Aurrerakoitasun

Aurrerakoitasuna aurrerapenaren ontasunaren ideian oinarritutako filosofia politiko bat da. Zientzian, teknologian, garapen ekonomikoan eta gizarte egituraketan egindako aurrerapenek giza egoeraren hobekuntza eragiten dutela sinesten dute aurrerakoiek.

Aurrerakoitasuna Argien Garaian Europan hasi zen nabarmentzen, europarrak erakusten ari omen baitziren gizarteek zibilizazioan aurrera egin dezaketela gizartearen oinarri gisa ezagutza enpirikoa erabilita[1]. Argien Garaiko pertsona nabarmenek uste zuten aurrerapena modu unibertsalean aplika zitekeela edozein gizartetan eta ideia hori Europatik mundu osora hedatuko zela.

Erreferentziak

  1. Harold Mah. Enlightenment Phantasies: Cultural Identity in France and Germany, 1750-1914. Cornell University. (2003). p157.

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.