Asiari eta Hego hemisferiori buruzko bilduma garrantzitsuak gordetzen dira.[1]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.