Aurora Gómez Urrutia

Aurora Gómez Urrutia (Obanos, Nafarroa Garaia, 1914ko otsailaren 10a - Iruñea, 1975ko uztailaren 2a) emakume ekintzaile ezkertiarra izan zen.[1][2]

Aurora Gómez Urrutia
Bizitza
JaiotzaObanos, 1914ko otsailaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1975eko uztailaren 2a (61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jesus Monzón
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzailea

Bizitza

Aurora ideologikoki ezkerrekoa zen familia batean jaio zen. Bere aita Deogracias Gómez Izarra maisua eta Ezker Errepublikanoko militantea baitzen. Bera eta bere neba-arrebak garai hartan Nafarroan zeuden gazte sozialista eta komunisten taldeetan modu aktiboan parte hartu zuten. Aurora Nafarroako Ezker Errepublikanoko gazteekin afiliatua zen.[3]

Giro horretan ezagutu zuen Jesus Monzon Nafarroako buruzagi komunista nagusia. 1936ko otsailean ezkondu ziren, eta jaiena Iruñeko lehen ezkontza zibila izan zen.[4]Ezkondu ondoren, Nafarroako Gazte Sozialista Bateratuen fundazioan parte hartu zuen.[3]

1936ko uztailean atxilotu egin zuten, eta familia aberats bateko beste neska gazte batekin trukatu zuten. Gerraren amaieran Frantzian aurkitzen ziren eta senarrak, Monzonek, Auroraren irizpidearen aurka, bere seme Sergio Paristik SESBera bidaltzea erabakitzen zuen Gerrako umeekin. Bidean, eskarlatina-agerraldi bat suertatu zen itsasontzian, eta haurra gaixotu eta hil egin zen.[1]

Geroago Aurora eta Jesus banandu egin ziren eta Aurora Mexikon exiliatu zen. Jesus Monzonek bikotea osatu zuen Carmen de Pedrorekin, eta Frantzian egon ziren denbora batez, Hitlerren aurkako erresistentzia antolatzen, eta geroago Jesus Bartzelonan atxilotuko zuten ustekabean.[5]

Aurorak Mexikon lana aurkitu zuen petrolio multinazional batentzako exekutiba gisa eta Juan Bayorekin ezkondu zen. Halere, handik gutxira, ezkontza hautsi egin zen. Aurora eta Jesus Monzon karteatzen hasi ziren harremanari berriro helduz.[5]

1959ko urtarrilaren 29an Monzon espetxetik atera zen 13 urteren ondoren. Ez zuen ez lanik aurkiytzen ez beste aukerarik Espainian. 1959ko martxoaren 13an, Jesús Monzón eta Aurora Gómezekin ezkondu zen bigarren aldiz, boterez, eta Mexikora joan zen. Jesusek Kooperatiba Sustapenerako Banku Nazionalean aurkitu zuen lana, Mexikoko merkataritza-enpresa nagusietakoan.[5]

Aurorari esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta Espainiara itzultzea erabaki zuten, lehenengo Balearretan egin zuten etapa bat eta gero Iruñean kokatu ziren

1973ko urriaren 24an hil zen Jesús Monzón eta Aurora Gómez 1975eko uztailaren 2an Iruñean.[5]

Aitortzak

Erreferentziak

  1. Aurora Gomez Urrutia. .
  2. «Gómez Urrutia, Aurora · Censo de Represaliados de la UGT · Censo de Represaliados y Víctimas de la UGT» censorepresaliadosugt.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  3. «Persona - Gómez Urrutia, Aurora (1914-1975)» PARES (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. «Gómez Urrutia, Aurora» Fundación Pablo Iglesias 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) GÓMEZ URRUTIA, Aurora – Parque de la Memoria. 2013-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  6. Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Kanpo eskekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.