Erorkin
Erorkinak edo aurriak gizakiek altxatutako eraikuntzen aztarnak dira, partzialki edo osorik eroriak.[1] Erorketa horien arrazoiak ugari izan daitezke: txikizioak, utzikeria, hondamendiak, gerrak...
Erorkin motak
Erorkinak mota askotakoak izan daitezke:
- Herriak:Batzuk mundu osoan ezagunak dira, esaterako Ponpeiaren eta Erromatar foroaren erorkinak edo, Euskal Herrian, Andelos eta Otxate herrien aztarnak. Gerta daiteke ere horrelako erorkinak ur azpian egotea; hori da, adibidez, urtegi azpian gelditu diren herrien kasua, Euskal Herrian Ganboa udalerria, Uribarri Ganboako urtegiaren azpian edo Itoitz izen bereko urtegiaren azpian.
- Gazteluak:Nafarroako Erresumaren garaiko gehienak egoera horretan daude, adibidez: Amaiurko gaztelua, Deioko gaztelua.
- Monasterioak eta abadetxeak: Glastonburyko abadia, Fountains abadia.
- Jauregiak: Tebasko gaztelua.
- Lantegiak: Normalean ez daude hain baloratuta.
- Meategiak: Arditurri
- Elizak: Morosoko San Lukas eliza, San Miguel del Pui eliza (La Pobla de Segur),
- Baselizak: Tuterako San Gregorio baseliza
- Domus erromatarrak.
Garantzia
Mundu osoan daude eta baloratzeko garaian ikuspuntu ugari aipa daitezke: arkeologia, artea, parapsikologia, kondaira, antropologia, sinbolismoa. Asko babestuak daude eta informazio iturri garrantzitsua dira; beste batzuk, aldiz, kasik balore sentimentala besterik ez dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.