Aurore Martin

Aurore Martin (Oloroe-Donamaria, Bearno, 1979ko urtarrilaren 3a) euskal herritar politikari abertzalea da, Batasuna alderdiko kidea. Bere aurka egin duten euroagindu batetik ihesi, luzaroan hautetsien etxeetan bizi izan da, Espainiaratu eta kartzelatuko duten beldurrez. 2012ko azaroaren 1ean atxilotu eta Espainiaratu zuten, kartzelan sartuz.

Aurore Martin
Bizitza
JaiotzaOloroe-Donamaria, 1979ko urtarrilaren 3a (45 urte)
Herrialdea Zuberoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna

Euroagindua

Batasunako kide gisa Hego Euskal Herrian ekitaldietan parte hartu izana egotzita euroagindu eskaera egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hainbat tirabiren ostean Pauek erabaki zuen Espainiak egindako eskaria onartzea eta, hori dela eta, 2010eko abenduan publikoki adierazi zuen bere burua gordeko zuela, Frantziako polizia bere bila zebilela uste baitzuen. Denbora horretan Euskal Herria Bai koalizioko hautagai izan zen hauteskundeetan eta hainbat hautetsiren etxeetan egon zen gordeta.[1][2]

Sei hilabete eman zituen gordeta eta horren ostean itzuliko zela adierazi zuen prentsan, nahiz eta Frantzia Poliziak atxilotuko zuela uste zuen.[3] 2011ko ekainaren 18an Biarritzen eginiko ekitaldi batean berriro agertu zen jendaurrera, itzuliko zela adierazi ondoren. Bertan hainbat ordezkari politiko, sindikal eta sozialen babesa jaso zuen.

2011ko ekainaren 21ean Frantziako Polizia Baionan Aurore Martin atxilotzen saiatu zen. Bere ahizparen etxean zegoen, baina ezin izan zuten atxilotu, poliziaren eskuetatik kendu baitzuten. Poliziak adierazi zuenez "istilurik ez sortzeko" alde egin zuten lekutik.[4] Saint Andre enparantzara eraman zuten eta 200 bat pertsonek inguratu.[5] Poliziak laster utzi zuen lekua.[6]

Azkenean, 2012ko azaroaren 1ean, Maule inguruan prestaturiko errepide-kontrol batean atxilotu eta ordu gutxitara espainiar poliziaren esku utzi zuen. Euroagindua ezarri zenez geroztik, ordea, Aurore Martinek bizitza normala, ezkutatu gabe, egiten zuen. Beraz, atxilotzeko erabakia erabat politikoa izan zen. Pablo Ruz Entzutegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu ondoren, kartzelatua izan zen, Martinek ihes egiteko asmorik ez zuela adierazi arren.

2012ko abenduaren 22an askatu zuten, 15.000 euroko bermea ordaindu ostean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.