Aurrezki-libreta

Aurrezki-libreta edo aurrezki-kartilla bankuko liburuxka edo libreta bat da pasaporte baten tamaina zuena, gutxi gorabehera. Bertan, kontu korronte batean egindako mugimendu finantzario guztiak islatzen dira. [1]

Aurrezki-libreta bateko barnealdeko orri bat.

Garai batean, bankuaren kutxazainak edo posta-buruak eskuz idazten zuen bertan, transakzioaren data eta zenbatekoa jarriz, ondoren saldoa eguneratu eta inizialak sartuz.

XX. mendearen amaieran libreta horiek gordetzeko inprimagailu txikiak erabiltzen hasi ziren kutxazain automatikoan. Horretarako, banda magnetiko bat zuten, makinak identifikatu ahal izateko. Horrela, norberak egin ditzake kutxazainaren baimenik gabe.

Historia

Aintzinako aurrezki-libreta baten adibidea.

Aurrezki-libreta XVIII. mendean sortu zen. Ordura arte, bezeroek ez zuten aukerarik beraien kontuetako mugimendu finantzarioak kontrolatzeko sukurtsal batera joan gabe. Hau da, mugimendu guztiak bankuko kontabilitate liburuetan gordetzen ziren, eta kontsulta guztiak bertan egin behar ziren.

Beraz, libreten sorrerak, aldaketa nabarmena ekarri zuten. Idatziz egiten zen guztia inprimaki formatuan ematen hasi ziren, horrela, bakoitzak bere kontuko informazioa kontrolatzeko aukera zuen eta, hortaz, sukurtsalera joan gabe, bertako gordailu eta erretiroen berri izateko aukera ere bazuten. [2]

Gaur egun, kreditu-txartelak sortu zirenetik, aurrezki-libretak geroz eta gutxiago erabiltzen dira.

Azken finean, libreta hauek kreditu-txartelak bezala erabili dira, kutxazain batean dirua ateratzeko. Baina, honek, desabantaila bat du, ez du jatetxe eta dendetako ordainketak egiteko balio adibidez, hortaz, erabilera mugatua du. Kasu gehienetan, saldoaren mugimendua kontrolatzeko soilik erabiltzen da.

Arrazoi hori eta internetaren sorrera izan dira erabilera murriztearen arrazoi nagusienak. Gaur, informazio guztia sarean egonda, edozein unetan eta lekutan jakin daitezke mugimendu guztiak (smartphonetik, tabletatik edota ordenagailutik). Beraz, aukera eraginkorragoa da eta galera edo hondatze arriskua saihesten du.

Azkenik, gaur egun oraindik erabiltzen dira; izan ere, bankuek oraindik aukera hori ematen dute. Batez ere, adin altuko pertsonek erabiltzen dute. [3]

Erabilera

Gordailuak

Garai batean, kontu batean dirua eransteko bankura diru fisikoa eramanda, lehenik eta behin, kontuaren titularrak kreditu edo gordailu-orri bat bete behar zuen sukurtsalean. Bertako langileak, eramandako diru kopuru guztia kontatu eta libretan idazten zuen, dagokion datarekin eta kontzeptu batekin. Mugimendua xehetasun osoz aztertu ondoren, egindako mugimendua zuzena dela ikusten badu, kontuan isladatzen du, data ipini eta zigilatu egiten da. Ondoren, libreta bere titularrari itzultzen zitzaion.

Gaur egun, zuzenean kutxazain automatikoan egiteko aukera dago inoren baimenik gabe.

Erretiroak

Libreta hauek erabiltzen hasi zirenean, normalean, erretiroak egiteko kontuaren titularrak sukurtsalera joan behar zuen eta erretiro-ordainagiri bat sinatu. Kutxazainak, titularrarekin zalantzaren bat izanez gero, egindako sinadura lehenagotik zegoenarekin alderatzen zuen, berdina bazen, dirua ematen zion.

1980ko hamarkadan, argi beltzaren sinadura jarri zuten abian. Horrek, aukera eman zuen mugimendu guztiak kontua irekita zegoen sukurtsaletik egiteaz gain, beste suklurtsaletatik ere egiteko. Sistema horrekin, libretaren titularrak atzealdean tinta ikusezin batez sinatzen zuen, eta horrela, ez zen beti erretiro-agiri bat sinatu behar. [4]

Gaur egun, identifikazio pertsonaleko zenbaki batekin egiten da (PIN) kutxazain automatiko batean.

Aurrezki-libreten adibideak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) La libreta de ahorro: todo lo que tienes que saber. .
  2. (Ingelesez) Back to the future' savings passbook trumps the internet. .
  3. (Gaztelaniaz) La libreta de ahorro: todo lo que tienes que saber. .
  4. (Ingelesez) Commonwealth Bank – The School Bank. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.