Aurrezki-kontu
Aurrezki-kontua bankuetan bezeroak ezarrita duen gordailu mota bat da, berehalako eskuragarritasuna duena eta askotan euskarritzat aurrezki-libreta izeneko liburuska duena, non saldoa eta kontuaren mugimenduak zehazten diren. Horien helburua bezeroak aurrezteko asmoz biltzen dituen diru-kopuruak jasotzea da, interes txiki batez. Aldi berean, bezeroak ordainketak ere egin ditzake kontu horretatik, helbideratzearen bitartez esaterako; hori dela eta, soilik transakzioak egiteko erabiltzen den kontu korrontearen baliokidea izan daiteke kasu askotan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.